Gipuzkoako Gizarte-Asanbladak dei egin du DSBEren murrizketa arriskuari aurre egiteko


Estitxu Eizagirre @eeizagirre
2018ko martxoaren 19a

Martxoaren 19an Donostian agerraldia egin du eratu berri den Gipuzkoako Gizarte-Asanbladak. Talde hauek osatzen dute: Lanbidek Kaltetutakoen Plataforma, Kaleratzeak Stop, Duintasuna, SOS Arrazakeria, Erletxea, Prekarietatearen kontrako Korrika...

Manifestuarekin bat egin eta mobilizazioak deitu ditu Gipuzkoako Gizarte-Asanbladak

Prentsaurreko honetan bat egin dute martxoaren 14an Bilbon ehundik gora gizarte eragilek aurkeztu zuten Pobrezia eta bazterketarik gabeko herri baten alde manifestuarekin eta mobilizazio hauek iragarri dituzte Eusko Jaurlaritza prestatzen ari den Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentaren Legearen erreformak ekar ditzakeen murrizketei aurre egiteko:

- Martxoaren 21ean Bilbon: 10:30ean elkarretaratzea Jaurlaritzaren Bilboko egoitza aurrean (Gran Via 85). Bertan, manifestua Iñigo Urkullu lehendakariari eta Beatriz Artolazabal Enplegu arduradunari bidaliko diete, Eusko Jauralitzaren "Zuzenean" zerbitzuaren bidez.

- Martxoaren 23an Donostian: 18:30ean elkarretaratzea eta giza-katea San Martzial kaleko Lanbide paretik Andia Kaleko Eusko Jaurlaritzaren egoitzaraino.

Gehiengo soziala sortzen "DSBEn murrizketak saihesteko"

Gipuzkoako Gizarte-Asanbladak prentsarako oharrean azaldu du pobreziak eta bazterkeriak mila aurpegi dituztela: "Pentsiodunak (alargunak, batez ere), guraso bakarreko familiak (emakumeak batez ere), langile prekarioak, langabezian dauden gazteak, utzarazpenak, bankuek egindako iruzurrak...". Kolektibo horiek denak ditu oinarri Gipuzkoako Gizarte-Asanbladak: "Honen bidez gehiengo soziala sortzen ari gara Eusko Jaurlaritzak  DSBEn iragarritako murrizketak saihesteko".

Kanal hauetan artxibatua: DSBE  |  Donostia

DSBE kanaletik interesatuko zaizu...
2018-03-15 | Estitxu Eizagirre
Euskal Herriko pobreenak 65 urtez gorako emakumeak dira

1.080 eurokoa izatea gutxieneko pentsioa. Zenbaki horretan jarria du duintasunaren marra Pentsionistak Martxan plataformak. Eta larunbat honetarako manifestazio masiboak espero dira. Marra horretatik urrunen emakumeak daude, EAEko pentsioen arrakala Espainiako handienetakoa baita. Hara zer dioten datuek:


2018-03-14 | Estitxu Eizagirre
"Pobreziarik eta bazterketarik gabeko herri bat" exijitu diote Jaurlaritzari gizarte eragileek

Pobrezia eta bazterketarik gabeko herri baten alde manifestua plazaratu dute gizarte eragileek martxoaren 14an, Bilboko La Bolsa gizarte zentruan. Diru Sarrerak Bermatzeko Oinarrizko Errentaren erreformak ekar ditzakeen murrizketei aurre egiteko elkarretaratzea deitu dute martxoaren 21ean, 10:30ean Jaurlaritzaren Bilboko egoitza aurrean (Gran Via 85). Bertan, manifestua Iñigo Urkullu lehendakariari eta Beatriz Artolazabal Enplegu arduradunari bidaliko diete, Eusko Jauralitzaren... [+]


2018-03-05 | Estitxu Eizagirre
"Lanbideren aurrean biluzik" ekintza egin dute Barakaldon, emakumeen egoera salatzeko

@EcuadorEtxea-ren bideoan ikus daitezke emakumeak "biluzten" Lanbidek Barakaldoko Beurko auzoan duen bulegoaren aurrean, martxoaren 5 goizean. Berri-Otxoak taldeak eta Argitan Emakumeen Etxeak deitu duten ekintza honekin salatu dute emakumeek pairatzen dituzten prekarietatea, pobrezia eta murrizketak.


Eusko Legebiltzarra berriz ere gauza bera egitera doa

Argilan-ESK Bizkaia sindikatuko kide modura idatziriko iritzia. (Erredakzioan itzulia)


2017-07-04 | Estitxu Eizagirre
Prebarikazioagatik salatu ditu Lanbideko zuzendari nagusia eta prestakuntza zuzendaria herritar batek

Jasotzen zuen Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta eteteko prozeduran prebarikazioa, dokumentu bat faltsutu eta estali izana egotzi die herritarrak Borja Belandia eta Juan Ibarretxeri.


2017-06-25 | Juan Mari Arregi
Eusko Jaurlaritzak bere buruari jartzeko moduko DSBE bat

Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE) jasotzen duten EAEko 62.924 pertsonek laster ikus dezakete euren prestazioa murriztuta –634 euro inguru pertsonako– EAJ-PSEren gobernuak PPren babesarekin sustaturiko erreforma dela-eta. Horixe salatu du berriki Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak, Lanbideren Bilboko egoitza aurrean; babes sozialeko sistema publiko bat ere eskatu du mugimenduak.


2017-06-14 | Estitxu Eizagirre
Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentaren erabiltzaileak
"Gutxiengo baten mesedetan aritzeari utzi eta herritarrak babesteko garaia da"

Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentaren erreformari erantzunez, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deituta elkarretaratzeak egin dituzte Eusko Jaurlaritzako Donostiako eta Bilboko egoitzen aurrean. Erabiltzaileek hartu dute hitza.


2017-06-11 | Estitxu Eizagirre
Diru Sarrerak Bermatzeko Errentan sailburuak aurkeztu dituen proposamenak

Beatriz Artolazabalek 15 egokitzapen eta bost aldaketa proposatu ditu Diru Sarrerak Bermatzeko Errentan.


2017-06-02 | Xalba Ramirez
650 euro nahikoak al dira duin bizitzeko?

Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren erreformaren gainean azalpenak ematen ari zela, 650 eurorekin duin bizi daitekeela esan zuen asteazkenean Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enplegu sailburuak.


2017-06-02 | Estitxu Eizagirre
ESK-Argilanek "pobrezia amaitzeko frontea" osatzera deitu ditu gizarte eragileak

Diru Sarrerak Bermatzeko Legearen helburua pobrezia amaitzea behar lukeela dio bazterkeriaren aurkako plataformak eta salatu du Artolazabal sailburuak proposatutako neurriak "arpa-jotzea" direla, beste helburu batzuei erantzuten dietela. Gizarte eragileei dei egin die diagnostiko partekatua egiteko eta "Jaurlaritzak proposatzen dituen murrizketen aurka egiteko".


Eguneraketa berriak daude