Arrain-haztegi bat eraiki nahi du Eusko Jaurlaritzak Lemoizko zentral nuklearrean

  • Lemoizko zentral nuklearraren eremuari behingoz aterabidea emateko proiektua aurkeztu du Eusko Jaurlaritzak: arrain-haztegi bat. Kapital pribatuz soilik egingo litzateke proiektua, eta 450 lanpostu sortzea aurreikusi du Lakuak. Lemoizko zentral nuklearra eraiki nahi zuten lurrak Iberdrolarenak dira, baina Arantxa Tapia Ekonomia Garapenerako sailburuak adierazi du lurrok Jaurlaritzarenak izango direla, “prezio sinboliko” baten truke.

Lemoizko zentral nuklearra. (Argazkia: Hiruka)

2017ko azaroaren 09an - 12:15
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

AZTIk egin duen ikerketa baten arabera, Lemoizen eraiki behar zuten zentral nuklearraren instalazioak birmoldatzea “posible” da. Ganbak, otarrainxkak, mihi-arrainak, erreboiloak, izokinak eta amuarrainak haztea da asmoa.

Proiektua ez litzateke martxan jarriko 2020 baino lehen, lau eta sei urte bitarteko epea beharko bailukete jarduera abiatzeko. Bilboko Itsas Museoan eginiko prentsaurrekoan Tapiak esan du, jada badirela interesa adierazi duten inbertsiogileak: besteak beste, Euskal Herrikoak, Frantziakoak eta Norvegiakoak.

Kapital pribatuen esku

Bi proiektu posible plazaratu ditu Jaurlaritzak; biak ala biak kapital pribatuen esku egongo lirateke eta Jaurlaritzak ez luke parterik izango. Lehenengo aukerak lau hektarea hartuko lituzke: Jaurlaritzaren arabera, azpiegitura egokitzeko hemezortzi milioi euroko inbertsioa eta haztegiaren instalazioetarako 25 eta 60 milioi euro bitarteko aurrekontua beharko lirateke.

Bigarren aukera gauzatzeko kapital gehiago beharko da: 5,5 hektarea hartuko lituzke eta 57 eta 105 milioi euro arteko inbertsioa egin beharko litzateke; egitura egokitzeko 25 milioi euro eta ondoren egin beharreko moldaketak 32 eta 80 milioi euro ingurukoak izan daitezke.  

Rogelio Pozo AZTIko zuzendariak esan du guztiz “egingarria” dela, eta ekonomikoki “bideragarria”. Tapiak gaineratu duenez, industriaren ikuspuntutik “hondamendi” egoera dagoen gune bat “berreskuratu eta jarduera ekonomiko ezberdin eta jasangarri bat” jarriko da martxan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Lemoizko zentral nuklearra
Zer egin Lemoizko zentral nuklearragaz?

1984an, Lemoizko zentral nuklearrak bere ateak betirako itxi zituen, konpondu gabeko urteetako gatazka eta zauriak atzean utzita; zentralaren azpiegitura ia berdin mantendu da, eta gertatutakoa, isilpean iraun du. Orain, tokikoek hainbat proiektu proposatu dituzte Basorda kalako... [+]


2025-03-17 | Valen Arteaga
Bolo-bolo, gezur-zulo

Mikel Oterok boterea besarkatu zuenetik, metaforikoki eta literalki, maiz harritzen gaitu “trantsizio energetikoari” buruzko matraka instituzionala indartzen duen artikulu burutsu batekin. Horretarako, ez du dudarik egiten bere garaian politika instituzionalak eta... [+]


Ez, eskerrik asko! Gladysen leihoa
MULTIMEDIA - dokumentala

1980ko hamarkada hasieran mugimendu antinuklearra puri-purian zegoen nazioartean, baita Euskal Herrian ere. Kostaldean eraikitzear ziren hiru zentralez gain (Lemoiz, Ea-Ispaster eta Deba), Arguedasen laugarren bat egiteko asmoa zegoen. Horren aurka protestatzeko, mobilizazioak... [+]


2023-06-02 | Hala Bedi
Waldo, Eguzki
"Gladys bezalakoei esker, gaur egun ez dugu nuklearrekin arazo larri bat Euskal Herrian"

"Larunbatean Gladys gogoratu eta borrokan jarraitzeko gogoak ditugula ospatzeko bilduko gara", adierazi dute antolatzaileek.

 


2022-10-24 | ARGIA
Lemoizko zentralean sartu eta “trantsizio ekologiko justua” aldarrikatu du Sortuk

Militante batzuk zentral nuklearrera sartu dira, eta bi pankarta zintzilikatu dituzte: greenwashig-aren aurkakoa eta energiaren “trantsizio ekologiko justua”ren aldekoa. Sortuk neoliberalismoari egotzi dizkio egungo krisiak, eta premiazkotzat jo du “180 graduko... [+]


Lemoiz eta Superphénix gelditu!

