Ibon Iparragirre aske uzteko eskatu dute Ondarroan milaka lagunek

  • Presoaren egoera “larria” salatzeko, manifestazioa egin dute milaka lagunek igande eguerdian Ondarroan, Bizkaian. HIESA dela eta, defentsak oso baxu ditu Iparragirrek; azken mediku txostenaren arabera, hogeiraino jaitsi zaio defentsa maila – ohiko egoeran 700ean dute pertsona osasuntsuek –  eta egoera “muturrekoa” da. Pasa den astean senideek adierazi zutenez, mendekuaren ondorioz dago Iparragirre egoera honetan.


2017ko urriaren 23an - 09:34
Jendetza bildu zen Ondarroan (Argazkia: @TurruneOndarroa)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

“Ibon etxea! Bixik!” zioen manifestazio hasierako pankartak. Manifestariek giza eskubideen aldeko aldarrikapenak egin dituzte eta gainontzeko preso gaixoak ere aske uzteko eskatu dute.

Manifestazio bukaeran Gotzon Iparragirrek, Ibon Iparragirreren anaiak, egoeraren larritasunaren aurrean jada “beranduegi” dela adierazi du: “Berandu baino lehen Ibon etxera esaten genuen, baina jada beranduegi da”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gaixo larriak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!