Gasteizko alkateak immigranteei buruz esandakoa ikertuko du Fiskaltzak

  • Juan Calpasoro EAEko fiskal nagusiak ikertu egingo ditu Javier Marotok immigranteei buruz egindako adierazpenak “hitzen irismena zehazteko eta izaera penala duten ala ez erabakitzeko”. Fiskalak momentuz ez du Maroto deklaratzera deituko, baina ez du aukera hori baztertzen.


2014ko irailaren 09an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Javier Maroto, Gasteizko alkatea (argazkia: Deia)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

“Immigrante batzuk gizarte laguntzetatik bizi dira eta ez dute inolako interesik lan egiteko edo gizarteratzeko”. Horiek izan ziren Gasteizko alkateak uztailean egindako adierazpen polemikoak. SOS Arrazakeriaren ustez Marotok bi delitu egin zituen: gorrotoa sustatzea eta pertsonen duintasunaren kontrakoa. Horregatik, salaketa jarri zuten.

Calpasorok adierazi duenez, Arabako fiskalak kolektiboaren salaketa helarazi dio, eta beste idazki baten zain dago. Izan ere, Maroto Eusko Legebiltzarreko parlamentaria ere bada, eta, beraz, forupekoa.

Gasteizko alkateak fiskalaren erabakia errespetatzen duela adierazi du. Lasai dagoela dio, ziur dagoelako ez duela delitua egin, Gasteizko Udalaren iturrien arabera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arrazakeria
2025-09-29
Bilboko Solokoetxeko heriotzari Vocento taldeak emandako trataera
'El Correo', beldurra, arrazakeria eta polizia filtrazio bidezko informazio faltsua

Eguneraketa berriak daude