Gobernuaren aurkako protestek abiatuko dute aurtengo Herri Urrats

  • Senpereko festa maiatzaren 13an bada ere, hilaren 4an Baionan egingo duten manifestazioarekin emango diote hasiera. Ikasle kopuruak nabarmen egin du gora Ipar Euskal Herriko ikastoletan, baina Frantziako Gobernua ez dago prest irakasle gehiago eskaintzeko. 


2018ko apirilaren 27an - 11:26
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Paxkal Indo Seaskako lehendakariak iragarri du aurtengo Herri Urrats “berezia” izango dela. Datorren ikasturteari begira, 230 ikasle gehiago izango dituzte lehen mailan, eta Frantziako Hezkuntza Ministerioarekin irakasle kopurua ezin negoziatu dabiltza. “Martxo hastapenean zero postu gehiago baldin baziren, atzo errektoreak jakinarazi digu lau emanen dizkigula.” Gobernuaren proposamena errealitatetik urrun dagoela nabarmendu du eta gutxienez 25 profesional gehiago behar dituztela ikasleek kalitatezko hezkuntza bat izan dezaten. “Eskatzen dugun kopurua eman ezean, ikasgela bakoitzean 40 ikasle egongo dira, eta elbarritasuna duten haurrek ezingo dute baldintza duinetan ikasi”.

Protesta danborrada bat antolatu dute Lapurdiko hiriburuan maiatzaren 4an, eguerdiko 13:00etan. “3.700 ikasle karrikara aterako ditugu, danborra eskuan, Pauen, Bordelen, eta Parisen entzun gaitzaten”. Antolatzaileek nabarmendu dute egungo agintariek aurrekoen joera berdina jarraitu duela eta helburua ikastolen olatua “gelditzea” dela. Hori ekiditeko, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako hezkuntza antolaketa berezia aldarrikatu dute, Akademia ikuskari propio batekin.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Seaska
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!