Hezkuntzaren jarrera gogor kritikatu du Eskola publikoaren aldeko plataformak

  • Plataformaren ustez, Hezkuntza Sailak "ezer gutxi" egin du Gasteizko zenbait ikastetxetan ikasleen segregazioa ekiditeko.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko ekainaren 21an - 10:48

Otsailean eratu zen Eskola Publikoaren aldeko plataformak lau hilabete hauetan egindako lanaren berri eman zuen atzo agerraldian. Besteak beste, Hezkuntza Sailburua Cristina Uriarte eta bere taldearekin, Legebiltzarreko eta Udal talde politikoekin eta Gorka Urtaran alkatearekin bildu da Haur eta Lehen Hezkuntzako gurasoek, irakasleek, sindikatuek eta bestelako gizarte erakundeek osatzen duten plataforma. Horrez gain, Eusko Legebiltzarraren Hezkuntza Batzordean dauden alderdiei manifestua ezagutzera eman zien, eta udalbatzan mozioa aurkeztu egin zuen, aho batez onartua izan zena.

Sentsazio "gazi-gozoa"

Denbora honetan egindakoak baloratzen, sentsazioa “gazi‐gozoa” dela azaldu du plataformak. “Aipatutako eragile guztiek gurekin biltzeko prestutasuna erakutsi dute, eta nolabait aitortu dute Gasteizen arazo bat badagoela. Baina gure ustez gaia guk argitaratu eta kaleratu egin izan ez bagenu ez zukeen beste inork egingo”. Horrekin batera, Hezkuntza Sailarekin izandako bilerak “gogorrak” izan direla aitortu dute plataformako ordezkariek.

Uriarterentzat gaia premiazko neurri sakonak hartzeko bezain larria ez dela uste du Eskola Publikoaren aldeko plataformak, “eta beraz, ezer gutxi egingo dute Gasteizen zailtasun gehien daukan ikasleria eskolaratze garaian ikastetxe publiko eta itunpekoen artean ematen den desoreka ikaragarria zuzentzeko”.

Arazoari aurre egiteko Eusko Jaurlaritzak proposatzen duen neurria itunpeko ikastetxeei ikasturte hasieran legezko ratioak gainditzen ez uztea eta erroldatzeetan egondako iruzurra zaintzea da. Baina plataformaren ustez, neurri horrek ez du Gasteizen bizi diren umeen aukera berdintasuna bermatzen. “Ikasleak haien klase sozial, jatorri edota erlijioaren arabera bereizten dituen hezkuntza sistema eskubide hau behin eta berriz urratzen ari da”. “Sailarekin oso desengainaturik gaude, ez baitu sare publikoa euskal hezkuntza sistemaren ardatz nagusitzat hartzen”. Era berean, Administrazioak “bere pasibotasunarekin lehen, bigarren eta hirugarren mailako" ikastetxeak egotea ahalbidetzen duela salatu du.

Azkenik, Gasteizko udalbatzan onartutako mozioan azaltzen zen neurri bat gehiegi atzeratzen ari direla salatu dute. Honen bidez, egoerari aurre egin eta hiriko hezkuntzaren panorama eraldatuko duten neurriak hartuko dituen erakundearteko mahaia eratzea da helburua.

Albiste hau Arabako Aleak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eskola segregazioa
Ikastetxe segregatzaile bat sortzeko lanean ari dira Nafarroako Opus Deiko familia batzuk

Miravalles-Redin eta Irabia-Izaga ikastetxetako ikasleen guraso talde batek Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamenduarekin hitz egin du ikastetxe pribatua sortzeko prozedura ezagutzeko.


Eskola estigmatizaturik ez Judimendin: familia euskaradunek ere izena eman dute auzoko eskolan

A ereduko eskola D ereduko bihurtzea erabaki dute Gasteizko Judimendi auzoan, eta aurre-matrikulazioak emaitza nabarmena utzi du: orain arte profil erdalduna zuen eskolan, 2 urteko gelan izena eman duten 15 umeetatik erdia inguru familia euskaradunetakoak dira... [+]


Nerea Zubia Blazquez
"Erraz diogu ikastetxeen arteko lehia gainditu behar dela, baina errealitatean ez da hain sinplea"

Hezkuntza eskumenak deszentralizatu eta tokian tokiko eragileek erabakimen handiagoa izatea: aspaldiko aldarrikapena praktikara ekartzen ari dira herri ugaritan, eta bide horretan aholkulari dabil Elhuyar. Uneotan hamar bat prozesutan buru-belarri dabiltzala eta eskaera gero eta... [+]


Helburuetan kale eginda erditu da Hezkuntza Legea

Bilatzen zuen babes sozial eta politikoa lortu gabe argi berdea eman diote EAEko Hezkuntza Legeari, asteazken honetan Hezkuntza Batzordean. Hiru erronka zituen legeak: ikastetxe publiko eta kontzertatuen sistema duala gainditzea, ikasleen euskalduntzean jauzia ematea, eta... [+]


A eredutik D eredura igaroko da Gasteizko Judimendi eskola

A ereduko eskola D ereduko bihurtuko dute Gasteizko Judimendi auzoan, familia erdaldunen seme-alabei euskaraz ikasteko aukera emateko eta familia euskaradunak erakartzeko. "Estigmatizatuta dagoen eskola da eta buelta eman nahi diogu, auzo-eskolaren izaera berreskuratu nahi... [+]


Eguneraketa berriak daude