FARCek eta Kolonbiako Gobernuak elkarrizketak berrabiarazi dituzte, akordioa lortzeko bide luzea dagoela jakitun

  • FARCen eta Kolonbiako Gobernuaren arteko bake elkarrizketen bigarren fasea hasi da Kuban, astebeteko etenaren ostean. Bi aldeek adierazi dute bake akordioa lortzeko bide luzea dagoela egiteke, baina Juan Manuel Santos presidenteak esan du bakea hilabeteetako kontuan lortu behar dela, eta ez urteetan. Beranduenera ere 2013ko azarorako heldu beharko lirateke adostasun batera herrialdeko agintariaren arabera.


2012ko abenduaren 06an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Kolonbiarrei prozesuan parte aktiboagoa hartzeko eskatuz adierazpena irakurtzen FARCeko negoziatzaile Marco Leon. Reuters

Gobernuaren negoziatzaile Humberto de la Callek adierazi du ez dituztela iraganean egindako akatsak errepikatuko, 2002an amaitutako bake elkarrizketei erreferentzia eginez. Orduan, gobernuak behin baino gehiagotan aditzera eman zuen gerrilariek su-etena berriz ere armak lortzeko baliatu zutela.

Joan den hilean, FARCek urtarrilaren 20ra arte iraungo duen alde bakarreko su-etena iragarri zuen. Hala ere, Kolonbiako armadak hainbat gerrillari hil zituen pasa den asteburuan, eta horrek elkarrizketen inguruko zalantzak areagotu ditu. Zentzu horretan, Gobernuak esan du errebeldeen aurka borrokan jarraituko duela, armak betiko uzten dituen arte.

Bestalde, armadaren erasoek prozesua baldintza ote dezaketen galdetu dio BBCk Andrew Paris FARCeko negoziazio taldeko kideari, eta honek ez du adierazpenik egin nahi izan. 

Errebeldeek adierazi dute ez dutela denbora-mugarik jarri nahi adostasunera heltzeko, hitz egin behar dituzten gaien konplexutasuna medio. Negoziazioak urriaren 18an  abiatu zituzten Oslon (Norvegia), ondoren Habanan jarraitzeko.

Hainbat hedabidek argitaratu dutenez, laborantza-erreforma izan dute hizpide lehen saioetan, baina ondorengo gaiak ere lantzeko konpromisoa hartu dute:

Gatazka armatuaren konponbidea

Oposizio politikoa eta herritarren parte-hartzea.

Droga trafikoa.

Gatazkaren biktimen eskubideak. 

Datuen arabera, 600.000 lagun hil dira Kolonbiako gatazka armatuan, 1964aan FARC sortu zenetik.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kolonbia
Kolonbian zezenketak debekatu dituzte, “No más olé” legearen bitartez

Zezenketez gain, burtzikatzeak, zekorketak eta haztegiak debekatuko dituzte 2027. urtetik aurrera. “Erabaki historikoa” izan dela adierazi du Kolonbiako presidente Gustavo Petrok.


Soka izan

Abenduaren 18an migratzaileen nazioarteko eguna ospatzen da. Iaz Bilboko Alhondigan ekitaldi instituzionala egin zen eragile sozialekin batera, eta ni parte hartzera gonbidatu ninduten. Aukera ezin hobea izan nuen han sortzaile berriak ezagutzeko eta, batez ere, Miren Agur... [+]


Gure “Mona Lisa” iraultzailea

Herri axolagabea! Zein ezberdina izango litzatekeen zuen patua, askatasunaren prezioa ezagutuko bazenute! Baina ez da berandu. Emakumea eta gaztea naizen arren, heriotzari aurre egiteko ausardia dut orain, eta mila aldiz gehiagotan ere izango nuke, ez ahaztu!".

Hitz... [+]


FARCeko disidentzia talde nagusiak iragarri du Gobernuarekin bilduko dela Norvegian

Kolonbian, FARC gerrilaren disidentzia-talde handienak adierazi du bakerako borondatea adierazi dutela eta Gobernuarekin elkarrizketak abiatuko dituela Norvegian, berak hala proposatuta. Eragile sozialekin eginiko topaketa batzuetan egin du iragarpena.


