Eric Toussaint: "Zorra ez da zertan ordaindu"

  • "Zorraren tabuarekin amaitu behar da; jendea ohartu behar da zorra ordaintzeari uko egin diezaiokegula, ez dela derrigor ordaindu behar", esan zuen pasa den ostiralean Eric Toussaint zientzia politikoetan doktore eta historialari belgikarrak Donostian, Manu Robles-Arangiz Institutuak eta UNED Bergarak zorrari eta merkatuei buruz antolatutako ikastaroan.


2012ko uztailaren 09an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
Eric Toussaint (Argazkia: www.debtocracy.gr)

Toussaintek hitzaldian esandakoak laburbilduta jaso ditu Manu Robles-Arangiz Institutuak bere webgunean, idatziz zein bideoan.

Legeak dioen bezala, zorra normalean ordaindu egin behar dela esan zuen Toussaintek, baina salbuespenak badaudela:

Baldintzak aldatzen direnean zorra ordaintzeke utzi daiteke. Horietako kasu bat da Behar Egoeran egotea. Greziak, adibidez, zorraren ordainketa bertan behera utz dezake, herritarren behar funtsezkoenei erantzun ahal izateko. Izan ere, gobernuak zorra ordaintzeagatik ezin ditu gutxieneko giza eskubideak bermatu.

Zor Ez Zilegia da beste kasu bat. Gobernuek azken 15 urtetan kapital eta botere ekonomikoari zergak barkatu dizkiete, eta zerga bidez diru sarrerak murriztuta aurrekontuak finantzatzeko zorra jaulki. Zor hori ez da zilegia, justizia sozialaren eta berdintasunaren kontra doalako.

Bada ere Zor Gorrotagarria. Troikak Grezia, Irlanda eta Portugali emandako zorra talde horren barruan sar dezakegu: jendeari ez zaio iritzirik galdetu –ez da demokratikoa–, eskubideak bortxatzen ditu eta hartzekodunak horren guztiaren jakitun ziren.

Zorra ez ordaintzea posible dela dio aditu belgikarrak. Argentinak 2001etik zorra ordaintzeri uko egin eta 8 urtetan %8ko hazkundea izan du. 2001etik Argentinak ez dio zorrik ordaindu ez Espainiari, ez Frantziari, ez Estatu Batuei, "eta ez da ezer gertatzen". Estatu horiek ez diote ezer. Zergatik? Adibidea beste herrialdeetara zabal ez dadin, guztiek berdina egiteko beldur direlako.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Grezia
Nabigazioaren historiaren argazkia

2019an, Greziako Kasos uharteko uretan, ikerlan bat abiatu zuten Ikerketa Helenikoen Fundazio Nazionalak eta Greziako Kultura Ministerioak. Lanaren emaitza berriki jakinarazi dute: guztira, hainbat garaitako hamar ontzi-hondar aurkitu dituzte. Zaharrenak 5.000 urte inguru ditu... [+]


Frontexek bazekien ‘Adriana’ ontziko migratzaileak arrisku larrian zeudela, baina ez zuen ezer egin

Greziako kostaldean joan den urteko ekainean 720 migratzaile zeramatzala hondoratutako itsasontziaren kasuari buruzko ikerketa publiko egin du Europako Herritarren Defendatzaileak. Azaldu duenez, Frontex erakundeak ez du nahikoa "tresnarik" egoera horietan bere... [+]


Sexu bereko pertsonen arteko ezkontza onartu du Greziak

Berdinen arteko ezkontza legeztatzen duen lehenengo herrialde kristau ortodoxoa da.


Oxala

Ez naiz Greziako Lesbosetik itzuli zaharra. Bertan, Mitilene-n, Zaporeak Elkarte euskaldunak 2.700  asilo eskatzaile ingururi egunean otordu bat eskaintzen die: arroza eta potajea, pita ogia eta fruta ale bana. Duintasunaren muga, 150 gramo errazioko. Arazoa da Kara-Tepeko... [+]


2023-09-26 | Gedar
78 orduko lan astea legeztatu dute Grezian

Egunean hamahiru ordurainoko lanaldiak eta sei eguneko lan asteak; alegia, 78 ordurainoko lan asteak. Horiexek dira Greziako Gobernuak, azken lan erreformaren barruan, legeztatu dituen gehienezko lan orduak. Aurreko ostiralean onartu zuten Kyriakos Mitsotakis lehen ministroak... [+]


Eguneraketa berriak daude