“Erabakitzeko eskubidea izan nahiko genuke, erdigunean egon, kanpotik gugatik erabaki ez dezaten”

  • Ijitoek sufritzen duten bazterkeriaz eta abian dituzten proiektuez hitz egin du Nafarroako Ijito Elkarteen koordinatzaile Ricardo Hernandez Jimenezek, Eider Madinak ARGIArako egin dion elkarrizketan.


2018ko apirilaren 05ean - 11:26
Berlinen, nazismoak eraildako ijitoen omenezko monumentuaren ondoan.

Hilaren 8an Ijito Herriaren Nazioarteko Eguna ospatuko da, eta data horren aitzakian izan gara berarekin. Elkarrizketa osoa apirilaren 22ko zenbakian plazaratuko du ARGIAk; aurrerapen bat duzue honakoa:

"Nafarroan zein Europar Batasunean arrazakeria eta xenofobia ikaragarria dago, eta jatorri ezberdinetako beste hainbat komunitaterekin batera, diskriminazio egoera handienetakoa jasaten dugu guk. Bizitzaren arlo guztietan eragiten digu bazterketa horrek, eta horren adibide dira gure gazteen artean dugun eskola porrot larria, etxebizitza edo lana lortzeko zailtasunak edota ijitoa izan edo iruditzeagatik zenbait lekutan sarrera ukatzea".

"Iruñeko Alde Zaharreko taberna batzuetan atezainek ijito batzuei ez diete lokalean sartzen utzi jabeek ijito etniako inori sartzen ez uzteko agindua dutela argudiatuta. Gertaera horien berri izan bezain laster Sos Arrazakeria eta Arartekoarekin batera epaitegietara jo genuen eta kasuak aztertzen ari dira".

"Dagokigun lekua, protagonismoa eta erabakitze gaitasuna izan nahiko genuke, guri dagozkigun kontuetan erdigunean egon, subjektu aktibo izan, kanpotik guregatik erabaki ez dezaten. Sarritan hitz egiten da gutaz, eta guretzako politika bereziak egiten dira, beraz, kaleetan egoteaz gain, erabakiak hartzen diren espazioetan ere egon nahi genuke".

"Federazioan asko kezkatzen gaituen gaia da hezkuntzarena. (...) San Adriango Alfonso X El Sabio eskolan adibidez, eskola eragilearen figura txertatu da eskola barruan nahiz kanpoan, ikasle, irakasle, familia eta inguruaren arteko bitartekotza egiteko. Pozik gaude emaitza onak izaten ari delako, hiru urtetan dezente jaitsi da eskola-absentismoa eta familien eta eskolaren arteko harremana ere asko hobetu da".

"Berdintasunera bidean emakumeekin lan egiteaz gain, Acción Contra la Trata elkarteak iazko otsailean abiatutako “Metachodemacho / Gizonkeriatik Gizontasunera” kanpainan ere gure aletxoa jarri genuen, gizonen rol eta pribilegioak iraunarazten dituen egungo maskulinitate eredua zalantzan jartzeko beharra ikusten dugulako". 

Apirilaren 8an, Ijito Herriaren Nazioarteko Eguna

Nafarroako elkarteek antolatutako egitaraua:

 Apirilaren 8an goizeko 11:30-13:30 bitartean: San Adrianen ibaiaren ekitaldia ospatuko da.

Apirilaren 13an arratseko 18:30ean Chavorrós y Chavorrís erakundeak ijito gazteen topaketa antolatu du. Eta egun berean, iluntzeko 19:30ean Burlatako Kultur Etxean SonAkay eta Lorena&Bruno taldeek kontzertua eskainiko dute.

Apirilaren 27an eguerdiko 12etan Nafarroako Parlamentuak harrera eginen die Nafarroako ijitoen erakundeko kideei eta Javier Echeverria San Ferminetan kiliki eta erraldoiak dantzarazten zituen "Txuntxuneroa" omenduko dute. Azkenik, ospakizunei amaiera emateko 13:00ean mokadutxoa eskainiko dute Iruñeko bihotzean ijitoen elkargune den Sabicas Etxean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ijito herria
2024-04-08 | Cira Crespo
EUROPAKO TXIKI(TU)AK
Bertsolari ijitoak


Bizipoza: aniztasun funtzionala, kulturala eta sexuala bistaratzen eta lantzen

Izaera berezia duten elkarteak eta behar bereziak dituzten haurren familia-elkarteak biltzen ditu Bizipozak, 38 denera. Familia horien errealitatea ikusarazi eta bertatik bertara ezagutzeko asmoz, jaia egingo dute apirilean. Unitate didaktikoak eta material pedagogiko ugari ere... [+]


“Larrialdi humanitarioa da, eta katastrofea ez da naturala, administrazioak eragin du”

Madrilgo Cañada Real auzoan bizi da Houda Akrikez (Tanger, 1982) Tabadol elkarteko presidentea, Puerta del Sol plazatik hamasei kilometrora. Hiru urte daramatzate auzoan argindarrik gabe 4.000 lagunek, tartean 2.000 haurrek, Naturgy enpresak hornidura elektrikoa eten... [+]


Ipar Euskal Herriko ijitoen elkarteak salaketa jarri du LCI telebistaren kontra, arrazakeriagatik

LCI telebista kateko Parc Brunet, Hammett & Cie saioan jitoak lapurrei konparatzeagatik jarri du salaketa du Euskal Herriko Ijito Komunitatearen Zentro Sozio-kulturalak. Audiobisualaren eta numerikoaren sektoreaz arduratzen den ARCOM autoritatearengana ere jo du gertatutakoa... [+]


Palmira Dual Jiménez. @Kera_Elkartea
“Antirrazista izan behar du feminismoak, bestela ez du ezertarako balio”

Estereotipoak apurtzen dituen emakumea da Palmira Dual Jiménez. 26 urteko neska gazte irundarra da, euskalduna eta ijitoa. Hamazazpi urteko kazetaritza ibilbidean, kazetari honek elkarrizketatu duen lehen ijitoa; aitortzeak ere lotsa ematen du. Ez dezagun uka, denok gara... [+]


2023-02-13 | ARGIA
Emakume ijitoen aurkako bi diskriminazio kasu salatu dituzte Bilbon

Neska gazte talde bat jarraitu eta inguratu dute lurrin denda batean, eta langileetako batek ijito izateagatik jarraitu izana onartu die, grabaketa batean jasota dagoenez. Arropa denda batean, aldiz, polizia talde batek bi emakume ijito aldageletara eraman eta inolako azalpenik... [+]


Grezia astindu du Poliziak tirokatu eta astebetera hil den Kostas Fragulis gaztearen kasuak

Abenduaren 5ean, Greziako Tesalonika hirian, Poliziak buruan tiroa jo zion 16 urteko mutiko bati, ustez 20 euro ordaindu gabe joatearren gasolindegi batetik. Zortzi egunen buruan, asteartean hil egin da gaztea. Azken astean ez dute etenik izan protestek, eta hilketaren berri... [+]


2022-12-07 | Gedar
Protestak eta istiluak Grezian, poliziak hamasei urteko gazte bat buruan tirokatu ostean

Agente batek bi tiro eman dizkio gasolindegi batetik 20 euro ordaindu gabe ihesi zihoan Kostas Fragoulis gazteari, Tesalonikan. Baliteke Greziako autoritateak haren heriotza estaltzen aritzea.


2022-10-18 | Jone Gartzia
Emakume ijitoen aurkako indarkeriak hamaika ardatz

Emakume ijitoek pairatzen duten arrazakeria edo diskriminazio espezifikoari egiten dio erreferentzia genero antitziganismo kontzeptuak. Halere, gizarteak oro har ezagutzen ez duen eta emakume ijitoak oraindik eraikitzen ari diren kontzeptua da, AMUGE eta Romi Berriak elkarteen... [+]


Emakume ijitoen aurkako indarkeria espezifikoez hausnartzeko kongresua egingo da Bilbon

Genero Antigitanismoaren Nazioarteko I. Kongresua egingo da Bilbon urriaren 3tik 5era. AMUGE Euskadiko Emakume Ijitoen Elkarteak eta Romi Berriak elkarteak antolatu dute, genero antigitanismoa kontzeptuaren definizio bateratua adosteko, eta esperientziak, ezagutzak eta... [+]


2022-09-02 | Leire Artola Arin
Ijito familia batek salaketa jarri du Iruñeko denda batean jasotako jazarpenagatik eta arrazakeriagatik

Primor lurrindendaren aurrean elkarretaratzea egin zuten ostegunean, Gaz Kalo Nafarroako ijito elkarteak eta SOS Arrazakeriak deituta, salatzeko denda horretan hiru emakumek eta adin txikiko batek jasan zuten tratua.


2022-03-09 | Tamara Clavería
M8. Nola bizi dugu emakume ijitook zaintza?

Emakumeen Nazioarteko Egunean ere, ijito feministok ikusgai izan nahi dugu eta mugimendu feministan arrazakeriaren kontrako borroka txertatzen lagundu nahi dugu. Horretarako, ezinbestekoa dugu emakume arrazializatuen eta, zehazki, ijitoen errealitateak ezagutzera ematea... [+]


Jantzita zeramanaren tiketak eskatu dizkiote Iruñeko Zaran, “ijitoa izateagatik”

Bi txano zeramatzala argudiatuta (jertsearen txanoa eta zamarrarena, irudian ikus daitekeen moduan), tiketa erakusteko eskatu dio neska gazte bati Iruñeko Zarako segurtasun arduradunak, dendatik ateratzean. Ez hanka ez buru ez duen argudioa aitzakia hutsa dela eta... [+]


Eguneraketa berriak daude