Izaro, emakumeen areto-futbol taldean jokatzen lehenengo transexuala

  • Leioa Maia areto-futboleko jokalaria da Izaro Antxia. Igandean bere lehenengo partidua jokatu zuen San Inazion bere taldeko beste emakumeekin batera. Espainian federatutako partidu ofizial bat jokatzen duen lehenengo pertsona transexuala da.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko apirilaren 11n - 18:41
Izaro Antxiak bere antzeko egoeran daudenak animatu nahi ditu aurrera egin eta saiatzera (argazkia: Uriola.eus).
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Zelaira irten baino apur bat arinago, San Inazioko kiroldegian zegoela, “urduritasuna” adierazi zuen elkarrizketatzera joan ziren kameren aurrean, nahiz eta partiduan bertan “erlaxatuago” sentitu.

Izaro, izatez Gorka izenarekin jaio zen. Igandean lehenengo partidu ofiziala jokatu ahal izan zuen pare bat aste aurretik jasotako NAN berriari eta bere taldearen laguntzaz aldatutako identitate femeninodun fitxari esker. Badira bi urte prozesu "luze eta gogorrarekin" hasi zela. Oraindik ez du guztiz bukatu emakume izateko prozesua. Aurrera jarraitzeko prest agertu da Izaro. 

Informatikoa lanbidez eta Bizkaiko Portugaleteko herritarra, haren familiaren laguntza beti jaso izan duela adierazi du, baita futbol taldeko kideena ere. Bere antzeko egoeran bizi denari esan nahi dio “aurrera egin behar dela, saiatu behar dela. Zerbaiten zain geratzen baldin bazara ezer egin gabe, ez da betetzen”.

Albiste hau Uriola.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Transexualitatea
2025eko apirilaren 30
Meloi saltzailea
Rowling ala Millerey

2024ko maiatzaren 2
Alejandra Burgos eta Karla Guevara, El Salvadorko trans aktibistak:
"LGTBI komunitatea eta emakumeak beti egon gara salbuespen egoeran"

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.