Euskal Soziolinguistika Jardunaldiaren X. edizioa Bilbon

  • Soziolinguistika Klusterrak antolatzen duen urteroko zita euskal soziolinguistikaren inguruan diharduten ikerlari, teknikari eta ekintzaileen topaketarako aukera izango da.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko uztailaren 05an - 12:08

Euskal Soziolinguistika Jardunaldiaren X. edizioa aurkeztu dute Imanol Larrea Soziolinguistika Klusterraren zuzendariak eta Koldo Narbaiza Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Zinegotziak. Jardunaldiak aukera emango du euskararen biziberritzearen inguruan aurrera eramaten ari diren ikerketa, berrikuntza eta garapen proiektuak modu ezberdinetan ezagutu eta lantzeko.

Hizkuntzen bizitasuna eta etorkizuna bermatzeko baldintzei dagokionez, berariazko ikuspegia behar du ingurune digitalak. Hizkuntza komunitate bakoitzak bere modura erantzun dio azken hamarkadetan testuinguru berrietara egokitzeko etengabeko erronkari. Erantzun horien arabera beren bizitasuna indartu edo arriskuan jartzera heldu diren hizkuntzak daude munduan. Hala, Bilboko Jardunaldian nazioarte mailako joera nagusien berri izateko aukera egongo da, arloaren ezagutza zuzena dutenen ahotik. Alde batetik, nazioarte mailan gaia ikertu eta lantzen duten aditu erreferentzialak izango dira; eta bestetik, euskararen kasua erarik sakonenean ezagutzen duten bertako eragileak.

Aurtengo berrikuntzetako bat da Hausnartu Sarien banaketa jardunaldian bertan egitea. Hausnartu euskal soziolinguistika esparruko ikerketak saritzen dituen lehiaketa da. Urtero, euskara eta gizartea gai hartzen dituzten ikerketa, azterketa eta hausnarketako hiru lan saritzen dira. Jardunaldian 2018ko irabazleen berri emango da eta saritutako lanen laburpenak zuzenean ezagutzeko aukera izango da.

Aurrez aipatutakoaz gain, soziolinguistikaren eremuko ikerketa, garapen eta berrikuntza proiektuek tokia izango dute egitarauan. Jardunaldian bildutakoek martxan dauden hainbat prozesutan ekarpena egin dezaten tailer parte-hartzaileak antolatuko dira. Horrez gain, Soziolinguistika Klusterraren proiektuetako ondorio esanguratsuak ezagutu ahal izango dira.

Jardunaldiaren egitarau zehatza irailean jakinaraziko da, izen-emateko aukera zabaltzearekin batera. 2018ko edizio hau Bilboko Udalarekin eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin lankidetzan antolatu du Soziolinguistika Klusterrak.

Euskararen garapen sozialaren ikergunea da Klusterra. 2004an sortu zen eta ordutik honako ibilbidean ikerketa-esperientzia, harreman-sarea eta ezagutza sortu eta metatzen joan da. Bere xedea da ezagutza soziolinguistikoa sortzea eta kudeatzea euskara biziberritzeko prozesuaren erronka, interes eta beharrei erantzuteko.

Horretarako bazkide, erakunde publiko, gizarte eragile, zientzia eragile eta bestelakoekin elkarlanean proiektuak garatzen ditu, ezagutza teorikoaren eta arlo aplikatuaren arteko zubiak eraikiz. Informazio gehiago: www.soziolinguistika.eus

 

Albiste hau uriola.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Soziolinguistika
2024-01-23 | Sustatu
Iñaki Iurrebaso soziolinguistaren hitzaldi sorta herriz herri

Asteartez Zarautzen hasita, Iñaki Iurrebasoren hitzaldi zikloa antolatu du UEMAk. Euskararen egoera ezagutzeko gako berriak ematen dituelako, arnasguneak eta udalerri euskaldunak sendotzea euskararen biziberritzerako giltzarria zergatik den ere azaltzen duelako... [+]


2024-01-19 | ARGIA
1950-1970eko hamarkadetan Altzara heldutako etorkinek euskararekin izan duten harremana aztertu dute

Espainiatik Donostiako Altza auzora migratutako biztanleek euskararekin izan dituzten bizipenak eta jarrerak aztertu ditu Soziolinguistika Klusterrak. Etorkinok integrazio sozialerako eta laboralerako ez zuten euskararen beharrik izan. Euskal hiztunek, berriz, migrazio-prozesua... [+]


2023-08-16 | Ilargi Manzanares
1826ko bertso "berriak", sei emakume haurdun utzi zituen doneztebarrari jarriak

Ricardo Urritzola ikerlariak aurkitu du bertso sorta Nafarroako Errege Artxiboan eta Ekaitz Santaziliak Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasleek aztertu ditu. Fermin Altxu Beristain maisuari leporatutako salaketa baten harira idatzi ziren.


Euskararen gainbehera zantzuak ageri dira udalerri euskaldunetan

UEMAk (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) berariaz aztertu ditu VII. Inkesta Soziolinguistikoak bere herriekiko eman dituen emaitzak, eta argi-itzalak agerikoak dira berriz ere: herri euskaldunenek euskal hiztunak galdu dituzte.


Eguneraketa berriak daude