Ikurriña Iruñeko udaletxeko balkoian

  • Eguneko argazki komentatuenetakoa izango da: Iruñeko udaletxean ikurriña jarri dute, Sanferminetako txupinazorako ordubete baino gutxiagoren faltan.


2015eko uztailaren 6an - 11:10
Azken urteetan jazarria izan den ikurriñak Iruñeko udaletxeko balkoian bere lekua du txupinazoan.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

1979. urtetik ez zen ikurrina inoiz Iruñeako Udaleko balkoian zintzilikatu. Gaur masta ofizialean jarri dute. EH Bilduk adierazi du hastera doazela "aldaketaren sanferminak". 

Espainiako Gobernuaren errekurtsoa

Txupinazorako lau minutu falta zirela Diario de Navarrak argitaratu duenez, Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariak errekurtsoa jarri du ikurriña Hiri Buruzagiko udaletxean jartzearen kontra.

"Indarrean den legediaren kontrako ekintza" dela uste du Espainiako Gobernuaren ordezkaritzak.

Sare sozialetan oihartzun handia

Sare sozialetan bizi-bizi dabil ikurrinaren gaia. Erreakzio batzuk bildu ditugu hurrengo lerroetan.

 

 

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sanferminak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!