Jaume Morron "Lemoiz Geldituta Dago, Ez Apurtuta"


1984ko apirilaren 15an
Jaume Morron, Kataluniako Antinuklear Batzordeetako partaideari elkarrizketa
PSOEren Plan Energetiko Nacionala UCDrena Bezain Atzerakoia Da
Jaume Morron "Lemoiz Geldituta Dago, Ez Apurtuta"
Hori da Lemoizen aldeko eta kontrako guziok PEN berria irakurrita esandakoa. PNVren«Euzkadi»aldizkarian «Ha habido ya quien ha interpretado este cierre como una victoria de ETA, cuando resulta obvio que puede reabrirse la central zioen Kepa Bordegaraik editorial gisa, gobernu espainiarra kobardea izan dela esanaz eta Euekadi energia dependentzia batetan utzi duela salatuz. Bestalde Kataloniako Antinuklear Batzardetako Jaume Morron gure artean izana dugu eta nuklearren arazoa pittin bat argitzen ahalegindu gara.
A.–Has gaitezen PSOE boterera iritsi ordutik. Nabaritu al da nonbait?
J.M.–Orain, PEN (Plan Energetico Nacional) izenekoaren textoa ezagututa, inolako aldaketarik ez dela gertatu ikusi dugu Energiaren planifikaketari dagokion heinean behinepein, eta dagoen gauza bakarra razionalizazio piska bat da energia entrepresen aldetik, baina PSOEk egin duen Energia Plana aurreko planen jarraipena besterik ez da. Aurrekoek ezarritako bidetik jarraitu du.
Energia plan honek 1992. urtean kontsumituko den energia begiratzen du, eta kontsumo maila horretatik abiatuz, ze energia iturri behar diren esaten du ustez behar diren behar horiek asetzeko.
A.–Eta cambioa?
J.M.–Gure ustez ez dago kanbiorik, energia tradizionalki begiratua izan den bezala aztertua izan baita, hau da, iragan diren urteetan zer gertatu den ikusi, datu horiek hartu, eta datozen 10 urteetan energia iragan hamar urteetan bezala gertatuko dela pentsatu. Iraganetik datu batzuk hartu, etorkizunera proiektatu eta hortik energia iturri zenbait bilatzen dira.
Planteamendu okerra dela uste dugu zeren eta haien ustez energia den bezalakoa izanik, bere izate horregatik, ezin da bere barnean ezer egin. Hau da nahiz eta pertsonak edozer gauza egin gutxiago edo gehiago kontsumitzeko, energiak bere kabuz funtzionatuko du. Hala diote. Eta hau gezurra dela frogatu ahal izan da.
A.–Zer dio bada Plan Energetikoak?
J.M.–Plan horretan 1992. urtean izan daitekeen kontsumo maila bat ezartzen da, milioika tonelada ikatz-etan neurtuta: 135 milioi tonelada ikatz gutxigorabehera. Horren adinako energia behar-ko dela esaten da. Gauza kurioso bat dago hor: 1981. urtean UGT sindikatoak liburu bat argitaratu zuen «La alternativa sociaIista al Plan Energético Nacional» izenekoa, orduan gobernuan zegoen UCDk egindako planari buruz, eta 1992. urterako 135 milioi tonelada ikatz pareko energia beharko zela zioen. Orain bezala. Baina orduan, beharkizun hori, energia nuklearraz baliatu gabe bete zitekeela zioten. Orain, gobernuak, liburu hura bultzatu ondoren Alfonso Guerra-ren hitzaurre batekin, beharkizun maila berbera jartzen du, baina 7.650 megawatio nuklear sartzen ditu, UGTk nuklearrari ezetz esan ondoren.
A.– Dena dela zentral batzuk «kantzelatu» egin dira...
J.M.–Sasi-esperantza batzuk zabaldu nahi dira oso gogor borrokatuak izan diren zentral-nuklear batzurekin: Lemoizko 2 multzoekin, edota Valdecaballeros-ko l.go multzoarekin martxan ez direla jarriko esaten da. Gelditu egingo direla. Baina ez da horrela justu justu. PENean jasotzen den bezala, elektrizitate indarraren demanda, PENean agertzen dena baina handixeagoa baldin bada, zentral nuklear hauek martxan jar daitezke. Sozialistek jarritako 7.650 megawatioko muga hori gainditua gerta daiteke. zeren eta "kantzelatu" diren zentral nuklear hauek martxan jarriko bait lirateke kasu horretan.
