Iruña-Veleia: egin nahi ez dituzten datazioek hilabete batean argituko luketen gaia

  • Iruña-Veleian orain 9 urte agertutako euskarazko idazkunek Euskal Herrian azken 40 urteetan izan dugun eztabaida zientifiko korapilatsuena sortu dute. Zenbatuko bagenitu prentsan eta interneten agertutako iritzi, artikulu eta txosten guztiak, zalantzarik gabe, horixe baieztatuko lukete, diziplina askotako adituen ekarpenengatik, eta oro har, herritarrek erakutsitako interes eta informazio gogo itzelagatik.


2014ko maiatzaren 28an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-05-30 10:07
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Lehenengo aurkikuntza arkeologikoak

1994 eta 2008 bitartean, Eliseo Gilek zuzendutako arkeologoen taldeak “Iruña-Veleia” hiri erromatarraren eremuan indusketa lanak egin zituen. 2005ean eta 2006an ezohiko ostraka batzuk aurkitu ziren: kristautasunaren arloko irudiak, euskaraz idatzitako testuak, latinez, etab. Grafitoek EHUko hiru irakasleren oniritzia izan zuten: Joaquin Gorrochategui, Juan Santos Yangüas eta Pilar Ciprés.

Ikerketa Batzordea

Indusketaren ardura zuen Arabako Foru Aldundiak 2007an batzorde zientifiko bat sortzea erabaki zuen, aurkitutako grafito horien benetakotasuna aztertzeko. Batzorde horren 12 kidetatik 8 EHUko Unibertsitateko Letren Fakultateko irakasleak ziren. Batzordearen osaketa ez zen oso egokia izan garai erromatarretan esperientzia handiko arkeologorik ez zegoelako eta, batez ere, datazio arkeometrikoetan esperientziarik zuen kide bakar bat ere ez zegoelako. Zientzien alorreko kide bakarrak Fernando Legarda ingeniari nuklearra eta Juan Manuel Madariaga kimikaria ziren.

Ikerketa Batzordearen lehenengo akats larriak

Batzordearen lana urte betez luzatu zen. Epe horretan, batzordekideek ez zuten indusketa eremua bisitatueta ez zituzten bertan lanean egondako arkeologoak elkarrizketatu, lana nola egin zuten behar bezala aztertzeko. Eta larriena, Eliseo Gilek egin zituen eskaera garrantzitsu biak ez zituzten onartu: 100 ostraka polemikoenak datatzea eta zalantzazko ostrakak aurkitu ziren lekuetan kata kontrolatuak egitea. Esan beharra dago bi aukera hauek edota auditoria arkeologikoa egitearena, gai hau zientifikoki argitzeko zeuden (eta dauden) tresna bakarrak direla.

Polemikaren hasiera eta Lurmen enpresaren kaleratzea

2008ko azaroaren 19an, Arabako Foru Aldundiak,Batzordeko kide askoren, baina ez guztien, iritzia kontuan hartuta agindu bat onartu zuen; ostraka guztiak, euskarazkoak zein latinezkoak, faltsuak zirela ebatsi zuen. Horrez gain Eliseo Gilek zuzentzen zuen Lurmen enpresa indusketatik kanporatu zuen eta salaketa judiziala jarri zuen enpresa horren kontra. Aurkeztutako 10 txostenetatik bakarrak zuen azaroaren 19a baina lehenagoko data. Beraz, Aldundiaren agindua 19an ofizialki oraindik aurkeztu gabeko txostenetan oinarritzen zen.

“Descartes” eta argudio kaxkarrak

Aldundiak emandako prentsaurrekoan, bi gai aipatu ziren bereziki. Batetik, EHUko Letren Fakultateko irakasle den Joseba Lakarraren iritziz,ostraketako batean “Descartes” hitza agertzeak ostrakak faltsuak zirela baieztatzen zuen, baita faltsifikatzailearen ezgaitasuna ere.Bi hilabete ondoren argazkia publikoa egin zenean, argi ikusi ahal izan genuen “Descartes” baino, “Miscart” agertzen zela.