Kolonbiako presidenteordeari lehergailuak jarri dizkiote etxe alboan

Francia Márquez presidenteordearen etxe inguruan zazpi kilo lehergailu arukitu dituzte, eta ondorioztatu dute bere aurkako atentatu saiakera bat zela. Márquezek bere ibilbide militante eta instituzionalean eraso eta mehatxu andana jaso ditu.


2023-01-04 | Leire Artola Arin
ELNk ukatu du Kolonbiako Gobernuarekin aldebiko su-etena adostu zuenik

ELNk azaldu du aldebakarrekoa dela Kolonbiako presidenteak urtarrilaren 1ean iragarri duen aldebiko su-etena. "Ez da horrelako akordiorik eztabaidatu gobernuarekin", baieztatu dute. Gustavo Petrok atzera bota du su-eten ituna, eta gerrillari taldeari eskatu dio... [+]


2023-01-02 | Leire Artola Arin
Su-etena adostu dute Gustavo Petrok eta bost talde armatuk ekainaren 30era arte

Kolonbiako presidentetza hartu zuenetik “erabateko bakea” izan du helburu Petrok, eta 2023 urtea su-etena sinatuta hasi dute herrialdean: ELNrekin, FARCeko disidentziekin, eta zenbait talde paramilitarrekin hitzartu dute. Ekaina amaitu arte egongo da indarrean,... [+]


“Ezin dugu espazioak bortxatzaileekin partekatzen jarraitu”

Mayra Acunya eta Angela Ocampo, Kolonbiako aktibista feministak eta indarkeria matxistatik bizirautea lortu duten bi emakumezko dira. Herrialde Katalanetan izan dira bisitan, eta La Directa aldizkariak elkarrizketatu ditu: irakurri hemen jatorrizkoa. CC-by-sa lizentziari esker... [+]


Alejandra Miller. Bakea denentzat eraikiz
Etorkizuna dago egia badago

Alejandra Millerrek argi dauka, gatazka baten ostean, mundu guztiarekin hitz egin behar dela. Isilarazitako ahotsak eta narrazioak biltzen saiatu da, besteak beste, Kolonbiako Egiaren Batzordearen barruan, herrialde horretako gatazka armatuak era guztietako emakumeei eta LGTBIQ+... [+]


2022-09-19 | ARGIA
“Erabateko bakerako” elkarrizketak hasi dituzte Kolonbiako Gobernuak eta FARCeko disidentziek

Lehen bilera egin dute ordezkariek Caqueta departamenduan, NBEko eta Norvegiako begiraleekin. “Erabateko bakerako” elkarrizketen bidea ireki dute asteburuan, eta azpimarratu dute beharrezkoa izango dela bi aldeek su-etena errespetatzea bitartean.


Inor ez direnak

Achagua, Embera, Ette Naka, Kogui, Naka-Yuwe, Pisamira, Tikuna eta Yuruti dira Kolonbian dauden 69 hizkuntza indigenetako batzuk, eta bertako 400 mila biztanlek hitz egiten dituzte. Gaur egun, 102 komunitatek egiten diote aurre Mendebaldeko eredu hegemonikoari. Eredu horrek,... [+]


Urteko 49. sarraskia Kolonbian: Awá herri indigenako hiru lagun hil dituzte, tartean lider sozial bat

Giza eskubideen urraketen behatoki gisa lan egiten duen Indepaz elkarteak igandean salatu du Kolonbiako enegarren sarraskia. Ekuadorrekiko mugatik gertu, Nariño departamentuko Tumaco herrian, Awá jatorrizko herriko hiru pertsona hil dituzte, tartean... [+]


Petro ezkertiarraren garaipen historikoa Kolonbian

Itun Historikoa koalizioko buruak atzean utzi du Rodolfo Hernández enpresaria, aurrekaririk gabeko garaipenean: sekula boto gehien lortu duen presidente bilakatu da Gustavo Petro. Munduko 20 herrialderik biolentoenetako bat izateaz gain, AEBen eta bere politika... [+]


Eguneraketa berriak daude