AHT saboteatu egin behar dela adierazteagatik auzipetu zuten Erri de Luca idazle italiarra. Zortzi hilabeteko kartzela zigor eskaera egin zuten bere aurka, hitz horiekin delituak sustatu zituelakoan. Astelehenean absolbitu egin dute.
Huffington Postek italierazko edizioan 2013ko irailean egindako elkarrizketan esan zuen biraoa, Pello Zubiriak bere blogean kontatu zuenez: “[Galdera] Beraz, sabotajea eta bandalismoa zilegi dira? [Arrapostua] Beharrezkoak dira ulerrarazteko AHT eraikuntza kaltegarri eta alferrikakoa dela”.
Lyon Turin Ferroviaire kontsortzioak auzitara eraman zuen. Fiskalak bost urteko (ez bat, ez bi eta laurden, bost) espetxe zigorra eskatu zuen urtarrilaren 28an Torinon egindako epaiketan; gero zigor eskaria zortzi hilabetera murriztu zuen.
Epaiketaren aurrean jarrera irmoa
De Lucak iragarria zuen bere aurkako sententziarik egotekotan ez zuela errekurrituko, epai politikotzat jo baitzuen.
65 urteko idazleak ez du atzera egin bere adierazpenetan: aurtengo martxoan Ane Irazabalek ARGIAn egin zion elkarrizketan zera adierazi zuen: "Elkarrizketa horretan adierazitakoa berresten dut. Ziur naiz Turin-Lyon arteko AHT alferrikako egitasmoa dela, eta beraz, bidezkoa iruditzen zait azpiegitura sabotatzea".
Abiadura Handiko Trenaren inguruan mintzatu dira zenbait ekintzaile asteazkenean Iruñeko Zabaldin osatu duten hitzaldian. Italiako Val Susa bailarako adibidea bertatik bertara ezagutzeko aukera ere izan dute han sortutako mugimenduaren ordezkari bat etorri delako... [+]
Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuak onartu du herritarrak "nekatuta eta haserre" daudela obren iraupenarekin. "Euskal Y" deiturikoaren hormigoizko azpiegituraren lanak 2025ean amaituko direla hitz eman du, baina gaineko egitura guztia eta hiriburuetarako... [+]
Nafarroa Trenaren Alde, Araba Trenaren Alde eta Goierriko AHTrik Ez plataformek Altsasun egindako prentsaurrekoan egin dute eskaera: tren lasterrak soilik erabiltzeko trenbide-azpiegitura berriak eraikitzeko proiektuak geldiaraztea, gaur egungo tren-azpiegiturak berritzea eta... [+]
Hamar euroko billeteak zabaldu dituzte Iruñeko Merkatuan, haien mezuarekin.