Iruñeko euskalgintza “pozarren”, haur eskoletan euskarazko eskaintza handitzeko erabakiarekin

  • Iruñeko euskalgintzak pozarren hartu du Udalak 2016-2017 ikasturtean 0-3 zikloko haur eskoletako euskarazko eskaintza handitzeko hartu duen erabakia.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko otsailaren 12an - 09:38
Iruñeko euskalgintza pozik agertu da Udalak euskarazko eredua zabaldu duelako 0-3 urteko zikloan. (Arg.: Euskalgintza)

Horrela jakinarazi dute Sagrario Aleman eta Asier Biurrunek Iruñeko Euskalgintzaren izenean. Hogei urtez Iruñeko 17 haur eskoletatik bitan baino ez da euskaraz hezteko aukera eman eta hurrengo ikasturtean eskaintza hori beste bi auzotara hedatuko da: Donibane haur eskolara eta Arrosadiako Printzearen Harresi haur eskolara. "Berri ona da hori", adierazi dute Iruñeko Euskalgintzaren eledunek.

"Urte luzez euskaraz bizi nahi duten herritarrak baztertuak izan dira eta haien hizkuntza-eskubideak urratuak", gaineratu du Sagrario Alemanek. "Urte hauetan guztietan ehunka gurasok ezin izan dituzte euren haurrak euskaraz hezi 0-3 urteko zikloan eta aukera izan duten apurrek beren burua hautatu beharrean ikusi dute: beren seme-alaba auzoko haur eskolan utzi (gertu, eroso…) euskaraz hezteari uko eginez edo egunero Txantreara joan-etorrian ibili haurra euskaraz hezi ahal izateko".

Sagrario Alemanek gaineratu du, "urte hauetan guztietan etengabea izan da Iruñeko auzo guztietan euskarazko haur eskolak izatearen eskaera". Era guztietako eragileek egin dute eskaera hori: gurasoek, euskalgintzak, sindikatuek, eragile sozialek, auzo eragileek, alderdi politikoek... Eta forma askotarikoak izan dira ere egindako mobilizazioak: agerraldiak, artikuluak, sinadura bilketak, kontzentrazioak, kalejirak, jende kateak, aulkitxo dantzak, eskaera bilketak, erregistroak, helegiteak… "Irudimenik eta kemenik ez da falta izan urte hauetan guztietan aldarria kalera atera eta eskubideen bermea exijitzeko".

Auzo guztietara heltzea, erronka

Asier Biurrunek eskertza adierazpena egin du: "Gaur, jende horri guztiari gure txalorik beroena eman nahi diogu indarrez eta ilusioz borrokatzeagatik, eta bereziki gogoan izan nahi ditugu haien txikiak euskaraz hezi nahi izan dituzten guraso guztiak". "Txapeldun hutsak zarete! Txalo bero bat eta gure besarkadarik beroena izan duzuen eta duzuen kemenagatik!", gaineratu du Biurrunek.

Euskalgintzako ordezkariak adierazi duenez aldaketa hau lehen urratsa besterik ez da: "Aldaketa emanen da, beraz, aurten, baina lehen urrats gisa ulertzen dugu emandako hau". Izan ere, oraindik Iruñeko auzo guztietan euskaraz hezteko aukera egon dadin bidea egiten jarraitu beharko da: Alde Zaharra, Buztintxuri, Sanduzelai… "Asko dira oraindik irabazi beharreko plazak. Eta alde horretatik, gaurko poza ez da erabatekoa. Indarra hartzeko eguna da gaurkoa, lanean jarraitu ahal izateko. Zorionak Iruñea eta segi dezagun lanean!", amaitu du Biurrunek.

[Albistea Euskalerria Irratitik ekarri da CC-BY-SA lizentzia baliatuz]


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#5
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
Palestinaren aldeko unibertsitate-sarea

EHUk Tel Aviv-eko unibertsitatearekin etorkizuneko lankidetzarako bideak ahalbidetzen dituen zibersegurtasuneko katedra bat sortu izanaren harira, bertako langileok interpelatuak izan gara hainbat lekutatik, eta esan beharra dut neurri handi batean lotsatuta sentitu naizela,... [+]


2024-04-18 | Euskal Irratiak
Tulalaika besta, Xiberoako ikastolei bultzada emateko

Hirugarren urtez Xiberoako ikastolei bultzada emanen die Tulalaika bestak.


Errendimendu akademikoaren arabera banatuko dituzte ikasleak Ipar Euskal Herrian

Ongi doazen ikasleak talde batean, zailtasunak dituztenak, bestean; maila akademikoaren arabera banatuko dituzte ikasleak datozen ikasturtean, Frantziako Estatuan. Ikasleak sozialki eta akademikoki sailkatu eta bereiztea, desoreka areagotzea eta egoera okerragoan daudenak... [+]


"Eskolan ortu xume bat lantzeak testuingurua ematen digu planetan ditugun arazoez aritzeko"

Gasteizko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako baratzeak ikertu ditu Iratz Pou EHUko ikasleak. Zenbat eskolek dute ortua? Nolako erabilera ematen diote, zein helburu eta asmorekin? Probetxu pedagogiko eta didaktikoa ateratzen al diote baratzeari? Pourekin eta Igone Palacios... [+]


Eguneraketa berriak daude