Jatorrizko hizkuntzetako bat behintzat ikasi beharko dute Boliviako funtzionarioek

  • Hizkuntza natiboen egiaztagiria lortu dute Boliviako milaka funtzionariok. Konstituzioan biltzen denez, estatuko langileek gazteleraz gain gutxienez Boliviako 36 hizkuntza ofizialetako bat ikasi beharko dute postua mantendu edota gora egiteko.


2015eko abuztuaren 12an - 11:38
Evo Morales presidenteak parte-hartu du egiaztagirien banaketa ekitaldian (argazkia: rnv.gob.ve)

Evo Morales presidenteak parte-hartu du egiaztagirien banaketa ekitaldian, eta beren hizkuntzen defentsarako deia egin du: “Gure hizkuntzak berreskuratzea gure identitatea berreskuratzea da”, adierazi du.

Azken hamar urteetan 23.000 funtzionario baino gehiagok ikasi dituzte bertako hizkuntzak Bolivian. “Orain Boliviak identitatea du mundu osoan, orain duintasuna daukagu, eta horregatik, gure hizkuntzak berreskuratzeko esfortzua egin duten guzti horiek zoriondu nahi ditut”, azaldu du Moralesek.

2012an sinatu zuen hizkuntzen gaineko lege hau presidenteak. Hiru urteko denbora ematen zitzaien funtzionario publikoei jatorrizko hizkuntzaren bat ikasten eta aplikatzen hasteko. Quechua, aimara, besiroa, tsimanea, guarania, guarayua, maropa edota cavineñoa dira hizkuntza horietako batzuk. Funtzionario gehienek aimara hizkuntza ikasteko hautua egin dute, orain arte.

Felix Cardenas Deskolonizazio ministro ordeak baieztatu du beren postua mantendu nahi duten funtzionarioek hizkuntza horietako baten oinarrizko maila behintzat eginda izan beharko dutela. Hori bermatzeko hurrengo asteetan behaketa egingo dutela adierazi du Cardenasek, eta betetzen ez duten langileekin nola jokatu aztertuko dutela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bolivia
“Denbora deskolonizatzea metatze kapitalistari uko egitea da”

Adriana Guzmán Arroyo herri-hezitzaile aymara eta Boliviako feminismo komunitario antipatriarkaleko erreferentearekin batu eta kolonialismoa, arrazismoa, estraktibismoa, nahitaezko heterosexualitatea, familia, komunitatea, Estatua eta pribilegioak izan ditugu mintzagai,... [+]


2022-09-06 | ARGIA
Deforestazioaren eraginez Amazoniak bizi duen egoera larriaz ohartarazi dute

Berreskuratzeko gaitasuna galtzen ari da Amazonia, deforestazioak eta degradazioak larriki kaltetuta. Egungo egoeran, planetaren birika berdea deitu izan denaren zati handi batean karbono gehiago isurtzen da airera, xurgatzeko gai dena baino. Berehalako neurriak eskatu ditu... [+]


2022-06-13 | ARGIA
Aurrekaria Hego Amerikan
Boliviako presidente auto-izendatu zen Añezi hamar urteko espetxe zigorra, estatu kolpea ematea egotzita

Asteburuan aurrekaria ezarri dute Bolivian estatu kolpea ematen saiatzen direnentzat, hamar urteko espetxe zigorra ezarriz Jeanine Añez senatari ohiaren, Williams Kaliman Indar Armatuetako komandante ohiaren eta Yuri Calderon Poliziako komandante ohiaren aurka.


2021-11-09 | Leire Artola Arin
Ketxua hizkuntza biziberritzeko plana osatzen ari dira Bolivian, Garabideren parte hartzearekin

Bolivian izan dira Garabide elkarteko hiru kide, plan estrategikoa prestatzeko lehen saioetan, eta euskararen biziberritzearen gakoak azaldu dizkiete ketxua komunitateko kideei.


Eguneraketa berriak daude