Lemoizko itxiera ordaintzen darraigu


1999ko urtarrilaren 17an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Lehendik ere –eta urte asko daramatzagu jadanik–, kontsumitzaileak gara geure fakturen bidez argindar enpresek energia nuklearrarekin lotuta egin izandako inbertsioak ordaintzen ari garenak.
Sektore nuklearreko enpresa horietako batzuk itxita daude gaur egun. Euskal Herritik gertuen dagoen kasuan, Lemoizko zentral nuklearrerako programaturiko bi Taldeak izan ziren lanean hasi ez zirenak. Gizartearen herri-presioak eta ETAren ekintzek eraginda, garai hartan PSOE buru zuen Espainiako Gobernuak proiektua bertan behera utzi eta Lemoiz geldiaraztea erabaki zuen.
Itxieraren ondorioz, argindar enpresek –kasu honetan Iberduerok (orain Iberdrola denak)– egindako inbertsioengatiko konpentsazioa eskatu zuten. Lemoizko kasuan 400.000 milioi pezeta inguru eskatu zituzten, zeintzuk oraindik ordaintzen darraigun geure argindar fakturen bidez. Kontsumitzaileak gara beti Administrazioaren zatarkeriak ordaintzen ditugunak. Hiritarrei galdetu ere egin gabe eta Euskal Herriaren kasuan legeriari berari ere kontra eginez, energia nuklearra ezartzen saiatu zen Administrazioaz ari gara


Eguneraketa berriak daude