A.–Ze kasatan gertatuko litzateke horrelako zerbait?
J.M.– Hau gertatzen da enpresa konstrutorak, eta horren inguruko beste guziak (materiala eta egiten dutenak), eta elektrizitate konpainiak bestalde, etengabe ari direlako presionatzen, gobernuak hauei egindako kasuan dago koxka. Hauen iritzia entzuten du, eta ez antinuklear-ekologista mugimenduarena. Gogor egin dute konpaini hauek zentral bakar bat ere gera ez zedin. Gobernuak tope bat jarri du, baina garbi utzi du halaber zentral hauek martxan jarri ahal izango direla edozein egunetan.
Zentral hauek sekula ez direla martxan jarriko ziuratu ahal izateko modu bakarra, zentralak desegitea da. Eta honi buruz ez du ezertxo ere esan gobernuko inork. Lemoiz geratu dela esan da, baina horrek ez du esan nahi hemendik urtebetera martxan jarriko ez denik. Desegiteak, bai...
A.–Horren aurrean alternatibak badirela dio Antinuklear mugimenduak...
J.M.–Horren aurretik energia alternatiboak planteatu baino lehen, kontsumitzen den energia jarri behar da zalantzan: ze motatakoa kontsumitzen den eta zenbat. Ea kontsumitzen den energia erarik egokienean kontsumitua dagoen ala ez. Esatebatera, ez da lojikoa argi-indarra erabiltzea kalefaziorako. Hori baino energia efikazagoak badira beroa sortzeko. Argi-indarra sortzeko ikatza erretzen da. ura berotu, baporearekin argi-indarra atera, hori etxetaraino eraman kableen bidez, etxean berriz ura berotzeko kalefaziotan. Askoz ere merkeago litzateke etxean bertan erretzea gasa, esaterako, edota oraindik merkeagoa den beste iturri bat erabiltzea: eguzkia.
A.–Baina ez da egiten...
J.M.–Eta energia modu egokiago batez erabiliz gero, besterik gabe, jeitsi egingo litzateke gaur egun dagoen energia kontsumoa, dexente gainera. Horrela ez litzateke 7.650 megawatio nuklear horien beharrik egongo.
Zera gertatuko litzateke honela, etorkizunean, 1992. urtean, ez litzateke orain baino energia gehiago beharko, gehienez jota ere orain behar denaren adina, eta pittin bat saiatuz gero gutxiago. Estatu espainolean prehistorian gaude kontu hanetan. Estatu Batuetan esaterako, 1981. urtean administrazioak berak argitaratutako azterketa batean, energia mota berririk erabili gabe, orain erabiltzen dena egokiago erabilita, 2000. urtean gaur egun erabiltzen den energiaren hiru laurdenarekin nahikoa izango litzateke. Eta konfort maila batere jeitsi gabe. Hau da lehenbizi eman beharreko pausua.
A.–Energia alternatiboak gero.
J.M.–Bigarren urratsa, energia «gogorrak., edota txarrak, edo kaltegarriak, nahiz inguru-girarako, nahiz pertsonentzako, piskana piskana aldatzen joatea beste energia mata batzurengatik. Energia kaltegarri eta garesti horiek, beste energia seguruago eta merkeago batzugatik aldatzea. Haize-indarra erabiltzea Dinamarkan edo Holandan bezala, itsas-indarra, eguzki-indarra...
A.–Haize-indarra aprobetxatuz gero...
J.M.–Estatu espainolean ez zaio batere kasurik egin energia mota honi. Katalonian bost haize-errota jarri ditu Generalitateak parke txiki batean, bakoitzak 20 kilowatio egiten dituelarik, denak filan jarrita. Errota hauek prototipo berala izan dira jarriak. Eta halaz eta guztiz ere sortzen duten kilowatio bakoitzagatik errota egitea kosta dena. edozein zentral nuklear baten parekoa da, mila dolare kilowatioko. Haize-errota hauek komertzializatuz gero. zentral nuklear batetan sortzen den energia baino merkeagoa sortuko lukete. Eta arriskurik gabe...Eta haizea debalde...Eta hondakin erradiaktiborik gabe...
Errota hauek hanadixeago eginaz, eta serien fabrikatuz, askoz ere merkeagoak izango dira, eta lanpostu pila bat sortuko dituzte.
