Ekintzaile errepublikar sutsua, igeltseroa, kontratista, zinegotzia, bertsolaria... Eskemak apurtzen zituen gizona izan zen Joxe Mari Lopetegi, 1875ean Irunen jaioa. Haren irudia itzalpean mantendu den arren, argitara ekartzeko ekimen ugari antolatu dituzte ekainera bitarte.
Errepublikanoen mitinetako bertsolari ofiziala izan zen Gipuzkoan eta Nafarroa iparraldean eta frankistek Irun hartu bezperan, Hendaiara jo zuen familiarekin. Erlaitzeko frontean, gainera, sei semeetatik bat galdu zuen –Ekaitza bertso-sorta eskainiko zion geroago, Joseba Tapiak musikatua–. Otarregile aritu zen erbestean.
“Arrazoi ideologikoek” kondenatu zuten Lopetegi itzalpera, bertsolariari buruzko liburua idatzi duen Joxan Elosegiren hitzetan, “apaizak gehiegi maite ez zituelako”. XX. mendearen lehen erdian, bertsogintzaren barruan bertsolari berriaren irudia zabaltzen hasi zirenean, “Lopetegi bezalako bat” ez zitzaiela interesatzen ere uste du Elosegik.
Orain, Lopetegi berreskuratu eta herriari ezagutarazteko, hainbat ekintza antolatu dituzte Txingudiko Bertso Eskolako Bertso-Tailerreko kideek. Lehenengoa, apirilaren 13an –bertsolaria jaio zen egunean–: Lopetegiri buruz hitzaldia emango du Joxan Elosegik, Oiasso Irungo Erromatar Museoan, 19:00etan. Ondorengo hilabeteetan ere, “bertsolari honi merezi duen lekua” emateko proposamen gehiago izango dira. Eta ekainean, beste hainbat eragilerekin batera, “herrikoia eta parte-hartzailea izan nahi duen jaialdi batekin eman nahi diogu errematea”, iragarri dute antolatzaileek.
Joxe Mari Lopetegiren bertsoetako bat:
O! Republika maitagarriya
zeñen ederra zeraden,
monarkiakin berreun urtez
iya usteldu giñaden,
erbestetikan etorri eta
borbontarrak nagusi emen,
gure Fuero ta lege ederrak
urayek kendu zituzten,
guria dana galdetzen dizut
eman zaiguzu lenbailen.
Lau urtero hiru txapelketa jokatzen ari da Oihana Bartra Arenas azken hogei urteetan. Bertsolaritza lehia baino gehiago dela jakitun da, baina lehia uzteak ekar lezakeen amildegiak beldurra ematen dio.
Bertsozalea zen, eta hamarkada luzeetan aritu da bertsoaren plazako zereginetan: epaile eta gai-jartzaile lanetan, saio antolaketetan eta Bertsularien Lagunak elkartearen betebeharretan ere bai. Euskaltzain urgazle izendatua izan zen 1967an, eta ohorezko 2014an.
Señora Sariketaren V. edizioa izan da 2025ekoa, benetan berezia: aurtengo bertsolari parte-hartzaileak plazak utziak zituzten andre eta genero disidenteak izan dira. Binaka egin dute plazara itzulera, saioetarako giro goxo eta xamurra lagun.
Hamahiru urtean lehen aldiz, finalaren kokagunea aldatu du txapelketak, arrazoi koiunturalak medio: Bilbao Arenatik Casillara. Azken bi txapelketetako txapeldunak, Nerea Ibarzabalek, ez du parte hartuko aurtengo edizioan.
Iruñean eginen da lehen saioa, maiatzaren 23an, eta Jauntsaratsen bigarrena, maiatzaren 30ean. 12 bertsolarik hartuko dute parte, aurreko txapelketan aritu ez zirenak. Horietatik, sei sailkatuko dira urrian hasiko den txapelketara.
Hamabi bertsoko sorta dotorea jarri du pilotariak, galtzeari eta irabazteari buruz. Inspirazioa 2024an Larrun aldizkarirako egindako mahai-inguruak piztu zion, Jokin Altunarekin gai horri buruz aritu baitzen gogoetan. Bertso sorta musikatuta entzun daiteke Bertso Ikasgela... [+]
Martxoak 14an Itsasuko (Lapurdi) Goxoki Gaztetxean hasitako sei saioko ibilbideak maiatzaren 3an izan du finala Gernikako gaztetxe okupatu berrrian. Egurre Gazte asanbladaren laguntzaz egun osoko egitaraua izan zen larunbatean. Finaleko bigarren fasera, Maddi Aiestaran eta... [+]
Irurtzunen jokatu da Nafarroako Eskolarteko Txapelketaren 39. edizioa. Sei bertsolari gaztek hartu dute parte txapelketan, eta horietatik, Arantzako Kattin Madariagak jantzi du txapela. Txapeldunorde, berriz, Kattalin Lizarraga izan da. Biak izanen dira Nafarroako ordezkari... [+]
Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 100 urte betetzen ditu aurten. Ospatzeko antolatu dituen ekitaldien artean dago apirilaren 12an Zumarragan egingo den bertso saio berezia. Pilotari bat arituko da gai-jartzen, eta pilotarekin harremana duten Gipuzkoako lau bertsolari kantuan... [+]
Maiatzaren 8an hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea. Zortzi saio bikoitz jokatuko dira maiatzeko eguenetan. Sarrerak eskuragai daude bertsosarrerak.eus atarian.
Asteburu honetan hasiko da Gaztetxeak Bertsotan egitasmo berria, Itsasun, eta zazpi kanporaketa izango ditu Euskal Herriko ondorengo hauetan: Hernanin, Mutrikun, Altsasun, Bilboko 7katun eta Gasteizen. Iragartzeko dago oraindik finala. Sariketa berezia izango da: 24 gaztez... [+]