Ijito familia batek salaketa jarri du Iruñeko denda batean jasotako jazarpenagatik eta arrazakeriagatik

  • Primor lurrindendaren aurrean elkarretaratzea egin zuten ostegunean, Gaz Kalo Nafarroako ijito elkarteak eta SOS Arrazakeriak deituta, salatzeko denda horretan hiru emakumek eta adin txikiko batek jasan zuten tratua.

Primor lurrindendaren aurrean salatu dute ijitoen aurkako arrazakeria. / Argazkia: Euskalerria irratia.

2022ko irailaren 02an - 13:10

Ijito familia batek, hiru emakumek eta adin txikiko neska batek, salaketa jarri du Iruñeko Carlos III. etorbideko Primor lurrindendan jasotako jazarpenagatik eta arrazakeriagatik. Publiko egin dute jazotakoa, ijitoek pairatzen duten bereizketa ikusarazteko. Ostegunean dendaren aurrean protesta egin zuten Gaz Kalo ijito elkarteak eta SOS Arrazakeriak deituta, eta emakumeek kontatu zuten abuztuaren 17an Primorreko segurtasun zaindaria segika izan zutela dendara sartu zirenetik, eta liskarra izan zutela horregatik.

“Jazarrita eta lotsatuta sentitu ginen. Galdetu genion (zaindariari) ea zergatik egiten zigun soilik guri, ea ijituak ginelako egiten zuen. Erantzuna izan zen bere lana hori zela. Harekin eztabaidatu ostean, zeren ez baikenuen normaltzat ikusten egiten ari zena, joan egin zen eta erosketak egin genituen”. Azaldu zuenez, ordaindu eta kalera atera zirenean bi udaltzain zituzten zain, eta identifikazioa eskatu zieten. Primor dendatik hots egin zieten udaltzainei, lapurreta bat salatzeko, Euskalerria irratiak jaso duenez. Emakumeek erosketa erakutsi zieten, baina halere miatu egin zituztela salatu zuten: “Portal batean miatu gintuzten, delitugileak izango bagina bezala”. Kritikatu dute kalean eta jende askoren aurrean miatu zituztela, eta “pasa daitekeen lotsarik handiena pasarazi”.

SOS Arrazakeriak elkarteak salaketa jarri du Iruñeko Udaltzainen elkarbizitza programaren baitan. Elkarteko kide Flavia Navarretek Ahotsa.info-ri egindako adierazpenetan salatu du “eskubide urraketa handia” izan zela, eta horrelakoak maiz gertatzen direla ijituen aurka. Auzi horixe landu zuen June Fernandezek ARGIAko erreportaje honetan: Erosketak egitea amesgaiztoa da emakume ijitoentzat.

Elkarretaratzearen irudiak bideo honetan bildu ditu Ahotsa.infok:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arrazakeria
2024-04-03 | ARGIA
Barakaldon udaltzainek izandako esku-hartze "neurrigabea" eta "arrazista" salatu dute

Hainbat herritarri suzko arma batekin tiro egin ostean bi pertsona zauritu zituzten udaltzainek, horietako bat larri, pasa den martxoaren 21ean, Barakaldon. Tirokatuak kalean bizi ziren magrebtar jatorrikoak izatea ez dela kasualitatea dio 77 elkartek sinaturiko adierazpenak:... [+]


Polizia operazio "arrazista" Donostian: 29 lagun eraman ditu Poliziak identifikatzeko

Ostegun goizeko 8:00etatik 12:20era Polizia operazio handia egon da Donostiako Martutene auzoko etxe okupatu batean. Espainiako Poliziak, Ertzaintzak eta Udaltzaingoak elkarrekin egin dute operazioa, “atzerritarren bulegoaren operazioa” dela azaldu dute. Donostiako... [+]


2024-02-27 | Leire Artola Arin
"Beloak egoiliarrak aztoratu ditzakeela" argudiatu du Iruñeko zaharren egoitza batek, garbitzaile bat lanik gabe uzteko

Arrazakeria, diskriminazioa eta islamofobia salatu ditu langileak, eta Iruñeko Lan Ikuskaritzaren aurrean elkarretaratzea egin dute, SOS Arrazakeriak eta LAB sindikatuak deituta. Ikuskaritzak salaketa itxi du, eta onartu egin du Misericordia enpresaren argudiaketa, dioena... [+]


Guztiontzat Egia, arrazakeriari eta Poliziaren gehiegikeriei aurre egiteko sarea aurkeztu dute

Donostiako Egia auzoan, azken hilabeteetan, bizilagunen artean segurtasunaren inguruko kezka handitu da, eta “beldur eta urduritasunak duen garrantzia aitortu eta sentimendu horiei lekua” egin behar zaiela aldarrikatu dute.


Eguneraketa berriak daude