A.–Eguzki-indarra ere bai? Ez al dago oraindik ikertze prozesu batean?
J.M.–Hori sinistarazi nahi dute. Estatu espainoleko zentral nuklear guztien produzioa aldatu nahiko balitz eguzki-indarrez sortzeko, 33.000 megawatio, 50 kilometro kuadratu beharko lirateke, hau da, oso superfizie txiki bat. Merkeago izango litzateke gainera. Energia mota honen bentaja da ez dagoela zergatik modu zentralizatu batean egin beharrik, nahikoa da bakoitzak egokien uste duen tokian hau da erabiliko den tokitik ahalik eta hurbilenik, jartzea. Honela, energiaren garraio eta distribuzioan galtzen den guztia ebitatuko litzateke. Garbi esanda, argi-indarrean sortutako energiaren hirutik bat besterik ez da aprobetxatzen; hirutik bi bidean galtzen dira.
A.–Hain ona. hain erraza, hain egokia baldin beda..., zergatik ez da honela egiten?
J.M.–Enpresa elektrikoen akzionistek energia salduz ateratzen dituztelako benefizioak, eta absurdoa litzateke enpresa hauek bestelako proposamenak egitea, estatu espainoleko kapitalismo kabernikola moduko batetan ez bada behintzat. Zenbait eta energia gehiago gastatu orduan eta benefizio handiagoak. Beraiei saltzea interesatzen zaie, ez gutxiago kontsumitzea. Beren interesak ez datoz bat populazinaren gehiengoarekin.
A.–Energia orokorrean hartuta, baina nuklearretan...
J.M.–Nuklearretan negozioa ez dago hainbeste zentral baten esplotazioan, baizik eta beraren eraikitzean. Garai batean trenbidetan, gero enbalsetan eta gero autopistatan inbertitzen zen bezala. diru kopuru handiak mugitzea interesatzen zaio kapitalari nuklearretan. Lojika horri erantzunez egiten dute negozioa. Estatu kapitalista ez-kabernikola batean, EEBB batean esaterako, zentral nuklear baten eraikitzaileak ez dauka estatuaren subsidiorik. Konpaini elektrikoak egiten dituzte, eta proiektu asko bota dituzte atzera, ez gobernuak aginduta, baizik eta konpainia berak ikusi duelako zentral nuklearraren errentagarritasun eza. Gauza bat da konstrutora, zentrala eraikitzen duen enpresa eta beste bat zentrala esplotatuko duena, elektrizitate konpainia. Estatu espainolean bat egiten dutenez monopolio handiek, edota konstrutorak argi-etxeen filialak direnez, edota parte dutenez, normala da zentral nuklearrak eraikitzea eta hortik ateratzea irabaziak.
A.–Haize-errotak eraikitzeko enpresak sortuta ere egingo lukete negozioa!
J.M.–Baina, 20 kilowatiotako errota batek, Katalonian jarri diren horietako batek 3 milioi pezeta besterik ez ditu balio.
A.–Baina zentral nuklear batek sortzen duen indarra sortzeko adina errota egitekotan, pila bat egin beharko lirateke.
J.M.–Errazagoa da kapitala zentro batetan biltzea, zentral nuklear batetan bezala, eta ez errota pilo batetan sakabanatzea estatuan zehar kapital berbera. Esan beharra dago gainera, energia zentro haundi batzutan produzituz gero kontrolatua izan daitekeela, dominatua. Toki txiki askotan produzituko balitz zailagoa izanen litzaieke hori kontrolatzea. Mendebaleko gizarte honetan energia bere esku daukanak menperatuta dauka gizartea. Dinamarkan aurkeztu zen proiektu batean, zentral nuklear batek sortu behar zuen indarra sortzeko, 3.000 haize-errota Dinamarkan zehar eraikitzea proposatu zen. Hori ezin du onartu gizartea kontrolatu nahi duenak bere esku dauka energia guztia zentral nuklear batetan zentralizatuz. Eta edozein failo gertatuz gero energiarik gabe geratzeko arriskua ere badauka. Energia gizartea dominatzeko erabili nahi badu sistemak normala da nuklearretan konzentratu nahi izatea.
