Reyes Ilintxeta ARGIAko kolaboratzaile eta Diario de Noticiaseko zutabegileak azaldu du aurten ez dutela deitu betidanik parte hartu izan duen ekitaldira. Baltasar beltzari buruzko iazko eztabaidan egin zituen kritikengatik dela dio.
Ilintxetak duela 15 urtetik parte hartu izan du Iruñeko kabalgatan hiru erregeen mezulari bezala, “euskaraz zekien norbait behar zelako”. Diario de Noticias egunkarian argitaraturiko iritzi artikulu batean azaldu duenez, ordea, aurten ez da ekitaldian izango: “Bota egin naute eta diferituan gainera”. Kazetariari ez diote deitu ere egin, eta hirugarren pertsonen bidez jakin du antolakuntzaren erabakiaren arrazoia omen dena: iaz Baltasar beltzaren irudiaz sorturiko eztabaidan hainbat artikulu kritiko idatzi zituela.
Kabalgata antolatzen duen elkarteko presidente Fernando Lizaurren jarrera eta egiteko moduak kritikatu zituen Ilintxetak haietako artikulu batean: “Lizaur jauna, lan asko egin duzu, baina kabalgata ez da zurea, ez Elkartearena, ezta zure neurrira egindako Juntarena ere. Ez zaizu gustatu Baltasarren papera utzi behar izana eta haserre zaude, ulertzen dut. Hori du purpurina burura igotzeak”.
Ilintxetak kalbagata zoriontsua opa die denei, “baita nire ordez euskaraz egingo duen berriari ere”.
Hainbat gauez jarraian, gorrotoa eta arrazakeria hedatu eta "etorkinen aurkako ehiza" egin dute Murtziako herri batean, "Espainia garbitzeko". Kolektibo antiarrazistek ultraeskuinaren inpunitatea salatu dute.
Laba, EHE eta Harituk antolatuta, bazkaria Oko Plazako Herri Sanferminak gunean izan da. Bertan, antolaketaren zergatiak azalduko dizkiguten galderak egingo dizkiegu.
Arrazekeriaren aurkako eragilearen arabera, pertsona baten aurka piperbeltz espraia erabili du Poliziak, eta hainbat lagun identifikatu dituzte. Foruzaingoak eta Udaltzaingoak baieztatu dute pertsona bat atxilotu dutela, "ez laguntzeagatik eta aurre egiteagatik".
Hernaniko San Joan jaietan magrebtarren kontrako eraso gehiagoren berri eman dute Hernaniko Txosna Batzordeak eta Amher SOS Arrazakeriak. Salatu dute herrian asteak daramatzatela "jarrera, gezur eta ekintza antolatu arrazistak" bizitzen, eta ohartarazi dute: "Hau... [+]
Hernaniko Txosna Batzordeak azaldu duenez, gutxienez hiru eraso arrazista izan ziren herrian ekainaren 23ko gauean, eta horren harira zabaldutako “bulo eta gezur arrazistak” salatu ditu. Udalak ere adierazpen instituzionala onartu du gertaturikoa gaitzesteko. Amher... [+]
Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]
Joan den asteko asteazkenetik ostegunera bitarteko gauean istiluak izan ziren Martzillan (Nafarroa), eta hainbat bizilagunek harriak eta aulkiak jaurti zizkieten zentroan zeuden etorkin adingabeei. Bizilagunak kalera irten ziren igandean, "herri seguru bat defendatzeko"... [+]
Erasoa Bilboko kale horretako ile apaindegi batean egin zuten maiatzean. Erasoa grabatua izan zen eta auzokideek salatu zuten.
Dagoeneko 30 hiri inguru batu dira politika migratorioen eta militarizazioaren aurkako protestetara eta larunbaterako 1.800 hiritan dituzte protestak deituta. Los Angelesen egin bezala, hiri horiek ere militarizatzeko xedea aipatu du Trumpek. Guardia Nazionala hedatu dute... [+]
Urte hasieran gertatu zen, urtarril eta otsail artean, Donald Trumpen bigarren agintaldia hasi zenean eta DEI politiken kontrako gurutzada hasi zuenean hark. Baina ez zen izan prentsa-ohar edo iragarpenik. Erabilpen baldintzetan, norbaiten "genero identitatearen eta... [+]
Ainararen aurkako epaiketa dela eta, Bilboko Epaitegiarekin aurrean elkartu dira Manteroekin bat! plataforma eta bertaratutakoak poliziaren gehiegikerien eta egiturazko arrazakeriaren aurrean, elkartasunez antolatuko direla aldarrikatzeko.
Dozenaka eragilek babestutako agerraldi jendetsuan, kezka agertu du auzoetan mezu xenofobo eta baztertzaileak indartzen ari direlako herritarren artean. Herrigintzak “zailtasun eta erreminta falta handia” duela uste dute, baina gatazkei elkartasunetik eta saretuz... [+]
"Delinkuentziarik gabeko Cintruenigo" aldarrikatu dute, ohi bezala, pertsona migratuak kriminalizatuz.
Urte hasieran, Saidek Kutxabanken lokal abandonatu bateko giltzak erosi zituen 600 euroan, beste bi lagunekin batera, Gasteizko Judimendi auzoan. Hilabete zeraman kalean bizitzen. Hasiera batean ez zuten arazorik izan, baina lokalera jende berria heldu ahala gatazkak eta... [+]