Garoña berriz martxan jartzeko lehen pausoa eman dute

  • Nuclenor enpresak, Santa Maria de Garoñako zentral nuklearreko jabeak, erreaktore ontziaren hobekuntza teknikoak aurkeztu dizkio Espainiako Segurtasun Nuklearreko Kontseiluari (CSN). CSNk onartu egin ditu. Zentrala berriz martxan jarri eta 2031ra arte irekita mantentzeko lehen pausoa izan liteke. Araba Garoña Gabe plataformak manifestazioa deitu du abenduaren 19rako.


2015eko azaroaren 13an - 11:12
Garoñako zentrala ofizialki itxi zutenetik hainbat saiakera egin dira berriz martxan jartzeko.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Erreaktorea hobetzeko proposamena CSNk egin zion Nuclenorri zentrala berriz martxan jartzeko lehen urrats bezala. Nuclenorrek ontziaren presio eta tenperatura egokitzea proposatu zuen azaroaren 4an aurkeztutako txostenean. CSNko kontseiluak aldeko lau boto eta kontrako bakarrarekin onartu ditu hobekuntzak. Cristina Narbona aurka bozkatu duen kontseiluko kideak adierazi du zentrala berriz irekitzea “ezohikoa” dela. Zapateroren bigarren gobernuan Ingurumen ministro izan zen Narbonak ohartarazi du  lehen aldia dela zentral baten ustiatzeko baimena hamar urterako berriztatzen dela erreaktorearen bizia 60 urte arte luzatuz.

Garoñako zentrala ofizialki itxi zutenetik hainbat saiakera egin dira berriz martxan jartzeko. Nuclenorrek zentrala itxi bezain laster hondakin nuklearrentzako behin-behineko biltegia eraikitzea proposatu zuen, eta Espainiako Ingurumen Ministerioak urrian eman zion baimena.

Biltegi bat eraikitzeak erreaktore bat itxi edo berriz martxan jartzea ekar lezake.  Garoñaren kasuan berriz irekitzeko bidea izan daiteke. Biltegiak badu Ingurumen ministerioaren baimena eta erreaktorearen hobekuntza teknikoek CSNren oniritzia jasota, zentrala berriz irekitzeko urrats tekniko nagusiak eginak daude.

Manifestazioa hauteskundeen aurreko egunean

Alde teknikoa gaindituta, erabakia Espainiako Gobernuaren esku dago. Hori dela eta, zentrala berriz irekitzearen aurka protesta egiteko Araba Garoña Gabe plataformak abenduaren 19rako, hauteskundeen aurreko egunerako deitu du manifestazioa. Hauteskundeen egunean “Nuklearrik Ez” dioten ikurrak eramateko eskatu dute.

Manifestazioaren aurretik, abenduaren 2an, mahai inguru bat egitea proposatuko diote alderdi politikoetako zerrendaburuei gaiari buruz eztabaidatzeko. Alberto Frias plataformako kideak “larrialdi egoera” dela salatu du eta erakunde publikoek eta alderdi politikoek ez dituztela bete hartu zituzten konpromisoak.

Euskal erakundeak irekieraren aurka

Josean Galera Arabako Ingurumen ahaldunak adierazi du aldundia ez dela “begira egongo”, eta bere esku dagoen guztia egingo duela Garoña berriz irekitzea eragozteko. Galerak azaldu du hondakinen biltegiaren ingurumen baimenaren eta erreaktorea berriz martxan jartzearen aurkako helegiteak aurkeztuko dituztela.  

Iker Urbina EH Bilduren Arabako zerrendaburuaren iritziz, Madrilek “makineria guztia” jarri du martxan Garoña berriz irekitzeko. “Garoñaren mehatxua ez da inoiz joan, eta bueltan dugu berriro”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Garoña
Enpresa publikoak eraitsiko du Garoña, 40 urtez Iberdrola eta Endesak ustiatu ondoren

Espainiako Gobernuaren Enresa enpresa publikoaren esku geratu da instalazioaren titulartasuna, eta eraisketa lanetarako guztira 475 milioi euroko gastua aurreikusi dute. 40 urtetako etekinak pribatuak izan eta gastuak publikoak izan direla salatu du Araba Garoña Gabe... [+]


Garoña eraisteko baimena eman du Espainiako Gobernuak

Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa (MITECO) izan da zental nuklearra eraisteko baimena eman duena. Horri esker, Enresaren enpresa publikoaren esku geratu da instalazioaren titulartasuna.


2022-12-19 | Hala Bedi
Garoñaren desegitea 2023ko ekainean hasiko da

Ekainean hasi eta hamar urte inguru luzatuko dira Garoñako zentral nuklearra desegiteko lanak. Bi fasetan egingo dira, erreaktorea desegin aurretik igerilekuak husteko. Hondakinen %15 zentralean bertan geratuko da.


