Espainiako hurrengo presidenteak martxoaren 3agatik “barkamena” eska dezan exijitu du Urtaranek

  • “Nahiko nuke Espainiar estatuak David Cameron eta Angela Merkelek egin dutena egin dezan, haiek barkamena eskatu dutelako Derryn 'Bloody Sunday' izenekoan eta nazien holokaustoan gertatutakoagatik", azaldu du Gasteizko alkateak.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko otsailaren 29an - 17:15
Urtaranek martxoaren 3ko biktimak ez ahazteko deia egin du (argazkia: Arabako Alea).

Astelehen goizean “Zigorgabetasuneko 40 urte. Egia, justizia eta erreparazioa” 1976ko martxoaren 3an gertatutakoei buruzko nazioarteko jardunaldiak hasi dira Artium museoan eta hauek irekitzeko ekitaldian izan da Gasteizko alkate Gorka Urtaran. Bertan alkateak dei egin du Espainiako Gobernuko hurrengo presidenteak biktimei eta familiei barkamena eska diezaien eta giza eskubideak urratu zirela aitortu dezan.

“Egindako mina aitortzea eta barkamena eskatzea egin daitekeen gutxienekoa da. Hartara, erreparazioaren bidean benetan aurrerapausoak ematen hasiko ginateke, eta biktimen memoria omentzen; izan ere, ez dugu ahaztu behar denok berdinak direla eskubideei eta merezi duten tratamenduari dagokienez. Denek merezi dute egia jakitea. Estatuak ezin ditu martxoaren 3ko biktimak ahaztu zigorrik gabe”, adierazi du alkateak. “Erantzukizuna argitu beharra dago, familiek zor zaien erreparazioa jaso eta egindako kaltea aitortu dakien”, amaitu du.

[Albiste honen jatorrizko bertsioa Arabako Aleak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra]


Kanal honetatik interesatuko zaizu: 1976ko martxoaren 3a
Erkoreka: Tolosako gaztea “istiluetan parte hartzen ari zen”, eta Gasteizko polizia “ondo infiltratuta zegoen”

Segurtasun sailburuak adierazpenak egin ditu astearteko gobernu bilera ostean. Xuhar 16 urteko gaztea bera egin du inauteritan jasotako lesio larrien erantzule, eta Ertzaintzak Martxoak 3ko manifestazioan poliziak infiltratu zituela onartu du, “polizia demokratiko”... [+]


2024-03-05 | Leire Artola Arin
Ertzaintzari erantzukizunak eskatu dizkiote eragile sozial eta politikoek, Martxoak 3ko erasoengatik

Asteazkenerako agerraldi masiboa deitu dute Gasteizko Martxoak 3 plazan, “errepresiorik gabeko Martxoak 3 herrikoiaren alde”. Aske antolakundeak astelehenean egin du protesta, eta atxilotuei elkartasuna adierazi die. EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek azalpenak... [+]


Ertzaintzak agente bat infiltratu zuen Martxoaren 3ko manifestazioan, baita lankideek jipoitu ere

Ertzaintzak bere agente bat infiltratu zuen Gasteizko Martxoaren 3ko manifestazioetan, Segurtasun Saileko iturri batek eldiario.es hedabideari baieztatu dionez. Lankideek beraiek jipoitu zuten manifestazioan izan ziren karga eta istiluetan.

 


Martxoaren 3a oroitu du jendetzak Gasteizen, eta Polizia manifestazioaren aurka oldartu da

Milaka herritar batu dira igande eguerdiko manifestazioan. Polizia manifestarien aurka oldartu da Bakea kalean, Corte Inglés parean, eta manifestazioa zatitu du. Bost lagun atxilotu ditu Ertzaintzak eta hainbat zauritu, tartean adineko emakume bat ahoan, foam jaurtigailu... [+]


“Orduko eta oraingo” borroka aldarrikatuko dute Martxoak 3ko sarraskiaren 48. urtemugan

Igandean egingo da manifestazio nagusia, ESK, LAB, ELA eta Steilas sindikatuek eta Martxoak 3 elkarteak deituta. Palestinari aipamen berezia egin diote lau sindikatuek. Egun berean zein aurrekoetan deialdi eta ekimen gehiago antolatu dituzte hainbat eragilek.


Eguneraketa berriak daude