Euskarazko haur eskolen aurkako epaia "harrigarri eta kontraesankorra" dela uste du Asironek

  • Epaiari helegitea aurkezteko aukera aztertzen ari direla gaineratu du alkateak. Udal Gobernuko lau indarrak bat eginik ageri dira lasaitasun mezua zabaltzeko.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko abenduaren 13an - 08:59

Iruñeko Udalaren esku dauden haur eskoletan euskarazko ereduak ezartzea baztertu zuen epaia berretsi egin du oraingoan Nafarroako Justizia Auzitegiak, esanez Udalak nabarmen aldatu zuela udalaren hezkuntza eskaintza. 

Justizia Auzitegi horretako Administrazioko Salak konfirmatu du epaia. Haur eskoletako ordenazioa eta planifikazioa aldatu zituen eta ez zen aldaketa txikia izan bakarrik. Udalak reordenazioaz hitz egiten zuen, baina, hori egitetik urrundu direla uste du Auzitegiko Aretoko sailak.

Hamabi haur eskolaren kudeaketaz arduratzen da Udala eta horien artetik bostetan egin zituen aldaketa nabarmenak, besteak beste, eredu linguistikoa. Eta hizkuntza aldaketaren eskumena ez da Iruñeko Udalarena, baizik, Hezkuntza departamentuarena. Besteak beste epai horretan adierazten duten bestea da, euskarazko plazak asko handitu zirela: 164 izatetik 408 izatera pasa ziren eta 225 plaza kendu zituzten gaztelaniazkoak edo gaztelania eta ingelesa zituztenak.

Hartara, lehengo egoerara itzultzeko eskaera egin du berriz ere epaitegiak.

Epaia ezagutu eta berehala, presazko agerraldia egin du Iruñeko Udaleko gobernu taldeak. Han izan dira Joseba Asiron alkatea eta lau talde politikoetako ordezkariak. "Iaz hartutako erabakiari eta eginiko aldaketei irmo eutsiko diegu", azpimarratu du Hezkuntza zinegotzi Maider Belokik: "Udalera heldu ginenean, bi eskolatan soilik eskaintzen zen euskarazko lerroa, eta biak auzo berean zeuden. Udalak 30 urte zeramatzan eskaintza hori aldatu gabe. Guk planteamendu osoagoa eta orekatuagoa egin genuen, eta hori berretsi nahi dugu".

Joseba Asiron alkateak lasaitasun mezua helarazi nahi izan die haur eskoletako familiei, eta nabarmendu du epaiak ez duela haientzat eraginik izanen: "Dagoeneko bukatua den ikasturte bati eragiten dio soilik epaiak, iazkoari. Salaketa jarri zuten familiei balizko kalteordain bat pagatu beharra, hori izanen litzateke ondorio bakarra, baina horrek ez du aurtengo matrikulazioa baldintzatuko, ezta hurrengo urteetakoak ere".

Alkatearen esanetan, Iruñeko Udalaren zerbitzu juridikoek "harriduraz" hartu dute Nafarroako Auzitegiaren ebazpena, "kontraesankorra" delakoan: "Haur eskolena borondatezko zerbitzu bat izanik, epaileek onartzen dute Iruñeko Udala libre dela eskaintza egiteko ala kentzeko, baina aldi berean, ez diote askatasunik aitortzen borondatezko eskaintza hori moldatzeko. Hori kontraesan bat da".

Asironek gaineratu du epaiari helegitea aurkezteko aukera aztertzen ari direla udalaren abokatuak uneotan. "Datozen egunetan hartuko dugu erabaki bat".

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Iruñean
Datorren ikasturtean ere Iruñeko haur eskola bakarrean egongo da murgiltze eredua

Iruñeko auzo guztietako haur eskoletan murgiltze eredua ezartzeko eskatu dio euskalgintzak udalari. Horrez gain, salatu du  duela 35 urteko egoera berean daudela.

 

 

 


2022-05-09 | Leire Artola Arin
Salatu dute Iruñeko haur eskoletako euskarazko eskaria udalak dioena baino %15 handiagoa dela

Maiatzaren 9an atera dira aurrematrikulen zerrendak, eta Haur Eskoletako Gurasoak elkarteak salatu du Iruñeko Udalak %20ra “mugatu” duen euskarazko eskaria izatez %35,2koa dela. Gainera, azpimarratu dute euskara ezin dela neurtu eskaintza-eskaria... [+]


2022-03-25 | ARGIA
Iruñeko Korrika Txikia espaloietatik egin beharko dute, Udalaren aginduz

Hiriko errepideak “oztopatuko” lituzkeela argudiatuz Korrika iragartzen duen haurren Korrika txikiari trabak jarri dizkio Iruñeko Udalak, haurrei, musikariei eta erraldoiei errepidetik ibiltzea ukatuz.


2022-03-01 | ARGIA
Iruñeko Euskalgintza
"Euskarazko haur-eskolak auzo guztietara ez zabaltzea, aukera berdintasuna ez bermatzea da"

Iruñeko Euskalgintzak azaldu duenez, hirian dauden 12 udal haur-eskoletatik bakarra dago euskaraz murgiltze ereduan: "Horrek esan nahi du eskola horietan eskainiko diren 1.069 plazetatik 130 bakarrik izango direla euskaraz (%12'16a)". Eskaintza murritz hori... [+]


“Fardelkada” Iruñean haur eskoletan euskarazko murgiltze ereduaren alde

Haur Eskolak Euskaraz plataformak deituta, herritar talde batek protesta egin zuen otsailaren 2an Nafarroako Legebiltzarraren aurrean, Iruñeko Udalak hiriaren haur eskoletan euskararekin duen jarrera baztertzailea salatzeko.


Eguneraketa berriak daude