Iruñerriko 10 gazte epaitegian Segiko kide izatea egotzita

  • Oihan Ataun, Gorka Sueskun, Mikel Flamarike, Iñaki Marin, Iker Araguas, Iker Aristu, Mikel Marin, Mikel Beunza, Diego Octavio Martikorena eta Ibai Azkona epaitzen ari dira Espainiako Auzitegi Nazionalean. Segiko kide izatea egotzitza hamar urteko espetxe zigorra eskatzen dute euren aurka.


2015eko maiatzaren 04an - 12:06
Argazkia: @GaraziLabiano
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Maiatzaren 4tik 12ra bitartean epaituko dituzte Iruñerriko hamar gazteak. 2008ko iraila eta azaro artean atxilotu zituzten Segiko kide izatea leporatuta. Inkomunikaziotik atera zirenean torturak salatu eta espetxeratu zituzten. Haietako batzuk hilabete gutxiren buruan fidantza altuak ordainduta aske geratu baziren ere, hiruk kartzelan jarraitzen dute oraindik.

Epaiketaren aurretik, Espainiako Auzitegi Nazionalaren atarian elkarretaratzea egin dute. Oihan Ataun, aste honetan epaituko duten hamar gazteetako batek inkomunikatuta zegoen bitartean jasandako torturak salatu eta epaiketa politikoen amaiera eskatu du. Sabino Cuadra Amaiurko diputatuak ildo beretik egin ditu adierazpenak Martxelo Diaz Garako kazetariak jaso duenez.

Larunbatean ehunka lagunek martxa zaratatsua egin zuten Iruñeko karriketan epaiketa politikoak eta “amaierarik ez duen jazarpenak sortarazten duten haserrea eta sumina” azaleratzeko: “Nafarroan dozenaka lagun daude euren jardun politikoagatik espetxeratuak izateko arriskuan. Asaldagarria da nola bere burua demokratikotzat duen erregimen honek jendea bere ideia eta independentziaren aldeko jardunagatik epaitzen eta espetxeratzen jarraitzen duen”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Epaiketak
2024-11-11
“Justizia euskaraz eta euskaraz justizia”
Baionako epaileei bigarren gutuna

Eguneraketa berriak daude