FARC-ek alde bakarreko su-etena iragarri du "negoziazioak erraztu asmoz"

  • FARC Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileak atzo iragarri zuenez, gaur gauerditik urtarrilaren 20ra arte alde bakarreko su-etena mantenduko du eta ez du ekintza militarrik gauzatuko. Kolonbiako Gobernuarekin dituen negoziazioak erraztu nahi ditu talde armatuak, bi aldeek atzo bertan ekin baitzieten berriz ere Bakerako Elkarrizketei, Habanan, ia 50 urte iraun dituen gatazkari amaiera eman asmoz.


2012ko azaroaren 20an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:03
FARCeko eta Kolonbiako Gobernuko ordezkariak, Osloko elkarrizketetan.

Iván Márquez FARCeko buruak atzo irakurritako komunikatuaren arabera, "geografia nazionaleko gerrillari guztiei agintzen zaie indar publikoen aurkako edozein motako eraso militarrak eteteko eta azpiegitura publiko eta pribatuen kontrako sabotaje ekintzak eteteko". Bakerako Elkarrizketetan giro egokia sortzea da helburua: "Elkarrizketek aurrera egin dezaten giro politiko egokia sortzeko dugun borondatearen erakusgarri da su-etena, benetako bake akordioa lortzeko konpromisoa sustatzeko eta kolonbiar gehienek nahi duten moduan gatazka sozial eta armatuari amaiera emateko".

FARCek eta Kolonbiako Gobernuak urriaren 17an Oslon abiatu zituzten publikoki elkarrizketak eta atzo berrabiarazi zituzten Kuban. Hamar bat egunez, agendan dituzten bost puntuetatik lehenari helduko diote: lurraren jabetza eta banaketa.

Kolongiako gizarte mugimenduek elkarrizketa hauek nola ikusten dituzten aztertu zuen Hartzea Lopezek Argian: Bakeak zein zapore?


Azkenak
Jaioberrien orpo-proban gaitz gehiago aztertzera behartuko du Osakidetza Espainiako Gobernuak

Jaurlaritzari koloreak atera dizkio Espainiako Gobernuak: Osakidetzak iragarri berri duenean jaioberriei egiten zaien orpo-proban hamalau gaitz antzeman ahalko direla aurrerantzean, gutxienez 22 gaitz behatu beharko ditu, Madrilen aginduz. Nafarroak dagoeneko 30 gaixotasunen... [+]


2024-04-24 | Juan Aldaz Arregi
Athletic zuri ta gorria, zu zara nagusia, baina zertan?

Gizonezko futbol profesionalaren gaitasun (im)mobilizatzaileari buruzko hausnarketa soziologikoa (artikulu hau EHUren Campusa aldizkariak argitaratu du)


Neskak eta ikasketa zientifikoak: 6 urteetatik unibertsitatera bitarteko harreman gatazkatsua

Neskek gaitasun matematiko eta zientifikoekiko txikitatik duten pertzepzio, autopertzepzio eta bizipenen eraginez, zientzia arloko ikasketei muzin egin eta bestelako karrerak aukeratzen dituzte. Hala dio ikerketa berri batek.


Gazara bihar abiatuko dela iragarri du Askatasunaren Ontzidiak, Israel, Alemania, Erresuma Batua eta AEBen “presioen” gainetik

“Azken egunetan” hainbat herrialderen ordezkariak Turkian izan direla salatu du nazioarteko ekimenak, Erdoganen gobernua presionatzeko ontzidia ez dadin itsasoratu. Askatasunaren Ontzidiak adierazi du ez duela “onartuko” debekurik, eta apirilaren 24an,... [+]


Eguneraketa berriak daude