Lemoizko zentral nuklearrean arrain haztegi bat eraikitzea “kaltegarria” litzateke Equoren ustez

  • Eusko Jaurlaritzaren ekimenak ez du Equo Berdeak alderdia konbentzitu: pasa den astean jakinarazi zuten Lemoizko zentral nuklearra eraiki behar zen lurretan arrain haztegi bat jarri nahi dutela. Equoren arabera ondorio negatiboak gehiago dira positiboak baino, “bai ekonomikoki baita ekosistemaren dagokionez ere”.


2017ko azaroaren 14an - 09:44
Lemoizko zentral nuklearra. (Argazkia: mapi.com)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

“Lanpostuak sortuko balitu ere, arrain haztegiak ez lituzke euskal arrantza sektorearen arazoak konponduko: modu tradizional eta artisau baten alde egin behar dute, baxurakoa eta bertako espezieak zainduko dituena. Modu horretan ingurumena errespetatuko litzateke”, dio talde ekologistak.

Gainera, arrain haztegiaz informazio gehiago ematea beharrezkoa dela diote: “Eraikiko balitz, arrainei emango zaien janaria zer izango den ere jakin nahi dugu”. Sor daitezkeen kalte ekologikoak aztertu nahi dituzte, izan ere, elikagaiok medikamentuz eta pestizidaz beteta egoten dira. “Substantzia horiek itsas azpian amaitzen dute eta ekosistema txiki nahiz handiak kutsatzen dituzte”.


Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!