Espainiak Leilan eta Frantziak Bretainian aurkitu dute beren batasunaren perexila


2002ko uztailaren 21ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:11:59
Europak aski ez zituen, nonbait, Balkanetan sekula erabat itzaltzen ez den sua eta Israel-Palestinako infernua. Europa berriak diplomazian esperientzia hartu nahi du eta Espainia eta Marokok eskaini diote hegoaldeko frontean horretarako aitzakia. Marokoko errege berriak "martxa berde" berria behar du bere ezteiak ospatzeko -haren aita zenak Sahararako eskurtsio erraldoi hura antolatu zuen bezala- eta Aznar espainiarrak berriz XXI. mendea bere arbasoek XX.a hasi zuten gai berarekin estreinatu nahi izan du: Afrikako istiluak. Itxura guztien arabera Espainia eta Marokoren arteko gatazka berria hasi baino ez da egin, eta nork daki oraindik uda honetako gai nagusietako bat bihurtuko ez ote den. Zein arrazoiren gainean? Batzuen ustez, hala nola Wenceslao Segura Gonzalezen iritzian, Perejil Espainiar subiranotasunpean dagoelako. Beste batzuen arabera aldiz, eta horrela mintzo da Maria Rosa Madariaga historiagilea, inolako justifikaziorik ez da Leila hori espainiarra dela uste izateko. Espainiako populazioaren irudimenean, ordea, oraindik ez dago ondo hausnartua Inperioa aspaldi bukatu zela. Eta nazionalismorik intoleranteenen mamutzarrak iratzarri dira berriro. Iragan berria den "dieciocho de julio" egoki ospatu nahi baduzu ("vivaespaña"ka, alegia), irakurri "Estrella Digital" egunkari elektronikoan bi iritziok: bere zuzendari Pablo Sebastianek ematen du tonu editoriala, eta euskaldunontzako irakurgai berezia "El Conspirador" ezizeneko eguneroko kolaboratzaile bereziak. "Presta hadi, Iarretxe", garbi esanda. Espainiako lurraren balizko batasun haustezina ukitzen denean, zezen zaharraren edozein eraso espero behar da. Baina batasun zaharraren kontrako erasoak edonon ikusten ditu handiak. Eta horixe jasan behar izan du bere haragitan Bretainiako Diwan eskola sareak. Ipar Euskal Herriko Seaskaren parekotzat jo daitekeen bretoierazko eskola honek, sare publikoan integratzea hitzartua zuen Parisko gobernuarekin 2001eko maiatzean, Jack Lang ministro sozialistaren eskutik. Baina urte bereko urrian lehenik eta aste honetan bertan bigarrenik, Parisko Estatu Kontseiluak atzera bota du erabakia, Frantziako Konstituzioarekin bat ez omen datorrelako. Gure lurretan ondo ezagutzen ditugun bilkura, hausnarketa, bide berrien urraketa... eta ziurrenik mobilizazioak ere, denetik izango dute udazken honetan Diwanekoek. Eta barne tirabirarik ere ez da faltako. Arazo gehiago jadanik oso minorizatua dagoen hizkuntza batentzako. Diwanek lortu baitu 2002ko hauteskundeetan ere bretoiaren inguruko eztabaida presente egotea. XX. mendea Bretainiako hizkuntzen (bretoiera zeltiarra eta gallo erromanikoa) hondamendiarena izan da, euskararena izan den bezalatsu. Mendea, bretoieraren debekuarekin hasi zuten frantses agintariek. Garai hartan bretoierak presentzia duen lurraldeetan populazioaren %75 mintzo zen hizkuntza horretan, eta gainera %50ak frantsesik ez zekien. 1950ean 1.100.000 omen ziren hizkuntza hori zekiten herritarrak eta zifrak gaur 250.000-300.000tan daude. Ez da hori okerrena ordea: bretoi hiztunen 2/3ak 60 urtez gorakoak dira, 15-19 urteen artean populazioaren % 0,5ek bakarrik daki, eta orotara, 40 urtez azpitik bretoiez hitz egiteko gai 13.000 herritar bakarrik dira. Panorama tristea, euskaldunontzako hain maitagarria den Bretainiako hizkuntza zeltiko zaharrak bizi duena. Ura pasata presa jarri nahian bezala kezkatzen hasi omen diren instituzioek lan izugarria egin beharko dute mende bateko beren errua ordaintzeko. Horretarako, Carhaix-Karaezeko alkateak adierazi duen bezala, Frantziak bere Konstituzioa aldatu beharko du, hasteko. Noiz? Beste zenbait lotura: - Gwalarn.org, bretoi kultura sustatzeko gunea. - Breizhoo.fr, Bretainiako bilaketa motorea. - TV Breizh, Bretainiako telebista pribatua. Marrazki bizidunak egunero bretainieraz ematen ditu. - Bremañ, bretainierazko hilabetekaria. - Kervarker, bretoiera ikasteko gunea. - A-demorr, gallo hizkuntza (Bretainiako mendebaldean hitz egiten den hizkuntza erromanikoa) irakasten dute hemendik. - Ofis ar Brezhoneg, Bretoi Kulturaren Bulegoa, gune instituzionala. Pello Zubiria pzubiria@argia.eus

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bretainia
2023-08-16 | Euskal Irratiak
Bretainiako herritarren %8a besterik ez da mintzo bretoieraz

220.000 biztanlek erregularki erabiltzen dute bretaindar hizkuntza. Emaitza aski arranguragarria, jakinez Bretaina historikoan 4 milioi biztanle badirela. Hori da bretaindarraren egoera gaur egun.


