Fortuna Handien Zerga dela-eta, ezkerra eta eskuina bi bandotan Gipuzkoan

  • Aberastasunaren eta Fortuna Handien gaineko Zerga jarri ahalko dute 2013an Gipuzkoan, Bilduren eta PSE-EEren aldeko botoekin. Astelehenean ados jarri ziren bi indarrak; eta atzo berriz, EAJren eta PPren kritikak jaso zituzten, Bizkaiko eta Arabako Foru Aldundien bitartez. Joan den astean ere zatiketa berdina (Bildu eta PSE alde batean, EAJ eta PP bestean) eszenifikatu zuten Finantzen Euskal Kontseiluan.


2012ko urriaren 31n - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:03
Gipuzkoak Ondarearen gaineko Zergarekin baino 8,7 milioi gehiago biltzea espero du zerga berriarekin.

Gipuzkoako Foru Aldundiak 44 milioi euro bildu nahi ditu zerga berriarekin. Ondarearen gaineko Zerga ordezkatuko du, eta 8,7 milioi gehiago jaso nahi dituzte, Helena Franco Gipuzkoako Ogasun diputatuak astelehenean azaldu zuenez.

Erabakiarekin bat egin du PSEk. Rafaela Romerok adierazi duenez, zerga-egitasmoa “behar dugun fiskalitate berrirantz” emandako urratsa da. PSEko Gipuzkoako bozeramailearen ustez neurriak ezabatu egingo du “ezkutu fiskala”, zerga hau indarrean jarri bitartean salbuetsita baitaude jarduera ekonomikoei lotutako ondasun eta eskubideak.

Ez da Bilduk eta PSEk fiskalitatearen alorrean lortu duten lehenbiziko akordioa –PFEZa aldatzeko akordioa lortu zuten 2011 amaieran, baita Ondarearen gaineko Zerga berreskuratzea ere, beste hainbaten neurriren artean–.

Zergen alorreko adostasun horiek kritikatu zituen atzo PPk, Javier de Andres Arabako Ahaldun Nagusiaren bidez. De Andresek aurreikusi du horrelako akordio gehiago ere iritsiko direla eta Gipuzkoako Foru Aldundiko datorren urteko aurrekontuen negoziazioarekin lotu du.

EAJ ere ez dago neurriaren alde. Jose Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusiak kritikatu du erabakia hartu dela Zerga Kideketarako Saila kontuan hartu gabe –organo horretan biltzen dira hiru aldundiak eta Jaurlaritza fiskalitateaz hitz egiteko–; gainera, Bizkaiko Aldundiak ez du uste zerga berriak eragin handirik izango duenik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Fiskalitatea
Austeritatearen itzulera
Arau fiskal berriei baietza eman diete Bruselan eta murrizketa sozialei atea ireki

Europar Batasuna pandemia aurreko zerga arau zorrotzetara bueltatzeko bidean da, Europako Parlamentuak estatu kideek duten defizita eta zorpetzea mugatzeko neurri fiskal berriak onartu ostean. Ecofinek 2023 urte amaieran erabakitakoari jarraiki, austeritate eta murrizketa... [+]


Analisia
Erreforma fiskala, oraingoz ezta ere

Atera berri dituzte zerga bilketaren datuak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru ogasunek, eta ikusi dugu inoiz baino diru gehiago jaso dutela. Berehala iragarri dute erreforma fiskalari buruzko gogoetarako beharrezko tartea hartuko dutela, ez dagoelako presarik, ezta premia... [+]


2024ko europa neoliberalak, Schäubleren politika austerizida du ipar

Europar Batasuneko Ekonomia eta Finantza ministroen Ecofin kontseiluak arau fiskal zorrotzagoak ekarri dizkigu opari urte berriarekin. Pandemia ondorengo norabidea aldatu eta berriz ere inbertsio publikoa txikitzea eta herrialdeek murrizketak egin behar izatea ekarriko du... [+]


Austeritate politikak
Hau 2024 urtea da: ongi etorri Europa neoliberalaren "normaltasunera"

Europar Batasuneko 27 herrialdeetako ekonomia eta finantza ministroen kontseiluak arau fiskal zorrotzagoak ezartzea adostu du abenduaren 20an. Azken urteetako norabidea aldatu eta berriz ere inbertsio publikoa txikitzea eta herrialdeek murrizketak egin behar izatea ekarriko du... [+]


2023-02-01 | ARGIA
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan fiskalitatea aldatzeko asmoa agertu dute EAJk eta PSOEk

Bi alderdiek azaldu dutenez "elkarrizketak" abiatu dituzte zerga sistemaren inguruko erreforma egiteko. Helburuetako bat "progresibitatea handitzea" izango dela diote, baina prozesua udal eta foru hauteskundeen ondoren amaituko dela ohartarazi dute.


Eguneraketa berriak daude