Iruñeko bi haur eskolatan euskarazko eskaintza handitzearen aurkako epaia berretsi du Nafarroako Auzitegi Gorenak

  • Nafarroako Auzitegi Gorenak berretsi egin du joan den otsailean Administrazioarekiko Auzien Epaitegiak emandako epaia, zeinaren arabera baliogabetuta gelditu zen Iruñeko Udalak hiriburuko bi haur eskolatan euskarazko eredua ezartzeko egindako moldaketa. Udalak orduko hartan aurkeztutako helegiteari erantzunez eman du epaia Gorenak.


2017ko abenduaren 12an - 17:59

Auzitegiaren esanetan, Donibane eta Printzaren Harresi haur eskoletan Udalak egindako aldaketak bere eskumenetatik haratagokoak izan ziren. Zehazki, epaileak argudiatu du hizkuntzaren araberako eskaintzaren aldaketa “berrordenatze” hutsa baino eraldaketa sakonagoa izan zela, planifikazio osoa aldatu baitzen, eta zeregin hori Gobernuko Hezkuntza  Sailari baino ez dagokiola.

Zentzu horretan, otsailean emandako eta iraun berretsitako epaiak aipatzen du euskarazko plaza kopuruaren igoera handia izan zela –164tik 408ra–, eta gaztelaniazkoak edo gaztelania eta ingelesezkoak ziren 225 plaza kendu zirela. Honenbestez, lehengo egoerara itzultzeko agindu du Auzitegi Gorenak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Iruñean
Mingainak astindu ditu Iruñeak

Inoiz baino jende gehiago bildu da Iruñerriko III. Mintzodromoan. 180 pertsona inguru aritu dira euskara praktikatzen eta sare euskalduna zabaltzen.


Administrazioan Euskaraz taldeak salatu du Iruñeko eta Antsoaingo udalek euskara baztertu dutela zenbait lan deialditan

Iruñeko zein Antsoaingo udaletan EH Bildu dago. Herritar batek errekurtso bat jarri du Antsoaingo Udalean, eta ez dutenez errekurtsoa onartu, Nafarroako Administrazio Auzitegira jo du.

 


Datorren ikasturtean ere Iruñeko haur eskola bakarrean egongo da murgiltze eredua

Iruñeko auzo guztietako haur eskoletan murgiltze eredua ezartzeko eskatu dio euskalgintzak udalari. Horrez gain, salatu du  duela 35 urteko egoera berean daudela.

 

 

 


2022-05-09 | Leire Artola Arin
Salatu dute Iruñeko haur eskoletako euskarazko eskaria udalak dioena baino %15 handiagoa dela

Maiatzaren 9an atera dira aurrematrikulen zerrendak, eta Haur Eskoletako Gurasoak elkarteak salatu du Iruñeko Udalak %20ra “mugatu” duen euskarazko eskaria izatez %35,2koa dela. Gainera, azpimarratu dute euskara ezin dela neurtu eskaintza-eskaria... [+]


2022-03-25 | ARGIA
Iruñeko Korrika Txikia espaloietatik egin beharko dute, Udalaren aginduz

Hiriko errepideak “oztopatuko” lituzkeela argudiatuz Korrika iragartzen duen haurren Korrika txikiari trabak jarri dizkio Iruñeko Udalak, haurrei, musikariei eta erraldoiei errepidetik ibiltzea ukatuz.


Eguneraketa berriak daude