 

Idazkun honetan, Aldundiko Batzordeko 3 hizkuntzalarien arabera,  “Descartes” agertzen da, zalantzarik gabe
Idazkun honetan, Aldundiko Batzordeko 3 hizkuntzalarien arabera, "Descartes" agertzen da, zalantzarik gabe

Bestetik, Madariaga kimikariak hedabide guztien aurrean ostrakak faltsuak zirela esan zuen, bere analisietan osagai moderno bat aurkitu zuelako.Hurrengo egunean bertan, Eliseo Gilek gai hau argitu zuen: osagai hori zeramika zatiak pegatzeko erabiltzen zuten kolaren osagaietako bat zen.

EHUk ardura hartu bezain pronto, hondeamakinaz sektore bat suntsitu zuen

2010ekouztailean, epaileak datazioak egitea agindu zuen garai berean, EHUko Arkeologia Sailak (orduan indusketaren ardura hartu berria zuenak) Lurmen kaleratzeko txosten bi egin eta arkeologikoki oso aberatsa zen sektore oso bat suntsitu zuen hondeamakina batekin; han Lurmenek 2 grafito aurkitu zituen eta etxeetako egitura asko ia lur azalean zeuden.Aste betez pala mekanikoa metro eta erdiko sakoneraino sartu ondoren, jasotako guztia eraman zuteninolako kontrolik gabe. Sektoreko leku askotan hondeamakina etxeen harlauzetaraino sartu zuten, baita haietako batzuk apurtu ere. “Eraispena” bideoz grabatu, Interneten eskegieta handik gutxira, suntsiketa prozesu hura gelditzea lortu zen.

Hondeamakinak harlauzetaraino sartzen eta eraisten
Hondeamakinak harlauzetaraino sartzen eta eraisten

Suntsiketaren bideoa:

24 txosten alde eta 7 kontra

Aldundiak oraindik 2008ko azaroan ez zituen argitaratuta berak agindutako txostenak, baina presioak hasi zirenez (artikuluak Geu Gasteiz aldizkarian eta egunkarietan, Ostraka Euskalduna blogean…), 2009ko urtarrilean txostenak eta argazkiak publiko egin zituen. Horri esker eztabaida zientifikoa egin ahal izan zen. Ez modu normalean, noski, jadanik EHUko Batzordebatek “faltsuak” zirela ebatzita zuelako. Geroztik, egiazkotasunaren aldeko 24 txosten eta irizpen argitaratu dira, horietako bi aldizkari zientifikoetan. Txostenak zientziaren hainbat alorrenikuspegitik egin dira: hizkuntzalaritza (euskera eta latina), arkeologia, historia, egiptologia, etab. Egileen artean, besteak beste, Txillardegi, Henrike Knörr (grafitoak III.-V. mendeetakoak izan beharrean VI.-IX.koak izan zitezkeela zioen), Martin Elexpuru, Hector Iglesias eta arkeologia garaikidearen “sortzailea” den Edward Harris ditugu.

24 txosten alde eta 7 kontra

Aldundiak oraindik 2008ko azaroan ez zituen argitaratuta berak agindutako txostenak, baina presioak hasi zirenez (artikuluak Geu Gasteiz aldizkarian eta egunkarietan, Ostraka Euskalduna blogean…), 2009ko urtarrilean txostenak eta argazkiak publiko egin zituen. Horri esker eztabaida zientifikoa egin ahal izan zen. Ez modu normalean, noski, jadanik EHUko Batzordebatek “faltsuak” zirela ebatzita zuelako. Geroztik, egiazkotasunaren aldeko 24 txosten eta irizpen argitaratu dira, horietako bi aldizkari zientifikoetan. Txostenak zientziaren hainbat alorrenikuspegitik egin dira: hizkuntzalaritza (euskera eta latina), arkeologia, historia, egiptologia, etab. Egileen artean, besteak beste, Txillardegi, Henrike Knörr (grafitoak III.-V. mendeetakoak izan beharrean VI.-IX.koak izan zitezkeela zioen), Martin Elexpuru, Hector Iglesias eta arkeologia garaikidearen “sortzailea” den Edward Harris ditugu.