Aktibistak kriminalizatzea da justiziaren jolas berria Europan, galdetu Vincenzo Vecchiri

Inork oraindik Vincenzo Vecchi zein den ez badaki, has dadila bere izena ikasten. Ez da mende hasierako anti-globalizazio manifestazioetan ibilitako aktibista soila. Hamabi urtetik hona Bretainian aterpetua, italiar justiziak estraditatu egin nahi du Mussoliniren garaiko lege... [+]


2022-05-19 | Leire Artola Arin
Gaur hasiko da Bretainiako Korrika Ar Redadeg

Maiatzaren 20an hasita, 2.022 kilometro egingo dituzte Bretainian, Gwitreg herritik Gwened herriraino. Oarsoaldeako AEK-k antolatuta, ordezkaritza bat joango da hara atxikimendua ematera.


Nantes Revoltée hedabide independentea desegin nahi du Frantziako Gobernuak

Hamar urte daramatza Nantes Revoltéek informatzen, baina urtarrilean hedabidearen disoluzio prozedura abiatu du Frantziako Gobernuak. Nantes Revoltéek salatu du beren aurkako prozedurak hedabide independente oro eta informazio eskubidea mehatxatzen dituela.


HIZKUNTZAK SALBATUKO EZ DITUEN URTEA
Ez da erraza Europako hizkuntzen erradiografia egitea. Zein dira «hizkuntza», zein dira hizkuntz gutxitu? Komunikazio bide al dira hizkuntzok, ala, ondare, altxor? Nola babestuko dira? Orriotan galdera hauek eta gehiago egin dizkiegu, Bojan Brezigar, Aureli Argemí­,... [+]

2021-07-19 | Mikel Asurmendi
«FRANTZIAKO EGITURA POLITIKOA EUTSIEZINA ETA JASANGAITZA DA»
Fantziako Estatua UMP alderdi eskuindar berriak gobernatua da, Jean-Pierre Raffarin buru izaki. Lehen ministroaren kargua hartu ondoren deszentralizazio politika bat garatuko zuela iragarri zuen Raffarinek. Beñat Gimenezek hurbiletik segitu du gaia. Gobernu honengatik... [+]

Iberdrolaren ontzi batek 16 kilometroko hidrokarburo isuria eragin du Bretainiako kostan

Aeolus ontziak astelehenean eman zuen isuriaren abisua. Konpondu artean, gertaturikoa ikertzen ari da fiskaltza.


Bretoieraren aldeko ‘Korrika’ ostiral honetan abiatuko da Finistèretik

Bi urtez jarraian ez egitea “eutsiezina” zela iritzita, Ar Redadeg bretoieraren aldeko lasterketa kalera ateratzea erabaki dute, osasun neurri zorrotzak betez. Euskal Herriko Korrikan oinarritua, 2008an hasi zuten ekimena Bretainian.


3D maparik zaharrena?

Bretainia mendebaldea, duela 3.900-3.650 urte. Brontze Aro hasieran Finisterre inguruan bizi ziren gizakiek hainbat lerro, zirkulu eta irudi grabatu zituzten bi metro luze eta metro eta erdi zabal den lauza batean. Harri grabatua, egun Saint-Bélec lauza esaten... [+]


2020-09-18 | ARGIA
Alaitz Areitio Renneseko espetxetik irten da, 13 urte preso izan eta gero

Iurretan sortutako (Bizkaia) Alaitz Areitio euskal preso politikoa irailaren 17an irten da Rennesko (Bretainia) espetxetik, nahiz eta oraingoz hotel  batean daukaten konfinatuta COVID-19aren kontrako protokoloagatik.


PODCAST #36 | Agroindustriaren presioaren parean, kolektiboki antolatu dira kazetari bretoiak

Agroindustriaren sektoreaz informatzeko orduan, zailtasun handiak dituzte kazetari bretoiek. Inork ez du hitz egin nahi eta hitz eginez gero presioak, mehatxuak, auzibideak zein zentsurak dituzte ordainean. Sektore indartsua delako agroindustriarena Bretainian; diruaren eta... [+]


Agroindustriaren presioaren parean, kolektiboki antolatu dira kazetari bretoiak

Agroindustriaren sektoreaz informatzeko orduan, “benetako omertà” egoeran kausitzen dira kazetari bretoiak. Inork ez du hitz egin nahi eta hitz eginez gero presioak, mehatxuak, auzibideak zein zentsurak dituzte ordainean. Sektore indartsua delako... [+]


2020-02-21 | Mikel Asurmendi
Bretainiako Kontseiluak 100.000 euro bideratu ditu lurraldearen batasunaren aldeko erreferenduma egiteko

Bretainia osatzen dituzten lurralde guztiak departamentu berean elkartzeko aukerari buruzko erreferenduma egin nahi du Bretainiako Kontseiluak.


Eguneraketa berriak daude