A.–Bi gauza deude hor energiaren zentralizatzea, eta aldi berean dominatzea, eta bestetik energia alternatiboa sortzeko beharrezko tresneriak egiteko industrializazioa.
J.M.–NASA, Westinhouse eta antzeko multinazionalak eta, hor ari dira sartzen muturra. Haize-errota modelo handiak eta prestatzen ari dira. Eta kontua ez da 5 megawatiotako errotek egitea konputadora eta tresneria sofistikatu bat erabiliz. Kontua da edonork erabili abal izateko moduko errotak egitea. Asko egitea, lanpostu asko sortzeko, eta mantenimendu aldetik merkeagoak gertatzeko. Ez da, nuklearren sofistikazioa arriskutsu ez diren energiatara pasatzea. Horrek energiaren monopolioa betiko eskutan geratzea suposatuko luke. Dena dela, nahiago dut errota sofistikatu bat edozein nuklear bat baino. Oraingoz behintzat.
A.–Katalonia aldean nola dago nuklearren arazoa?
J.M.–Lau zentral jasango ditugu epe laburrera, laurak Tarragonan: 2 Valdellós-en (bat martxan 73etik eta bestea martxan jartzeko) eta beste 2 Ascó-n. Hauetako bat Ascó- 1, geldirik dago aberiatuta. Hiru aberia larri izan ditu 83ean martxan jarriz geroztik. Ascó-2 datorren urtean jarriko dute martxan. Arazo asko dauzka zimentazio aldetik eta, mugitu egiten da lurra bere azpian.
A.–Eta antinuklear mugimendua?
J.M.–Tarragonán biltzen da gehienbat. Kataloniako Antinuklear Batzardea bi alorretan mugitzen da: militarismoaren arazotan eta arazo zibiletan. Nahiz eta Bartzelonan sortu 77an, Tarragonakoa arduratzen da nuklearretaz, Tarragonak jasaten bait ditu. Bartzelonatik 200 kilometro daude zentralik hurbilenera. Lurralde pobre batzutan eraiki dira gainera. eta bertako nekazariek sekula baino diru gehiago eskuratu ahal izan dute horien eraikitze lanetan. 5.000 Iagunetik gora egin dute lan nuklearrak eraikitzen.
A.–Egoera horretan ez da erraza izango nuklearren kontra aritzea...
J.M.–Oso zaila da benetan. Nekazaritzatik ezin dute hainbeste diru atera. Zentral hanen kokaketa ere ondo pentsatutakoa izan da. Tarragonatik 40-50 kilametrotara daude. Kontutan hartu Tarragonan 100.000 Iagun baino ez dela bizi. Zentralen inguruan gainera oso herri gutxi eta txikiak daude. Oso jende gutxi bizi da inguruan.
A.–Halaz ere Ascó-n gertatuteko txapuza guztiak ere sortuko du nuklearren kontrako erantzunik...
J.M. - 83.eko abuztutik, martxan jarriz geroztik garbi ikusi da denbora gehiago egon dela geldirik martxan baino. Azkenengo aberia gertatutakoan. Martxoaren 24ean. zerbait gertatu eta gelditu egin zen zentrala. Langileek zera ikusi zuten: seguritatezko rele batek saltatu egin zuen. Rele hura aldatu eta martxan jarri zuten berriz. Handik ordu erdi batetara obartu ziren releak zerbait gertatzen dela abisatzeko balio duela. eta gelditu egin zuten zentrala. Langileek kontatu ziguten. Gauza guziauek lagundu besterik ez diote egiten antinuklear mugimenduari. Beren begiekin ikusten du jendeak zer gertatzen den.
A.–Zertan ari zarete orain?
J.M.–Udaletxeek «ingurune ez nuklearra»k deklaratu ditzaten presio kanpaina batetan gabiltza. jendea kontzientziatuz etabar. Alforjan hasi gara aproba moduan. 1.000 lagun besterik ez dira bizi hor eta dossier bat egin da. irrati libre bat...
A.–Amaitzeko. Partidu Berdea?
J.M.–Jende asko dabil horretan baina ez da iritsi oraindik horren garaia. Alemanian, alderdia sortu aurretik. 15 urtetako mugimendua gorpuztu zuten. Gaur egun ere partidu berdean ez dagoen beste mugimendu handi bat dago horren atzetik. Toki bakoitzean planteatu beharreko gauza da gainera. Euskadin, une honetan. alderdi berde baten kontra egongo nintzateke. Garbi daukat non sartu beharko nintzatekeen.
A.–Eta Lemoiz?
J.M.–Gelditu egin da, baina ez da apurtu oraindik.
Joxe MOLLARRI

