Erriberako topagune berria

  • Vicinay lantegi huts eta hondatua "bizinahi" bihurtu dute Deustuibarrako bizilagunek auzolanaren bitartez. Joan den larunbata, ateak zabaldu, eta auzolanaren emaitza ospatzeko eguna izan zen.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko apirilaren 17an - 08:50
Argazkia: Erriberak Bizinahi du

Puzgarriak, jolasak, karaokea, bizikleta martxa, mahai-ingurua, parrillada, zunba, kontzertuak eta, batik bat, oso giro ona izan zen joan den larunbatean Vicinay lantegi zaharrean. Bizilagunek Erriberako Auzogunea izendatu duten espazio berrian.

Cadenas Vicinayko azken langileek bulegoetatik alde egin eta gero, arpilaketaren ondorioz apurtu eta txikitutako eraikineko lehen solairua bi hilabete eta gero erabilgarri dago Erriberako auzotarrentzat. 500 bat guztira. Horietako asko hurbildu ziren larunbatean gune berritua inauguratzera. Deustutik eta Bilbotik ere lagun ugari bertaratu ziren ikusminak eraginda.

Ludoteka, batzar gela, argazki laborategia eta gimnasioa ezagutu zituzten, besteak beste. Jarduera asko egin ahal izateko lekua eskaintzen baitu Erriberako topagune berriak. "Norberak nahi duena egiteko espazio libre bat" izango dela dio Jose Morales bertako kideak. "Auzotarrek behar zuten lekua" dela dio Nerea Olaziregi bizilagunak. Zalantzarik gabe, Erriberan gogoa eta ilusioa piztu duen proiektu kolektiboa da.

Bilbo Udalaren, Cadenas Vicinayren eta Zorrotzaurre planeko batzorde kudeatzailearen oniritzia dute auzotarrek eraikina erabiltzeko, leku horretan altxatuko den ikastetxeko obra hasi arte. Bitartean, Vicinay eta Erribera inoiz baino biziago daude.

Albiste hau Uriolak argitaratu du eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta.

Jarraian Erriberak Bizinahi du ekimenak Facebookera igotako hainbat argazki

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bilbo
Euskal Herriaren lehen atlas kartografikoa osatu dute

Ramon Oleagak eta Jose Mari Esparzak egina, 300 mapa dakartza Imago Vasconiae izeneko bildumak eta Interneten ere kontsultagarri dago. Euskal Herriaren historiaren bilakaera irudikatzeko eta "ikerketarako jatorrizko materiala izateko" ezinbesteko tresna sortu dute... [+]


Mbolo Moye Doole plafatormak elkarretaratzea deitu du, manteroen aurkako arrazakeria eta indarkeria poliziala salatzeko

Plataformak salatu du indarra neurriz kanpo erabiltzen dela migratzaileen eta arrazializatuen aurka, eta saltzaile ibiltarien aurkako jazarpena etengabe egiten dela, batez ere turismo handiko garaietan, oporraldietan.

Manifestazioa egingo dute ostegun arratsaldean, 19:30ean,... [+]


Mecanerreko langileakaz batera mobilizatu dira Bizkaiko 60 enpresa inguru industria-politikan jarrera aldaketa bat eskatzeko

Gaur, apirilak 16, Eusko Jaurlaritzari eta Industria Sailari beren industria-politikan jarrera aldaketa bat exijitzeko manifestazioa egin dute Bizkaiko 60 industria-enpresa inguruk Mecaner enpresako langileakaz batera, Bilbon. Adierazi dute "hitzetatik ekintzetara"... [+]


2024-04-10 | ARGIA
Eragozpen fiskala bultzatzeko kanpaina abiatu dute, herritarren dirua ez dadin gastu militarrera bideratu

Gerra hots eta karrera armamentistiko betean, eragozpen fiskalera animatu ditu herritarrak KEM-MOC talde antimilitaristak, errenta aitorpena egiterakoan gure dirua ez dadin erabili gastu militarra handitzeko. Herritarrei laguntzeko bulegoak ireki dituzte EAEko hiriburuetan eta... [+]


2024-04-05 | Uriola.eus
Alokairuen laguntzak eskuratzeko baldintzak gogortu direla salatu du Berri-Otxoak plataformak

Lanbideren Etxebizitzarako Prestazio Osagarria eta gizarte-zerbitzuen Larrieldietarako Laguntzak desagerrarazi ditu Etxebizitzaren Lege berria garatu duen Dekretuak.


Eguneraketa berriak daude