Bilbo, 1977ko uztailaren 14a. 200.000 pertsona bildu ziren Lemoizeko zentral nuklearraren proiektua geldiarazi zezaten eskatzeko. Bi aste geroago Europa osotik joandako 60.000 lagun bildu ziren Frantziako Estatuko Creys-Malvillen abian jarritako Superphénix erreaktorearen... [+]


Gladysen memoria, bizi-bizirik 43 urte geroago

Aurten ere Gladys del Estal omendu dute Donostian, Eguzkik eta Gladys Gogoan kolektiboak antolatutako ekitaldian. 43 urte pasatu dira guardia zibil batek Tuteran tiro bat buruan jota hil zuenetik, energia nuklearraren eta Bardeako tiro poligonoaren kontrako mobilizazio baten... [+]


2021-07-27 | Daniel Udalaitz
NUKLEARREN AURKAKO ZAINTZA

Lemoizko munstro nuklearra betiko menderatua dela dirudi. Menderatua ez dagoena energia nuklearra da. Interes ugari daude, ez berau lurperatzeko bakarrik, dinamizatzeko baizik; ez egungo instalazioak mantentzeko bakarrik, hauek gehitzeko baizik. Bush jendarmearen nahia da... [+]

2021-07-23
LEMOIZTIK TARRAGONARA
Zornotzako biztanleek ez dute ahaztuko zenbaterainoko indarra izan duen herritarren bat-egiteak Boroako zentral termikoaren aurka egiteko garaian. Euskal Herriari dagokionez Lemoizko eredua dugu. Garai hartan Iberduerok Lemoizko zentral nuklearra abian jarri nahi zuen, ia euskal... [+]

2021-07-23 |
Jose Allende: "Ingurugiroa Ahazteak Bortxa Gehiago Dakar"
Ingurugiroa eta energi nuklearrari buruz, Jose Allenderi elkarrizketa
Jose Allende: "Ingurugiroa Ahazteak Bortxa Gehiago Dakar"
Lore bakar batetan posatzen ez den erlea dugu Jose Allende. 'Zentral nuklearren kokatze politika' barazko tesia egitenz gain, lurralde... [+]


2021-07-23 | Joxe Mollarri
Jaume Morron "Lemoiz Geldituta Dago, Ez Apurtuta"
Jaume Morron, Kataluniako Antinuklear Batzordeetako partaideari elkarrizketa
PSOEren Plan Energetiko Nacionala UCDrena Bezain Atzerakoia Da
Jaume Morron "Lemoiz Geldituta Dago, Ez Apurtuta"
Hori da Lemoizen aldeko eta kontrako guziok PEN berria irakurrita esandakoa... [+]



2021-07-21
Lemoiz, irakaspen egokia munduarentzat

Japoniako istripua ikusirik, guk arrazoi pozgarri garrantzitsuak ditugu geure buruari, eta munduari, eman genion irakaspenaz harro egoteko. Gure itsasertza nuklearizaturik ikusteko arriskuaren menpe bizi behar izan dugu hainbat urtez. Azkenik mamu nuklearra geraraztea lortu... [+]

2021-07-21
Lemoizko itxiera ordaintzen darraigu

Lehendik ere –eta urte asko daramatzagu jadanik–, kontsumitzaileak gara geure fakturen bidez argindar enpresek energia nuklearrarekin lotuta egin izandako inbertsioak ordaintzen ari garenak.
Sektore nuklearreko enpresa horietako batzuk itxita daude gaur egun... [+]


Net Hurbil: Piztu dezagun Lemoizko zentrala ekologiagatik
Mendebalde osoan zentral nuklearrak dauzkaten enpresak diru asko ari dira xahutzen herritarrek energia atomikoaz duten iritzia aldarazteko. Oraingoan, ekologisten argudioak nahi dituzte berenganatu, nuklearrak justifikatzeko. Ale batzuk konbentzitu eta beste zenbait erostea... [+]

2020-11-12 | Juan Mari Arregi
Lemoiz gelditu!

Jose Luis Zumetak, Vicente Ameztoyk eta Carlos Zabalak duela berrogei urte nuklearren aurkako jardunaldi batzuetarako margotu zuten Lemoiz Gelditu horma-irudia erakutsiko da Bilboko Arte Ederren Museoan. Autokritikarik egin gabe, EAJko sailburu batek aurkeztu du.


Eguneraketa berriak daude