EPPK-ko presoek bakarkako kexak aurkeztuko dituzte, Euskal Herrira gertura ditzatela eskatzeko

  • Euskal Preso Politikoen Kolektiboko (EPPK) kideek bide berria hasi dute, Euskal Herriko espetxeetara gertura ditzatela eskatzeko, Radio Euskadik jakinarazi duenez. Lehen aldiz, hainbat presok bakarkako kexak helaraziko dizkiote Espetxe Zaintzako epaile Jose Luis de Castrori, salatuz sakabanaketak giza eskubideak urratzen dituela.


2014ko azaroaren 13an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Hasiera batean 50 bat presok helaraziko dituzte bakarkako kexak (Argazkia: Non Serviam)

EiTBk jakin duenez, hasiera batean 50 bat presok aurkeztuko dute bakarkako kexa hori; bakoitzak bere eskaria bidaliko du, nork bere kasua aurkeztu eta urratu zaizkion eskubideak azalduz, eta Euskal Herrira hurbiltzeko eskaria egingo dute. Ondoren, gainerakoek ere bide bera hartuko dute.

Espetxe-araudia betez, Espetxe Zuzendaritzari gutunak bidaltzen hasi ziren martxoan EPPK-ko presoak, Euskal Herrira gertura ditzatela eskatzeko, baina ezezkoa jaso zuten.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EPPK
2023-04-17 | ARGIA
EPPK-k berretsi du "denen sufrimendua" amaitzeko urratsak emateko prest dagoela

Apirilaren 17an Preso Politikoen Nazioarteko eguna dela eta, agiri bat kaleratu du kolektiboak, eta gogorarazi du urruntze eta sakabanaketa politika bukatu izana “luzaz itxarondako albistea” zela.


2020-07-03 | ARGIA
Marixol Iparragirreren askatasuna aldarrikatu dute bere aurkako epaiketaren aurrean

Uztailaren 8an eta 9an egingo da espainieratu zutenetik izango duen lehenbiziko epaiketa. Marixol Askatu ekimenak Iparragirreren askatasuna aldarrikatu du, egungo ziklo politikoan “epaiketa oro soberan” dagoela esanez.


2020-05-30 | ARGIA
EPPK: "Patxi Ruizen muturreko erabakiaren aurrean sektore jakin batek izan duen jokabidea oso larria da"

"Aipatu sektore horrek, EPPKko kide, EH Bildu, Etxerat, Sare eta Sorturi erasotzeko baliatu nahi izan du egoera hau guztia, Patxiren egoera konpontzeko ezer ez egitea egotziz eta, areago dena, egoera orokorraren errua ere leporatuz", dio Euskal Preso Politikoen... [+]


2019-07-08 | Hala Bedi
Jose Angel Ochoa de Eribe baldintzapean aske geratu da

Urkabustaizko bizilagunak gaixotasun larria du.


2019-04-17 | ARGIA
EPPK-k "beharrezkoak diren ekarpenak" egiten segituko duela berretsi du

EPPK-k  agiri berria plazaratu du Preso Politikoen Nazioarteko Egunean. Egoera “gordina” dela adierazi du, baina ez duela “atzera” eginen erran du ere.


Eguneraketa berriak daude