Guraso batek gose greba hasi du Ingalaterrako Gloucesterren erraustegia gelditzea eskatuz

  • Sid Saunders, bi haurren aita gaztea, gose greban sartu da asteartean, 29, Ingalaterrako Gloucester hiriko eskualde-gobernuaren egoitza atarian. Javelin Park izeneko erraustegia gelditu eta horren oinarrian dagoen kontratua erakustea dira bere ekintza eteteko agintariei jarri dizkien baldintzak.


2018ko maiatzaren 30an - 16:03
Sid Saunders bere bi haurrekin gose greban sartu aurretik. (Argazkia: Citizens)

NoMoInGlo No Monster Incinerator in Gloucestershire (Erraustegi Erraldorik Ez Gloucester eskualdean) mugimenduak zabaldu du albistea sare sozialetatik: Sid Saunders izeneko aitafamiliako gazte batek baraualdiari ekin dio GCC Gloucestershire eskualdeko gobernuaren egoitza atarian.

Saundersek lekuko prentsari aurretik adierazia zion bere ekintzaren zergatia: "Ezingo nieke gure haurrei aurpegira begiratu ziur egon gabe ahal dudan guztia egin dudala haien etorkizuna babesteko edozein aldetatik aztertuta ere zentzurik ez duen proiektu honetatik. Ez nago prest zain geratzeko ezer egin gabe, beren osasuna arriskuan jartzen duten bitartean gure diruaren erabilera oker tragiko honekin, hau da, 500 milioi libra alferrik galdutzen eta aldi berean gure inguruan zerbitzu publikoak ixten eta hondoa jotzen".

Gose grebarekin Saundersek eskatzen die agintariei alde batetik erakuts dezatela erraustegiaren kontratua herritarrek jakin dezaten diru publikoak zertan gastatzen dituzten eta bestetik segurtatu dezatela ez dutela inolako hondakin birziklagarririk erreko eta horiek ondo tratatuko dituztela, plastikoak barne. Bestalde, herritarrak ohartarazi nahi ditu hondakinak erraustearen arriskuez, GCCerakundearen sekretismo, desinformazio eta demokrazia ezaz eta herritar guztiek nork bere hondakinak murriztu, berrerabili eta birziklatzeko daukaten erantzukizunaz.

Saundersek eraikin ofizialaren sarreran kanpin denda batzuk kokatu ditu baraualdia bitartean bertan babestu eta lo egin ahal izateko, NoMoInGlo elkartearen bideo honetan ageri denez.

Gloucester eskualdean eraikitzen ari diren Javelin Park errauste planta izango da Britainia Handian daudenen artean azken denboretan zalaparta gehien sortu dutenetako bat. Inguruko herritarrak asko mugitu dira proiektuaren ibilbide osoan eta behin eraikuntza hasita gero ere segitu dute protestan.

Herritarren protesta Gloucestershireko Javelin erraustegiaren obren aurrean. Ekitaldian poliziak erretretadun bat eraman zuen atxilotuta. (Argazkia: Gloucestershirelive)

Gloucestershireko Javelin proiektua eta eragin duen eskandaluaren funtsa zertan datzan 10 minutuko bideo honetan azaltzen du Jojo Metha idazle eta ekintzaileak:

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errausketa
2023-09-08 | ARGIA
Errausketaren aurkako giza katea antolatu dute Kontxako estropaden egunean

Gipuzkoako hondakinen kudeaketak okerrera egiten jarraitzen duela salatu du Errausketaren Aurkako Mugimenduak. Donostiako erraustegiak kutsadura areagotu eta gaikako bilketa beheragotu duela azaldu dute, eta herrialdean aurreikusten diren proiektu berriek bide hori sakonduko... [+]


2023-08-04 | Ilargi Manzanares
GHK-k onartu du aurrez tratatu gabeko hondakinak errausten aritu dela 42 egunez

“Behin-behinean” egin dutela adierazi dute, “mantentze-lanen" ondorioz. “Ingurumen eskaera guztiak” bete dituztela ere esan dute, eta araurik ez dutela apurtu.


2023-05-28 | Zero Zabor
Agur, Iñaki Usabiaga

Gipuzkoan Zubietako erraustegiaren kontrako mobilizazioetan parte hartu duten askok horietan ezagutuko zuten Iñaki, bere 80 urte paseekin aktibista beteranoena. Argazkian ageri da militante gazte batekin solasean erraustegiraino mendiz egindako martxan, 2018an.


2023-04-24 | Zero Zabor
Paris hiriburuko oilategietako arrautzak ez jatea gomendatu dute agintariek, dioxina, furano eta PCBz kutsatuta daudelako

Ile-de-France (Paris hiriburua eta inguruko metropoli osoa) eskualdeko Osasun Agintaritzak herritarrei gomendatu die beren etxeetako oilategi txikietako arrautzarik ez jatea: aginte publikoak enkargatutako azterketa batek berretsi du aurretik ToxicoWatch fundazioak beste ikerlan... [+]


2023-02-27 | Zero Zabor
PFAS toxikoak kontrolik gabe hedatzen ari direla eta, Europako Batzordeak horien arautzeari ekin dio

Europako zenbait hedabide handik sustatutako ikerlan batek argitu du PFAS kutsagarriak milaka puntu beltzetan hedatuta daudela kontinente osoan. Oinezko herritarrak aipatzen entzun ez dituen PFAS-ak (konposatu per- eta polifluoratuak, ingelesez ‘Per- and polyfluoroalkyl... [+]


Eguneraketa berriak daude