"Bilbo-Donostia helikoptero zerbitzua errentagarriagoa litzateke AHT baino"

  • Germà Bel i Queralt ekonomialariak joan den astean EAEko Legebiltzarreko Ingurumen eta Lurralde Politika batzordean AHTren errentagarritasuna kolokan jarri zuen.


2015eko martxoaren 09an - 13:48
Bel i Queralten arabera, errentagarritasun sozial handiagoa lortu liteke AHT baino garraio merkeagoekin (argazkia: Gara).

Cornell eta Harvard bezalako sona handiko unibertsitateetan irakaslea da Bel i Queral eta azpiegitura handi hau sozialki, ekonomikoki eta ingurumen ikuspegitik ez dela bideragarria azpimarratu du.

Funts publiko asko bideratu dira Abiadura Handiko Trenera eta, hori sozialki berreskuratzeko 500 kilometroko ibilbide batek zortzi eta hamar milioi bitarteko bidaiari kopurua izan beharko luke lehenbiziko urtetik Bel i Queralten esanetan.

Ikuspegi ekonomikotik aztertu eta inbertsioak berdintzea zaila dela ikusita, Espainiako Estatuan operazioaren kostuei buruz hitz egiten hasi direla salatu adituak Garari egindako adierazpenetan.

Ingurumenarentzat kaltegarria, kasu zehatz batzuk kenduta

Abiadura Handiko Trena ingurumenarentzat jasangarria izateko urtean batez beste zortzi milioi bidaiari izan behar lituzte eta 30 urte igaro arte ez litzateke hasiko jasangarria izaten: “AHT eraikitzen denean CO2 emisioa izugarri altua da”. Horregatik, kasu zehatz batzuk kenduta, horrelako proiektuek ingurumenari kalte egiten diotela nabarmendu du ekonomialari kataluniarrak.

Abiadura handiko trenbide sareak EAEn errepide bidezko trafiko gutxi kenduko lukeela uste du gainera. “100 eta 150 kilometroko distantziak egiteko jendeak autoak erabiltzen jarraitzen ditu”. Alternatiba eraginkorragoak ere proposatu ditu: "Baliteke Bilbotik Donostiarako helikoptero zerbitzu bat errentagarriagoa izatea. Oso probablea da horrelako zerbitzu batek, diruz lagunduta, kostu txikiagoarekin onura sozial handiagoa ekartzea".

Frantziako AHT: merkeagoa baina ez masiboa

“Frantziako AHTren tren txartelen prezioak merkeagoak diren arren ez da masiboki erabiltzen. Pentsa dezakegu Espainian desberdintasuna handiagoa izango dela”, nabarmendu du Bel i Queraltek.

AHTrekin probintzietako hiriburuak Madrilekiko distantzia lau ordutara laburtzea helburu dutela azpimarratu du, duten biztanleria kontuan hartu gabe: “Espainian azpiegitura politikak nazio bat eraikitzeko erabiltzen dituzte. Horrek eraginkortasunik eza eta gainkostua eragiten du, eta jendeari aukera gutxiago eskaini".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abiadura Handiko Trena
Julio Villanueva (AHT Gelditu)
"Abiadura Handiko Trenik gabeko Nafarroa posible da"

Abiadura Handiko Trenaren inguruan mintzatu dira zenbait ekintzaile asteazkenean Iruñeko Zabaldin osatu duten hitzaldian. Italiako Val Susa bailarako adibidea bertatik bertara ezagutzeko aukera ere izan dute han sortutako mugimenduaren ordezkari bat etorri delako... [+]


Iñaki Arriolak dio AHTren lanak amaituta ikusteko oraindik "urtetxo" batzuk beharko direla

Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuak onartu du herritarrak "nekatuta eta haserre" daudela obren iraupenarekin. "Euskal Y" deiturikoaren hormigoizko azpiegituraren lanak 2025ean amaituko direla hitz eman du, baina gaineko egitura guztia eta hiriburuetarako... [+]


AHT eta tren sozialerako egungo trenbidea egokitzea eskatu dute Altsasun

Nafarroa Trenaren Alde, Araba Trenaren Alde eta Goierriko AHTrik Ez plataformek Altsasun egindako prentsaurrekoan egin dute eskaera: tren lasterrak soilik erabiltzeko trenbide-azpiegitura berriak eraikitzeko proiektuak geldiaraztea, gaur egungo tren-azpiegiturak berritzea eta... [+]


Eguneraketa berriak daude