Eusko Legebiltzarra kalamu elkarteak erregularizatuko dituen lege proposamena eztabaidatzear da. Espainiako Gobernua, ordea, ez dago ados lege proposamenarekin eta Eusko Jaurlaritzaren testuaren aurkako idatzia bidali du Gasteizko legebiltzarrera.
Espainiako Justizia eta Barne ministerioak lege proposamenaren kontra daude, “kalamua landatzea eta trafikatzea legeztatzen duelako”. Horretaz gain, kalamu elkarteak erregularizatzea Estatuaren konpetentzia dela uste dute, “legedia penalaren, segurtasun publikoaren eta produktu farmazeutikoen ingurukoa” delako.
Menpekotasuna eta drogen eskaintza gutxitzeko asmoarekin egin da proposamena Eusko Legebiltzarrean. Elkarteak erregularizatzeko hainbat baldintza jartzen dira dokumentuan, irabazi-asmorik gabeak izatea eta bazkideak adin nagusikoak izatea, besteak beste.
Justizia ministerioaren ustetan, “autokontsumo plurala” ez da delitua “biltzen diren kontsumitzaileen taldea txikia denean, identifikatuak daudenean eta menpekotasuna dutenean”. Eusko Jaurlaritzaren proposamenak baldintza horiek betetzen ditu, baina “menpekotasuna eduki beharra” ez du aipatzen Espainiako Gobernuaren aburuz.
Lege proiektua aurrera ateraz gero, Konstituzio Auzitegira joko du Espainiako Gobernuak Eldiario.es-ek dioenez. Duela gutxi ere erabaki bera hartu zuen Nafarroan kalamu elkarteak erregulatzeko onartutako foru legearen aurka.
Kanadako Columbia Britaniar probintziak programa pilotu berri bat hasi du, kokaina eta heroina bezalako droga gogorren jabetza despenalizatzen duena kopuru txikitan. Kanadako gobernu federalak mendebaldeko kostaldeko probintziaren eskaera onartu ostean, hiru urte iraungo duen... [+]
Martxoaren 10ean, kalamuaren kontsumoa legeztatzeko lege ekimena onartu zuen Mexikoko Kongresuko Behe Ganberak, eta ondoren Senatuak. Hala, Uruguai eta Kanadaren atzetik, aisialdirako erabili ahal izango dute kalamua Mexikon, baina legalizazioa bermatu gabe. Narkotrafikoak... [+]
Asteazkenean Vienan egindako bozketan, Nazio Batuen Erakundeak kalamuaren ezaugarri medizinalak onartu ditu, El Salton jaso dutenez.