Eusko Legebiltzarrak erabakitze eskubidearen aldeko adierazpena onartu du

  • Eusko Legebiltzarrak, beste behin ere, “Euskal Herriak subjektu politikoa” eratzen duela onartu du, EAJ eta EH Bilduk alde bozkatuta. Gainera, bi alderdi hauek salatu dutenez, Gernikako Estatutua ez betetzeak ondorio ezkorrak ekarri ditu ekonomia zein gizarte arloan.


2015eko urriaren 09an - 11:32
EAJ eta EH Bilduk hiru puntuko idazkia aurkeztu dute. (Arg: Argazki Press)

PSE-EEk aurkezturiko Euskadiren eskumenen defentsari buruz legez besteko proposamenari erdibideko zuzenketa egin diote bi talde parlamentario abertzaleek, eta gainontzeko alderdiek aurka bozkatu izanagatik ere, aurrera atera da. Hiru puntukoa da onartu den idatzia: lehen biak EAJk aurkeztu ditu, 1979 eta 2004ko estatutuen inguruan, eta hirugarrenak, Bilduk idatziak, subjektu politikoa eta erabakitzeko eskubidea jorratzen ditu.

Lehen puntuan azaltzen denez, Gernikako Estatutua oraindik bete gabe dago, eta horrek, EAJ zein Bilduren aburuz, “jada Gernikako Estatutua sortzea ahalbidetu zuen adostasunik ez dagoela” esan nahi du. 2004ko estatutua du mintzagai, bestalde, bigarren puntuak. “Ibarretxe Plana” deritzonak Eusko Legebiltzarraren onarpena jaso zuen, baina ondoren, 2005ean eginiko bilkuran, Espainiako Kongresuak atzera bota zuen.

Azken puntuak jasotzen du Euskal Herriak “subjektu politiko bat” eratzen duela, eta subjektu honek “bere etorkizuna erabakitzeko eta bere borondatea errespetatua izateko eskubidea” duela. EH Bilduk EAJk puntu hau babestu izana adierazgarritzat jo du, azkenaldian jeltzaleek hartutako jarreratik “nahiko urruti” dagoela esanez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Erabakitzeko eskubidea
Gure Esku-k ‘Herri libre bat’ dinamika aurkeztu du

Datozen bi urteetako erronken berri eman du erabakitze eskubidearen aldeko ekimenak larunbatean Bilboko Kafe Antzokian. “Herri libre bat nahi dugu, mugimendua sortu nahi dugu, herria martxan jarri eta elkarlana bultzatu nahi dugu”, adierazi dute.


2024-03-04 | Ahotsa.info
Nafarroako autogobernua eta herritarren borondate demokratikoa errespetatzea eskatu dute Iruñean

"Nafarroa defendatu" manifestua kaleratu eta sinatu duten 120 alkateek egindako deialdiari erantzunez, Iruñeko Sarasate Pasealekuan elkarretaratzea izan da larunbat arratsaldean. Auzitegi Gorenak Trafikoaren eskumena Nafarroari transferitzea baliogabetzea... [+]


Espainiako Vueltan errepideak euskal ikurrez betetzeko deia egin dute astebururako

Gure Esku eta Nafarroa Berriz Altxa elkarteek ekimenak antolatu dituzte lasterketa Euskal Herritik igarotzen denerako. "Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea" aldarrikatu eta "muga artifizialak" auzitan jarri nahi dituzte, besteak beste.


Aterik itxi gabe, Espainian hoztasunez jaso da Urkulluren proposamena

Urkullu lehendakariak konbentzio konstituzionalaren proposamena egin du Espainiako Estatuan autogobernuaren eztabaidan sakontzeko eta estatu plurinazionalaren egiazko aitortza egin dadin.


“Popatik hartzera” bidali ditu ertzain batek hiru lagun, euskaraz aritzea eskatzeagatik

Hiru emakume euskaraz zuzendu zitzaizkien ertzain batzuei, jatetxe batengatik galdezka. Polizietako batek erantzun zien euskaraz bazekiela baina ez zuela erabiliko, eta "popatik hartzera" bidali zituen. Ertzainari plaka eskatu zioten orduan, eta poliziak erdiko hatza... [+]


Frantziako Tourrean “ez garela ez frantsesak ez espainiarrak” erakustera dei egin dute EH Bilduk eta EH Baik

Lasterketaren lehen hiru etapak Euskal Herrian egingo dituztela baliatuz bi estatuetan banatutako herri bat dagoela erakutsi nahi dute alderdi politiko independentistek. Hendaian bildu dira bozeramaileak horren berri emateko.


2023-06-20 | Hala Bedi
Trebiñuren erabakitzeko eskubidea aldarrikatu du Gure Eskuk

Trebiñuko herritarrek bizi duten egoera "anakronikoa" salatu zuten igandean.


2023-05-25 | Euskal Irratiak
Frantziako Tourra kari, Euskal Herria mundura ekimena abiatu du Gure Eskuk

Frantziako itzuliak duen nazioarteko oihartzuna baliatuko du Gure Eskuk, 'Euskal Herria mundura' izeneko ekimenarekin. Tourreko lehen hiru etapak osoki Euskal Herritik pasako direla baliatuta, "inoiz egin den ikurrinik erraldoiena" zabalduko dute, eta 4.000... [+]


Erabakitzeko eskubidearen eztabaida berrartzeko eta sustatzeko eskatu die Gure Eskuk alderdi politikoei

Legealdiz legealdi, estatus politikoaren inguruko eztabaida edo bidea jorratzeko urratsak atzeratzen ari direla azpimarratu du Josu Etxaburu eledunak Eusko Legebiltzarreko batzorde batean: "Konpromisoak eskatzen ditugu hitzetatik harago ekintzak nagusitu daitezen eta herri... [+]


Eguneraketa berriak daude