Bretainiako “Korrika” maiatzaren 24an hasiko da

Maiatzaren 24an hasiko da Bretainiako
Maiatzaren 24an hasiko da Bretainiako "Korrika". 2008an hasi ziren egiten, AEK-k prestatzen duena erreferentzia moduan hartuz.
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Ar Redadeg du izena Bretainian antolatzen duten Korrikaren antzeko lasterketak. AEK-k prestatzen duena erreferentzia moduan hartuz 2008an hasi ziren egiten. Korrika bezala, bi urtez behin egiten dute eta aurtengoa laugarren edizioa da. Maiatzaren 24tik 31ra arituko dira korrika. Morlaix herrian hasi eta Glomel-en bukatuko dute. 1.500 kilometroko bidea egingo dute.

Ipar Euskal Herriko AEK-k autobusak antolatu ditu bukaerako festara joateko. Nahi duenak hilaren 29an joan eta ekainaren 1ean itzultzeko aukera izango du.

Euskaldunak hara joaten diren bezala, iaz bretoiak Baionara etorri ziren Korrika 18ren bukaera-festa ezagutzera eta gozatzera.


Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.