Iberdrolako lasterketa eten zuten Garoñaren aurkako aktibistek

  • Larunbatean Iberdrolak Bilbon antolatutako lasterketa eten zuten Garoñako zentral nuklearraren aurkako aktibistek. Garoñaren aurkako forokoek idazki ironiko hau argitaratu dute etena azalduz.

Garoña irekitzearen aurkakoek lasterketa eten zuten unea. (Argazkia: Garoñaren aurkako foroa)

2017ko martxoaren 27an - 12:36
"Garoñako Santa Marian gerta litekeen istripu nuklearraren aurrean egindako simulakroak izan duen parte-hartze arrakastatsua kontuan hartuta, Garoñaren Kontrako Foroak Iberdrolaren jarrera aldaketa modu positiboan baloratzen du. Simulakroaren jarraipena erabatekoa  izan da eta guztiz jendetsua.

Hala eta guztiz ere, Foroarentzat Iberdrolak hartutako neurriak ez dira nahikoak eta hori islatu nahi izan dute bapatean lasterketan modu baketsuan sartu diren hainbat pertsonak. Pertsona hauek Garoñako Santa Mariaren behin betiko itxiera eta eraispena eskatu dute Garoñaren Kontrako Foroaren izenean. Izan ere, benetako istripua gertatzekotan, gizakiongan eta ingurumenean izango lituzkeen ondorioak ikaragarrizkoak izango lirateke. Istripu nuklear baten aurrean, dena ez da izango abiadura eta prestakuntza kontua.

Garoñaren kontrako Forotik, norbanako eta instituzio publikoak oligopolio energetikotik deskonektatu eta energia berriztagarrietako kooperatibetara pasatzera animatu nahi ditugu, eredu energetiko garbi, etiko eta berde baten alde eginez".

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Garoña
Enpresa publikoak eraitsiko du Garoña, 40 urtez Iberdrola eta Endesak ustiatu ondoren

Espainiako Gobernuaren Enresa enpresa publikoaren esku geratu da instalazioaren titulartasuna, eta eraisketa lanetarako guztira 475 milioi euroko gastua aurreikusi dute. 40 urtetako etekinak pribatuak izan eta gastuak publikoak izan direla salatu du Araba Garoña Gabe... [+]


Garoña eraisteko baimena eman du Espainiako Gobernuak

Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa (MITECO) izan da zental nuklearra eraisteko baimena eman duena. Horri esker, Enresaren enpresa publikoaren esku geratu da instalazioaren titulartasuna.


2022-12-19 | Hala Bedi
Garoñaren desegitea 2023ko ekainean hasiko da

Ekainean hasi eta hamar urte inguru luzatuko dira Garoñako zentral nuklearra desegiteko lanak. Bi fasetan egingo dira, erreaktorea desegin aurretik igerilekuak husteko. Hondakinen %15 zentralean bertan geratuko da.


2021-11-26 | Hala Bedi
Eguzkik alegazioak aurkeztu ditu Garoñaren desegitea "segurua eta gardena" izan dadin

Ascoko zentral nuklearrean izandako istripu hilgarriaren biharamunean, Eguzki talde ekologistak salatu du Garoña desegiteko Espainiako Estuak martxoan aurkeztutako desegite proiektuak ez zituen jasotzen "ez neurririk, ez segurtasun-arriskurik, ez esperientziarik... [+]


2021-11-25 | Leire Artola Arin
Langile bat hil eta beste hiru zauritu dira Tarragonako zentral nuklear batean

Segurtasun iturrien arabera, karbono dioxido isuri batengatik gertatu da Ascoko istripua, ez "jarduera erradiologikoagatik". Eguzki talde ekologista eta antinuklearrak ohartarazi du zentral horietan “beste ezeren gainetik, lehentasun nagusia” izan behar... [+]


Eguneraketa berriak daude