Euskarazko itzulpengintza automatiko neuronalari buruzko jardunaldiak EHUn

  • Itzulpengintza automatikoan pauso garrantzitsuak eman dituzte azken urteetan. Hainbat erakunde berrikuntza horiek euskarazko itzulpengintzan txertatzen ari dira, Modela proiektuaren bitartez. Orain arte izandako lorpenak aurkezteko jardunaldia egingo dute maiatzaren 29an.


2017ko maiatzaren 19an - 10:26
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Itzulpengintza automatikoaren hirugarren belaunaldia garatzen ari da: hasieran arau linguistikoetan oinarritutako sistemak ziren nagusi; ondoren, estatistikan oinarritutako sistemak gailendu ziren, eta azken bi urtetan neurona-sareetan oinarritutako sistemak garatzen ari dira.

Modela proiektuaren bitartez, lortutako garapen horiek euskarazko itzulpengintza automatikoan txertatzea dute helburu Ametzagaiña, Elhuyar, ISEA, EHUko Ixa taldea eta Vicometch/IK4 taldeek. Orain arte izandako lorpenak ezagutzera emateko jardunaldia antolatu dute.

Maiatzaren 29an izango da, EHUko Informatika Fakultatean. Kynghyun Cho New Yorkeko Unibertsitateko ikerlaria izango da hizlari nagusia. Neurona-sareetan oinarritutako itzulpengintza automatikoan egindako lanarengatik Google saria jaso du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Itzulpengintza
2024ko otsailaren 7
Erika Gonzalez. Australian ere zakurrak hanka-hutsik
"Pribilegiatua sentitzen naiz, baina gogotik lan egin behar izan dut"

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.