Urkullu: "Espainiako Gobernuak ez badu ETArekin hitz egiten, Jaurlaritzak egingo du"

  • ETAren eta Espainiako eta Frantziako gobernuen arteko elkarrizketa baten beharra ikusten du EAEko lehendakariak. Talde armatuarekin hitz egiteko prest dagoela adierazi du, erabateko desarmerako pausu azkarrak eman ditzan.


2014ko martxoaren 10an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Iñigo Urkullu: “Rajoyek ez bada ETArekin elkarrizketatzen, Eusko Jaurlaritzak egingo du”. (Argazkia: Eldiario.es)

Noticias de Gipuzkoai eskainitako elkarrizketan ETAk lehenbailehen pausuak eman behar dituela adierazi du, eragin duen mina aitortuz. Desarmatzerako pausuak era arduratsu eta azkarrean emateko eskatzen die, desarmatzea partziala izan ez dadin. 

Beharrezkoa izanez gero, Eusko Jaurlaritza talde armatuarekin hitz egiteko prest dagoela ziurtatu du: “ETAren eta Espainiako eta Frantziako gobernuen artean elkarrizketa egon beharko luke. Hala ez balitz, gu prest egongo gara, ETAk modu arduratsuan jokatu dezan”.

Desarmatzeak estaldura legala behar duela azaldu du. Egiaztatzaileen lana goraipatu du lehendakariak. ETAk desarmatzearen prozesuan lehen urratsa ikuskatu duen batzordearen ekintza positibotzat hartu du. “Segurtasuna eskaintzen didaten pertsonak dira. ETAk ez badu Espainiako eta Frantziako gobernuekin hitz egiten, nori entregatuko dizkio armak?”

ETAren armategiaren suntsipena beharrezkoa ikusten du, eta horrek segurtasun marko baten beharra duela adierazi du: “Desarmatze prozesuan Ertzaintzak parte hartzea nahi dugu Eusko Jaurlaritzan”.

Elkarrizketa osoa hemen irakur daiteke.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Bereziartua
#3
AEK koordinakundea
#4
Ruben Sánchez Bakaikoa
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iñigo Urkullu
Analisia
Trantsizio energetikorako ekuazioaren bila

"Ez nire etxe ondoan”, horretan laburbildu zituen Iñigo Urkulluk, bere hitzaldian, berriztagarrien auzian Eusko Jaurlaritzari egiten zaizkion kritikak. Berekoiak ikusten gaitu; ez diogu erronkari behar bezala begiratzen, eta ez gara gai interes orokorra... [+]


Alderdi Egunean, Ortuzarrek azpimarratu du EAJ ez duela "inork" dagoen tokitik mugituko

Alderdi Eguna ospatu du EAJk igandean, Forondan. Andoni Ortuzarrek azpimarratu du EAJri "berriz ere ilusioa piztea" dagokiola, baita errealitate eta erreferente berrietara irekitzea ere.


Aterik itxi gabe, Espainian hoztasunez jaso da Urkulluren proposamena

Urkullu lehendakariak konbentzio konstituzionalaren proposamena egin du Espainiako Estatuan autogobernuaren eztabaidan sakontzeko eta estatu plurinazionalaren egiazko aitortza egin dadin.


Iñigo Urkullu "kezkatuta", AHTk konexiorik ez duelako izango 2042 urtera arte

EAEko lehendakariak Kantabria, Asturias eta Galiziako presidenteak deitu ditu bilkura batera, besteak beste, egoera aztertzeko abiadura handiko trenak Hendaian oraingoz konexiorik izango ez duela-eta.


Eguneraketa berriak daude