Txosten horietan,faltsutzat hartutako ia grafito guztiak argitu dizkigute: Miscart, Denos, Dreide… Gainera, oso modu errazean: mundu mailako punta-puntako adituei galdetuz (hizkuntza zeltan, kultura punikoan, latin arruntean…)eta antzeko indusketetako grafitoak aztertuz (Ponpeian, esaterako,hemen faltsutzat hartutako hainbat eta hainbat elementu eta aurkikuntza daude).

Kontrako 7 txostenen ahultasuna

Bitartean, faltsuak direla esaten duten txostenak, hasieratikzeuden 6 txostenak dira, eta gero azalduko dugun IPCErena bestea (Instituto del Patrimonio Cultural de España).6 horietatik bi txosten iritziz aldatu zuten hiru irakasleenak dira,hasieran grafitoak egiazkoak zirela defendatu zuten Gorrochategui, Santos Yangüas eta Cipresena. Beste hiru, gatazka honetan interesak izan ditzazketenenak; bi txosten,denborak erakutsi digun moduan, indusketa eskuratzeko interesa zuen EHUko Arkeologia Sailak egindakoak, eta hirugarrena Joseba Lakarrarena, Iruña-Veleiako zenbait aurkikuntzak, bere antzineuskararen teoriakzalantzan jartzen dituenarena.

Esan beharra dago, grafitoak faltsuak direla diotenek ez dietela erantzun aldeko txostenetako argudio bakar bati ere eta ez direla publikoki besteekin eztabaidatzeko prest egon.

Aldundiaren txosten grafologikoen egile ezkutuak

Aldundiak Eliseo Gil zigortzeko froga zientifikorik ez zuenez, txosten grafologiko bat egitea agindu zuen. Txosten horrek ez zioenez argi eta garbi Eliseori faltsifikazio deliturik leporatzen, beste bigarren txosten bat agindu zion beste grafologo bati. Aurrekoaren emaitzaren antzekoa izan zuenez, 2. txostenaren egileari eranskin bat egitea agindu zion eta horrek bai, Gil seinalatzen zuen faltsifikazioen egile gisa. Esan beharra dago txosten bien grafologoek eskatu zutela beraien izena publiko ez egitea.

Nahiz eta azken bi txostenak prentsara filtratuak izan, oraindik egun, akusatuak ezin izan ditu hauek eskuratu, eta prentsan agertutakoagatik baino ezin izan direla aztertu, baina egiazkotasunaren aldekoa den Roslyn M. Frank-ek bere txostenean aipatzen dituen arrazoiengatik argi geratu da txosten horiekerabat desegokiak direla; zeramika moduko euskarri zurrunetan grafologia azterketak egiteko ezintasunagatik, aztertutako letra guztietan aldaera gehiegi egoteagatik, eta abarrengatik.

Erabat adierazgarria da Aldundiak edo EHUk datazioak egitea indusketa guztietan (Errioxako Sorginaren txabolan, Galdakaoko Erdi Aroko labean…) eta hemen aldiz datazioak egiteari uko egin izana eta grafologiako sasitxostenetan 40.000 eurotik gora gastatu izana.

Faltsifikatzeaz akusatua, egiten ez diren datazioak eskatzen

Gai hau daraman Gasteizko Instrukzioko 1. Epaitegiakbetiko artxibatuta utzi zituen Lurmenen kontra enpresa babesle biek aurkeztutako kereila biak eta Arabako Foru Aldundiak aurkeztutakoak soilik jarraitzen du irekita.

