4.200 marihuana porro banatuko dituzte Donald Trumpen inbestidura saioan

  • AEBetako presidentearen arreta piztu nahi du Columbia Barrutiko Marihuana Koalizioak, “martxan jar dezan marihuana maila federalean legalizatzeko erreforma”.  


2017ko urtarrilaren 11n - 11:18
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Urtarrilaren 20an izango da Donald Trumpen inbestidura saioa Washingtonen. Presidentea hitz egiten hasi aurretik, 4.200 porro bananduko ditu koalizioak. Diskurtsoaren 4:20 minutuan piztuko dituztela adierazi dute, 420 zenbakia baita AEBtan erabiltzen duten kodea kalamuaren kontsumoari erreferentzia egiteko.

Adam Eidingerrek eratu zuen elkartea 2013an. Ordutik, Ballot Initiative 71 izeneko ekimenean egin du lan koalizioak. Ekimen horren bidez legezko bihurtu nahi dute Washingtonen norberak gutxieneko marihuana kopuru bat izatea. Horren inguruko legezko bozketa bat egin zen 2015eko otsailean, eta aldeko botoak nabarmendu ziren %70 batean. Horren ondorioz, 21 urtetik gorakoek 50 gramo marihuana izan dezakete Washingtonen, baina ezin dute espazio publikoetan kontsumitu.

Koalizioaren ustez, proiektu hori legez kanpo utzi dezake Trumpek, “oraindik ez baitu adierazpenik egin cannabisaren legalizazioaren inguruan”. 2015eko bozketa ezeztatu nahi duela pentsatzen dute, eta inbestidura eguneko protestaren bitartez erakutsi nahi dute “inork” ez diela “lortu dutena kenduko”.

Horrelako ekintzak egiteagatik ezaguna da koalizioa. 2016ko uztailean, esaterako, hamabost metroko luzera zuen porro puzgarria eraman zuen Etxe Zurira. Inbestidura saioko ekintzari buruzko informazioa zabaltzeko #Trump420 traola erabiltzen ari dira Twitterren.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Marihuanaren legeztatzea
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.