Getxoko hondakin bilketa:
murrizketek kaosa eragin dute

  • Martxoaren 9an hasi zuten greba mugagabea Getxoko kale garbiketaz eta hondakin bilketaz arduratzen diren Cespa enpresako langileek. Lan hitzarmena berritzeko patronalarekin adostasunik lortzen ez dutenez hartu dute erabakia. Getxoko kaleetan grebaren eragina nabaria da.


2015eko martxoaren 16an - 17:12
Langileen ustez “gehiegizkoak” dira ezarritako gutxieneko zerbitzuak Getxoko bilketarako. (Argazkia: @auzokideok).
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Enpresak 12 langile kaleratu nahi dituela salatu dute langileek. Horretaz gain, “erretiroengatik sei lanpostu amortizatu nahi direla eta 52 langileren lanaldia gutxituko dela” salatu dute.

Neurri horiek atzera botatzerekin batera, 2012az geroztik duten hitzarmena berritu nahi dute langileek. Ordutik soldatak izoztuta dituzte eta orain, %1eko igoera eskatzen dute.

Hondakinak ateratzeko egutegia zorroztu du Udalak

Eusko Jaurlaritzak gutxieneko zerbitzuak finkatu ditu. Hala ere, kaleek ez dute ohiko txukuntasuna eta garbitasuna eta horregatik, Getxoko Udalak hondakinak zehaztutako bilketa egunetan ateratzeko eskatu die bizilagunei. Horrela “kaleak ahal bezain garbien egotea” bermatu nahi dute, “infekzio-fokuak, usain txarrak eta lurrera hondakinak botatzea” saihesteaz gain.

Langileen ustez “gehiegizkoak” dira ezarritako gutxieneko zerbitzuak eta Lan Ikuskaritzaren aurrean salatu dute zerbitzu horiek handitu nahi dituela enpresak.

Udalak “ahalik eta esfortzu negoziatzaile handiena egitea” eskatu die bi aldeei. “Ahal bezain pronto akordio batera iritsi eta bientzat onena izatea" nahi dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hondakinen kudeaketa Bizkaian
Eguneraketa berriak daude