Eliseo Gilek, bere burua defendatzeko, Epaileari datazioak egiteko eskatu zion eta hark 2010ean onartu zizkion.

Ia lau urte pasa ondoren (normalean 2-4 hilabetetan egiten dira horrelakoak), Madrilgo IPCE laborategiak bere emaitza aurkeztu zuen2014ko urte hasieran: dauden 450 grafitoetatik 39aztertu ondoren, 35 faltsuak eta 4 egiazkoak direla diote. Esan beharra dago ez dituztela grafitoak “datatu”, ez dutelako aztertu idazkunen gainean dauden kostrek (karbonatoak, sedimentuak…)zenbat denbora daramaten. Horren ordez, gainazaletan dauden metalak aztertu dituzte eta metal moderno asko agertu dira. IPCEk egiazkotzat dituen 4 grafitoek ez dute metal modernorik gainean. Hau da, erromatar garaiko bi zeramika puska hartu izan bagenitu eta batekin bestearen gainean zerbait idatzi izan bagenu, IPCErentzat egiazkoa izango litzateke!

Frogak akusazioaren eskuetan eta manipulazioak frogetan

Grafitoak Epaitegiak ondo babestuta egon beharrean, akusazio bezala alde inplikatua den Aldundiaren esku egon dira denbora guztian. Edward Harrisek esan duen moduan, Estatu Batuetan alderdi akusatzaileak frogak bere esku izatea nahikoa arrazoi da epaiketa bertan behera uzteko. Gainera, Aldundiak grafito batzuk garbitu eta beste batzuk manipulatu dituela argi ikusten da argazki hauetan.

Eta hori gutxi balitz, orain IPCEk aurkitutako metal moderno batzuk ez ziren orain 5 urte Madariagak egindako azterketan agertu. Zer pasatu da bitartean?

Bestetik, IPCEko laborategiak ez ditu eskatutako hiru multzoetatik bi aztertu nahi izan: adreiluak eta hezurrak, datatzeko errazenak direnak hain zuzen. Zergatik? Adibidez, egosi aurretik idatzitako “Sua” eta “Lura” (lurra) hitzak dituen adreilua termoluminiszentziaren bidez datatuko bagenu, frogatuko litzatekeelako, egungo uste nagusiaren kontra, artikulua orain mila urte baina askoz lehenago jada erabiltzen zela.

 

Mitxelenaren artikuluaren sorrerari buruzko teoria balekoa den ala ez jakingo genuke 4.000 euro baino gutxiago gastatuta,

Zergatik akusazioak ez ditu grafitoak datatu nahi eta akusatuak ordea bai?

Zergatik ez dute gai hau behingoz argitu nahi?

2014ko maiatza Euskararen Jatorria Elkartea


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
Kirurgialari euskaldunak errektoreorde eta sailburuorde ohi letragabearentzat

Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]


2025-09-01 | JJ Agirre
Supremazistek beti “win-win”

Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]


Labak astelehenean irekiko ditu ateak, eta larunbatean eginen da Irekiera Festa

Eraberrituta dator Laba. Egoitza handiagoak ostalaritza eskaintza zein kultur ekitaldiak baldintza hobeagoetan ematea ahalbidetuko du.


Eskoletako euskalduntzea “arriskuan” ikusita, Aiaraldeko dozena bat ikastetxek konpromisoen dekalogoa adostu dute

Gordin esan dute Aiaraldeko ikastetxeok: euskalduntzea “arriskuan dago” eta ikastetxeek, bakarrik, ezin diote aurre egin “egoera larriari”. Autokritika egin, eta hamar konpromiso hartu dituzte, hezkuntza komunitateek praktikara eramatekoak. Era berean,... [+]


Semaforo gorria

Artikulu bati zer nolako izenburua jarri ez da aise hautatzen, ezta? Hasiera batean, “euskaldun gezurti, tranpatiak” bezalako izenburua idazteko asmoa nuen, baina inor mintzeko gogorik ez dudanez, goikoari eutsi diot, ene gogoetaren muina hobeto ulertaraziko... [+]