«ETA gabe ez dakit zer gertatuko zen, baina garbi dago Lemoiz.. martxan jarriko luketela nahiz eta bere kontrako herri mugimendua oso handia izan».
«Euskadin egonez gero garbi daukat non sartuko nintzatekeen. Hemen bai partidu berde baten kontra egongo nintzatekeela».
22-25

GaiezGizarteaIngurugiroaEkologiaEnergia nukentral nukLemoiz
PertsonaiazMORRON1
EgileezMOLLARRI1Gizartea

Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Lemoizko zentral nuklearra
2023-06-02 | Hala Bedi
Waldo, Eguzki
"Gladys bezalakoei esker, gaur egun ez dugu nuklearrekin arazo larri bat Euskal Herrian"

"Larunbatean Gladys gogoratu eta borrokan jarraitzeko gogoak ditugula ospatzeko bilduko gara", adierazi dute antolatzaileek.

 


2022-10-24 | ARGIA
Lemoizko zentralean sartu eta “trantsizio ekologiko justua” aldarrikatu du Sortuk

Militante batzuk zentral nuklearrera sartu dira, eta bi pankarta zintzilikatu dituzte: greenwashig-aren aurkakoa eta energiaren “trantsizio ekologiko justua”ren aldekoa. Sortuk neoliberalismoari egotzi dizkio egungo krisiak, eta premiazkotzat jo du “180 graduko... [+]


Lemoiz eta Superphénix gelditu!

Bilbo, 1977ko uztailaren 14a. 200.000 pertsona bildu ziren Lemoizeko zentral nuklearraren proiektua geldiarazi zezaten eskatzeko. Bi aste geroago Europa osotik joandako 60.000 lagun bildu ziren Frantziako Estatuko Creys-Malvillen abian jarritako Superphénix erreaktorearen... [+]


Gladysen memoria, bizi-bizirik 43 urte geroago

Aurten ere Gladys del Estal omendu dute Donostian, Eguzkik eta Gladys Gogoan kolektiboak antolatutako ekitaldian. 43 urte pasatu dira guardia zibil batek Tuteran tiro bat buruan jota hil zuenetik, energia nuklearraren eta Bardeako tiro poligonoaren kontrako mobilizazio baten... [+]


Eguneraketa berriak daude