2021-11-26 | Hala Bedi
Eguzkik alegazioak aurkeztu ditu Garoñaren desegitea “segurua eta gardena” izan dadin

Ascoko zentral nuklearrean izandako istripu hilgarriaren biharamunean, Eguzki talde ekologistak salatu du Garoña desegiteko Espainiako Estuak martxoan aurkeztutako desegite proiektuak ez zituen jasotzen "ez neurririk, ez segurtasun-arriskurik, ez esperientziarik... [+]


2021-11-25 | Leire Artola Arin
Langile bat hil eta beste hiru zauritu dira Tarragonako zentral nuklear batean

Segurtasun iturrien arabera, karbono dioxido isuri batengatik gertatu da Ascoko istripua, ez "jarduera erradiologikoagatik". Eguzki talde ekologista eta antinuklearrak ohartarazi du zentral horietan “beste ezeren gainetik, lehentasun nagusia” izan behar... [+]


2021-05-05 | Arabako Alea
Garoña desegiteko prozesuan gardentasuna eta biziberritze plan bat eskatu du Eguzkik

Eguzkik alegazioak aurkeztu dizkio Garoña desegiteko proiektuari. Talde ekologistak ingurunea eta segurtasuna fase guztietan aztertzea eta ingurunea biziberritzeko plan bat eskatu du, besteak beste.


2019-08-30 | ARGIA
2021ean hasiko dira Garoñako zentral nuklearra eraisten, Espainiako Gobernuak dioenez

2012. urtetik geldi dago Garoñako zentral nuklearra eta 2021ean hasiko dira hura eraisten, Espainiako Gobernuak EH Bilduren galdera parlamentario bati erantzunez informatu duenez.


Garoñako langileek jasotako irradiazio-mailan irregulartasunak atzeman dituzte azken ikuskapenean

Eraiste-aurreko lanen plangintzan gabezia nabariak daudela adierazi du Segurtasun Nuklearrerako Batzordeak. Ikuskatzea joan den martxoan izan zen, eta batzordeak ateratako txostenak dio langileen irradiazio-mailaren kalkuluaren gainean eragin handia izango dutela plangintzaren... [+]


2019-06-07 | | Arabako Alea
Aurreikusitakoa baino erradiazio gehiago jaso dute Garoñako langileek

Zentral nuklearraren eraispen lanen planifikazioan "gabeziak" daudela egiaztatu du CSNk, eta ohartarazi du egoera horregatik Nuclenorrek erradiazio arriskuen berrebaluazioak egin behar izan dituela. Jasotako erradiazio dosi kolektiboak zehazteaz gain, dosi indibidualak... [+]


2018-11-22 | Arabako Alea
Zesio-137a aurkitu dute Garoñako bi estoldatan

Kutsadura horren jatorria duela 33 urtera arte kontrolik gabe egondako aireztapen batean egon zitekeela uste du CSNk.


2018-04-23 | Arabako Alea
Lau milioi euro, Garoñan biltegi nuklearra egiteko

Garoñako zentralaren hondakin erradioaktiboen biltegia egiteko lau milioi euroko inbertsioa egiteko asmoa du Espainiako Gobernuak.


2018-01-26 | Arabako Alea
Udaberrirako amaituko dute Garoñako hondakinen lekualdaketa

Apirila eta maiatza artean bukatuko dute Garoñako aktibitate txikiko eta ertaineko hondakinen lekualdaketa, Enresak adierazi duenez.


2018-01-08 | Miren Osa Galdona
Garoñaren desegitea zenbakitan: 17.000 milioi euroko aurrekontua lanak 70 urte barru amaitzeko

Iazko uztailean iragarri zuen Espainiako Gobernuak Garoña betiko itxiko zuela. Sei hilabete geroago ez dute aurrerapenik egin desegite prozesuan eta martxa honetan bide “luzea, neketsua eta garestia” izan daitekeela aurreikusten dute adituek. Bataz... [+]


2017-11-14 | Unai Brea
Garoñaren Kontrako Foroa: “Adi jarraituko dugu, hau ez da amaitu”

Garoñako zentral nuklearra ixtea erabaki eta gero, haren eraisketa prozesu luzea –hamabost urte inguru iraun dezake– hasi behar da orain. Zentralaren jabe den Nuclenorrek du ardura lehen fasean, eta Espainiako Estatuari dagokio gainerakoa. Prozesua... [+]


2017-10-18 | Juan Mari Arregi
Garoñak hor segitzen du

Gasteiztik 40 kilometrora dagoen Garoñako zentral zaharkituak, 42 urteren ondoren ez du energia nuklear gehiago sortuko, Espainiako Gobernuak ixteko erabakia hartu baitu.


Eguneraketa berriak daude