2025-08-29 | UEU
Ikerketa-proiektuen II. deialdia egin dute UEUk eta BadaLab-ek

UEUk eta BadaLabek ikertzaile gazteei zuzendutako diziplinarteko ikerketa-proiektuen II. deialdia egin dute. Honen helburuak dira ikertzaile euskaldun gazteen arteko harremanak sendotzea eta ezagutza-arlo ezberdinetako ikertzaileak elkarlanean aritzea. Irailaren 22ra arte... [+]


2025-08-28 | Jon Aleman Astitz
Supremazismo espainiarren “kontsentsu linguistikoa”

Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.

Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]


Ipar Euskal Herrian hiru herritarretik bi autonomia handiagoren alde daude

IFOP institutuak eginiko ikerketa ezaguratarazi du Eskualde eta Herri Solidarioen Federazioak Korsikan, eta ondorioztatu dute Frantziako Estatuan biztanleen erdiak nahiko lukeela bere eskualdeak autonomia handiagoa izatea.


2025-08-26 | Josu Iraeta
Euskara, oldartu zaitez

Euskarak urte luzeetan ezaguturiko zapalkuntzaren ondorio larriak, frankismoaren errepresio itogarriak, baita gure hizkuntzarekiko erakutsi zuen jarrera erasokorrak ere, piztu zituzten herri honen euskaldungoaren kontzientzia eta oldarra. Eguneroko esperientziaren egoera larriak... [+]


2025-08-25 | Thomas Barlow
Hizkuntzaren ertzetik erdialdera

Hizkuntzalari ospetsu José Ignacio Hualdek hiru joera nagusi bereizi ditu euskaldun berrien artean, batuarekiko harremanari dagokionez: euskalki biziko herrietan, gazteek etxean euskalkia darabilte eta eskolan batua; gaztelaniaz hitz egiten den hiriguneetan, gehienek batua... [+]


2025-08-25 | ARGIA
Euskaltzale independentistak Behorlegiko kanpaldian bildu dira, Nafarroa Behereko EHEk gonbidatuta

Ez diote ezeri muzin egin nahi opor giroan: natura, aisialdia eta gogoeta izango dira ardatz Euskaltzale Independentisten Akanpadan, abuztuaren 25etik 31ra.


2025-08-25 | ARGIA
Dani Larrea euskaltzalea hil da, Emun kooperatibaren sortzailea

Gaixoaldi baten ondorioz, 65 urterekin hil da Daniel Larrea Mendizabal. 


Jon Sarasua
“Ikusi behar dugu zenbateraino komeni zaigun sententzia judizialen akzio-erreakzio jokoan sartzea”

Euskararen biziberritzeari buruz asko hitz egiten ari azken urteetan eta horren inguruan ari da lanean Euskaltzaindiko talde bat. Talde horretan dago Jon Sarasua ere eta galdetu diogu zeregina zertan den. Galdetu diogu, halaber, udaberrian idatzi zuen Puprilusoko artikulu... [+]


Aldatu Gidoiak ere salatu du IB3 Balearretako telebista gaztelerazko filmak ematen hasi dela

IB3 telebista publikoaren neurria "katalanaren aurkako erasotzat" jo dute katalanaren normalizazioaren aldeko zenbait eragilek, eta "berehalako zuzenketa" eskatu dute. Zuzendaritza aldaketa izan da berriki kate publikoan, PP eta VOXen botoei... [+]


CAF-Elhuyar sariak etetea erabaki dute, “baldintza egokirik” ez daudela arrazoituta

Zientzia-dibulgazioa saritzeko erreferentziazko sariak izan dira CAF-Elhuyarrekoak. Antolatzaileek 31. edizioa martxan zegoela etetea erabaki dute, "sariketa behar bezala egiteko baldintzarik ez dagoelako".


Eguneraketa berriak daude