'Gernika': 37ko bonbardaketari buruzko lehen fikziozko filma ostiralean estreinatuko dute

  • Irailaren 9an estreinatuko da “Gernika”, Koldo Serra zinemagile bilbotarraren filma. Malagako Zinemaldian egon zen ikusgai lehenengoz eta irailaren 7an izan da aurrestreinaldia Bilboko Guggenheim museoan. Euskal Herrian dago kokatua eta Teresa (Maria Valverde) eta Henryren (James D’Arcy) arteko maitasun istorioa du ardatz. Pelikularen amaieran Alemania naziko aire indarrek 1937ko apirilaren 26an abiarazitako bonbardaketa da protagonista, ia 20 minutuz.


2016ko irailaren 08an - 10:46

1936ko gerra da funtsean pelikulan ikus daitekeena. Ordea Serrak II.Mundu Gerrarekin lotu nahi izan du filma, Berriari azaldu dionez: “Alemaniarrentzat II. Mundu Gerrarako entsegu moduko bat izan zen Gernikaren aurkako bonbardaketa. Gerra hartan hastapenetan ikusi daitezkeen informazioa manipulatzeko metodoak ere garatu egin ziren gero. Eta nik neuk ere, formalki pelikulari II. Mundu Gerra atariko itxura bat eman nahi nion”.

Ingelesa da filmeko hizkuntza nagusia baina euskaraz, gazteleraz eta alemanez ere mintzo dira pertsonaiak. Nazioarteko kazetariek ingelesez egiten dute, esaterako; euskaraz eta gazteleraz gernikarrek eta alemanez Kondor Legioko militarrek.

Valverde (errepublikako propaganda eta komunikazio arduraduna da Teresa) eta D’Arcyrekin batera (kazetari estatubatuarra da Henry) Jack Davenport eta Barbara Goenaga dabiltza sei milioi euroko aurrekontua izan duen film honetan.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gernika 1937
Atzoko krimenak ahaztuta, gaurko gerrak nola saihestu?

Gernikako bonbardaketatik harago, Alemanian apenas daukate Kondor Legioak 1936ko Gerran herritarrak sarraskitzen izandako parte hartzearen berri. Carmela Negrete kazetariak kontatu du oroimen falta hori Contexto aldizkarian. Halako zorrak kitatu gabe, nola saihestuko dugu gaur... [+]


Kondor Legioaren krimenak, Alemanian (ere) ahaztuta

Gernikan 1937ko bonbardaketa gogoratzeko ekitaldiak egin dituzte, eta ika-mika sortu da Espainiako Gobernuko Bolaños ministroak egindako adierazpenen ondotik: "Ohore bat da hemen egotea, bonbardaketarekin eraso zuten Errepublikako Gobernu legitimoa... [+]


Gernikako bonbardaketak 86 urte
Egitarau alternatiboa bonbardaketaren harira, fokuetatik kanpo

Sarraskiaren urteurrenaren bezperan, apirilaren 25ean, Igor Meltxor kazetariak 'Cabacas' liburua aurkeztuko du Astran. Elai Txiki aretoan, bestalde, Iñaki Berazadi kazetariak hautatu dituen Gerra Zibileko irudien erakusketa ikusgai dago.


Eguneraketa berriak daude