Iparraldeko laborariak erne Gabadi, Domintxine eta Barkoxen zer gertatu zain

  • Joan den ostiralean, ehunka laborari eta kontsumitzaile bildu ziren –hainbat sindikalista eta hautetsiz gain– Gabadi, Domintxine eta Barkoxeko etxalde banaren atarietan, gobernuaren ordezkariei eragozteko bertako hegaztiak hiltzea hegazti gripea kontrolatzeko estakuruz. Administrazioak iritzia aldatu ez eta hiru baserrien arduradunak zigorrez mehatxatu dituenez, Iparraldeko baserritarrak alertan daude berriro aurre egitera azaltzeko.

Pello Zubiria Kamino @pellozubiria
2017ko apirilaren 18a
Laborariak eta jendarmeak aurrez aurre Barkoxeko "Uhartia" etxaldearen atarian joan den ostiralean. (Argazkia: ELB)

Gabadiko etxaldean oiloak hazten dituzte eta arrautzak komertzializatzea debekatu diete agintariek. Aldiz, Barkoxeko Uhartia-n eta Domintxineko Eihartzea-n ahateak hazten dituzte, azken horren jabe Jean-Michel Berho delarik erreferentzia ezagun bat lekuko arrazak modu iraunkorrean hazteko alternatibaz. Hain zuzen, baserritarrek saltzen dute gobernuak babestutako ahate etxalde industrialak direla gripea behin eta berriro hedatzearen errudunak, baina eritasunaren kontrolatzeko ezarritako neurriek justu baserri txiki eta jasangarriak kolpatzen dituztela.

Joan den asteburuan Iparralde osotik hurbildutako baserritarrek, lekuko auzapez eta beste hautetsik lagundurik, aurre egin zieten gobernuaren ordezkariei eta eragotzi zuten animaliak hiltzea. Baina, ELBk zabaldu duenez, “administrazioak laster ihardoki du hiru hazleak konbokatu baititu arratsalde apalean Pauen, ez aterabide baten negoziatzeko baizik eta erraiteko kabalerik ez dela gehiago izan behar hiru etxaldeetan aste hunen undarreko. Hazleek ez badute berek aterabide bat atxemaiten, administrazioa itzuliko da bazterren garbitzera!”.

Orduotan tentsio giroa nabari da baserritar txikien eta agintarien artean. ELBk horiei mezu garbia jakinarazi die: “Administrazioak auzibideak ideki nahi baditu, ehunka present izanen gira auzitegien aintzinean. Ekonomikoki hil nahi baditu hiru hazleak, isunak eta analisa gastu ezin jasanak inposatuz, jakin dezala elkartasunezko kutxak hasiak direla betetzen. Azken hiru asteetan bezala, aterabide negoziatua galdegiten dugu beren kabale sanoak atxik ditzazten hiru hazleek, zaintze egokiarerik irrisku sanitarioeri buruz”.

Kanal hauetan artxibatua: Hegazti gripea  |  Nafarroa Beherea  |  Zuberoa

Hegazti gripea kanaletik interesatuko zaizu...
2017-06-20 | ARGIA
Ahateak hiltzeari uko egin zion Bidaxuneko etxalde batetik dokumentuak eraman dituzte jendarmeek

Bidaxuneko Lataillade familiaren etxera joan dira jendarmeak ekainaren 20ko goizean, Prefekturak Baionako Auzi Zibilen Auzitegiari jakinarazi eta gero etxalde horretan ez zela bete ahateak hiltzeko agindua, hegazti gripea dela eta. Etxaldeko buruari galderak egin eta hainbat dokumentu eraman dute poliziek.


ELBren beste desobedientzia ekintza bat: ahate-txitoak gorde ditu boluntarioen artean

Bidaxunen atzo, asteazkena 14, Parisko gobernuaren aginduz heriotzara kondenatuta zeuden ahate txitoak banatu ditu ELB sindikatuak horiek salbatzeko adoptatu nahi izan dituzten baserritar eta bestelako jende boluntarioen artean. Helburua: granja handietatik zabaltzen den hegazti gripearen kontrako borrokan kaltetuak ez daitezela atera gripearen zabaltzean errurik ez duten etxalde txikiak eta agintarien kanpainak arriskuan jartzen dituen lekuko ahate arrazak.


Barkoxe, Gabadi eta Domintxineko etxaldeen aldeko diru bilketa

Beren hegaztiak hiltzeari uko egin zioten hiru baserritarrek lortu zuten ahate eta oiloak bizirik atxikitzea, Iparraldeko beste laborari, herritar eta hautetsien laguntzaz. Baina ordainetan, 20.000 euro kostako zaizkien analisi garestiak egitera behartu ditu administrazioak. Ordaindu ezin dituzten gastuok kitatzeko Iparraldeko nekazari txikiak dirua biltzen ari dira.


"Milioika hegazti hil dituzte, arazoaren zinezko kausari buru egin gabe"

Auzo baten etxean hegazti gripea agerturik, beste hainbat laborariren gisara, prebentzioz ahateak hiltzera behartu zuten Jean-Michel Berho. Neurria ez onarturik, etxaldera zetozen Frantziako Estatuko osasun zerbitzuko ordezkariak oztopatzen aritu zen, kontsumitzaileak eta ELB sindikatuko laborariak zituela ondoan. Borroka irabazirik, irakaspen bat atera dela dio: “Ekoizleek badakite kolektiboki garaitu daitekeela makina administrazio pisu hau”.


2017-04-26 | ARGIA
Gabadi, Domintxine eta Barkoxeko baserrietako ahate eta oiloak ez dituzte hilko

Zaintza sanitario pean ezarri dituzte Gabadi, Domintxine eta Barkoxeko oilo eta ahate sanoak  eta honenbestez hiltze agindua bazter utzi dute behin betiko, ELB sindikatuak jakinarazi duenez. "Sentsu ona garaile izan da azkenean".


Polizia Barkoxe, Gabadi eta Domintxineko etxaldeetatik joatea lortu dute ehunka lagunek

400 pertsona bildu dira Barkoxen eta 200na Gabadin eta Domintxinen, erresistentzia pazifikoa egiteko prest. Polizia joatea lortu dute. Gabadin Frantziako Polizia etxaldean elkartu direnen aurka oldartu da: negar eragileak bota ditu eta bultzaka aritu da.


Laborarien mobilizazioak Domintxine, Gabadi eta Barkoxen, etxalde txikietako hegaztiak sakrifikatzea eragozteko

ELB sindikatuak azken orduko deia eginez, herritarrei eskatu die ostiral goizeko 06:00etarako mobilizatzea Frantziako agintariek hegazti guztiak sakrifikatu nahi dizkieten Domintxine, Gabadi eta Barkoxeko etxaldeen atarietan. Aurretik ELBk bilkura bat antolatuta zeukan goizeko 10:30etarako Donaixtiko plazan, baina deialdi berriak aditzera ematen du agintariek erabaki dutela egun sentiarekin jendarmeak sartzea etxaldeetan. ELBk prentsa ere kobidatu du lekuetan egotera, hiru etxaldeetan... [+]


2016-01-27 | Etxalde
Hegaztien gripearen aurkako neurriek etxalde txikiak kaltetuko dituzte

Hegaztien gripea agertu da abenduan Dordogne eskualdean eta laster Ipar Euskal Herrian, Frantziako 15 departamendutan bezala, ahate hazleek produkzioa gelditu beharko dute hilabete zonbaitez, frantses gobernuak inposatu neurri zorrotzengatik.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude