Jantzita zeramanaren tiketak eskatu dizkiote Iruñeko Zaran, "ijitoa izateagatik"

  • Bi txano zeramatzala argudiatuta (jertsearen txanoa eta zamarrarena, irudian ikus daitekeen moduan), tiketa erakusteko eskatu dio neska gazte bati Iruñeko Zarako segurtasun arduradunak, dendatik ateratzean. Ez hanka ez buru ez duen argudioa aitzakia hutsa dela eta ijitofobia kasu baten aurrean daudela ulertuta, ama-alaba ijitoek poliziari deitu diote. Eta poliziari bai, erakutsi dizkiote tiketak.


2022ko urtarrilaren 04an - 14:16
Azken eguneraketa: 15:20

Ijitoen aurkako diskriminazioa dela garbi ikusi dute ama-alabek, eta uko egin diote tiketa erakusteari. Poliziari deitu diote eta hari bai, erakutsi diote tiketa. Gainera, segurtasun arduradunak aipaturiko jertsea ez zen Zara dendan erosia. Abenduaren 30ean gertatu da, Iruñean, eta polizia-etxean salaketa jartzearekin batera bideoan zabaldu dute ama-alabek, Gaz Kaló Federazioaren bitartez.

“Umiliatuta eta jazartuta” sentitu direla adierazi dute, ezin dela halakorik onartu eta ezin direla erosketak egitera lasai joan.

Diskriminazio hori, gainera, oso ohikoa da eta egunerokoan sufritzen dute ijitoek, dendatan dabiltzanean. Hala kontatu zuen berriki June Fernandezek ARGIAko erreportaje honetan: Erosketak egitea amesgaiztoa da emakume ijitoentzat.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ijito herria
2024-04-08 | Cira Crespo
EUROPAKO TXIKI(TU)AK
Bertsolari ijitoak


Bizipoza: aniztasun funtzionala, kulturala eta sexuala bistaratzen eta lantzen

Izaera berezia duten elkarteak eta behar bereziak dituzten haurren familia-elkarteak biltzen ditu Bizipozak, 38 denera. Familia horien errealitatea ikusarazi eta bertatik bertara ezagutzeko asmoz, jaia egingo dute apirilean. Unitate didaktikoak eta material pedagogiko ugari ere... [+]


"Larrialdi humanitarioa da, eta katastrofea ez da naturala, administrazioak eragin du"

Madrilgo Cañada Real auzoan bizi da Houda Akrikez (Tanger, 1982) Tabadol elkarteko presidentea, Puerta del Sol plazatik hamasei kilometrora. Hiru urte daramatzate auzoan argindarrik gabe 4.000 lagunek, tartean 2.000 haurrek, Naturgy enpresak hornidura elektrikoa eten... [+]


Ipar Euskal Herriko ijitoen elkarteak salaketa jarri du LCI telebistaren kontra, arrazakeriagatik

LCI telebista kateko Parc Brunet, Hammett & Cie saioan jitoak lapurrei konparatzeagatik jarri du salaketa du Euskal Herriko Ijito Komunitatearen Zentro Sozio-kulturalak. Audiobisualaren eta numerikoaren sektoreaz arduratzen den ARCOM autoritatearengana ere jo du gertatutakoa... [+]


Eguneraketa berriak daude