EPPK: "Patxi Ruizen muturreko erabakiaren aurrean sektore jakin batek izan duen jokabidea oso larria da"

  • "Aipatu sektore horrek, EPPKko kide, EH Bildu, Etxerat, Sare eta Sorturi erasotzeko baliatu nahi izan du egoera hau guztia, Patxiren egoera konpontzeko ezer ez egitea egotziz eta, areago dena, egoera orokorraren errua ere leporatuz", dio Euskal Preso Politikoen Kolektiboak (EPPK), Berria eta Gara egunkarietara igorritako gutunean. "Aldi berean, presoen egoeragatik zintzoki kezkatzen den jende askoren borondate onaz baliatzen saiatu dira".

     

     


2020ko maiatzaren 30an - 07:45
Elkarretaratzea Iruñeko Txantrea auzoan / Argazkia: Ekinklik

Patxi Ruiz presoak gose grebako 19. eguna bete zuen atzo, Murtzia II kartzelan. EPPKren hitzetan, "Ruizek maiatzaren 11n abiatutako protestaren ondoren, espetxe horretan dauden EPPKko kideek lehen momentutik izan duten jokabidea elkartasuna adierazi eta laguntza ematea izan da. Baita lehen momentutik Patxiri beren ikuspuntua adieraztea ere, eta osasuna lehenesteko gose eta egarri greba utz zezala eskatu zioten". Presoen kolektiboak gaineratu du espetxeari "lehen unean" eskatu ziotela Patxi modulu normalean beste kideren batekin jar zezala. "Abiatutako borrokarekin aurrera jarraitzen zuela ikusirik, Patxiren osasuna bermatu eta ospitalera atera zezatela eskatu zieten espetxeko sendagileari eta arduradunei". Maiatzaren 19an Ruiz modulu batean beste hiru kiderekin batera jarri zuten, eta 22ko gauean, berriz, ospitalera eraman zuten.

Patxi Ruizen muturreko erabakiaren aurrean sektore jakin batek izan duen jokabidea "oso larria" dela dio EPPK-k. "Espetxeko baldintzen ondorioz edozein presoren bizia arriskuan denean, bere osasuna bermatzea aitzakiarik gabeko lehentasuna da gure iritziz. Kasu honetan ere horrela jokatu dute Murtzia IIko kideek, eta horrela jokatuko dute aurrerantzean, Patxi Ruizen egoeraren berri bertatik eta zuzenean zekitenek hain zuzen, espetxe zuzendaritzari konponbidea exijituz. Aldiz, aipatu sektoreak EPPK-ko kide, EH Bildu, Etxerat, Sare eta Sorturi erasotzeko baliatu nahi izan du egoera hau, Patxiren egoera konpontzeko ezer ez egitea egotziz eta, areago dena, egoera orokorraren errua ere leporatuz. Aldi berean, presoen egoeragatik zintzoki kezkatzen den jende askorenborondate onaz baliatzen saiatu dira".

EPPK-ren hitzetan, horrek guztiak pentsarazten du "zenbaiten zinezko lehentasuna ez dela izan lehen eta ez dela orain ere Ruizen bizia eta osasuna bermatzearen alde ahalegina egitea", baizik eta "aipatu alderdi eta erakundeei erasotzeko Ruizen egoera erabili ahal izatea". Helburu hori lortzekoa, "zenbait informazio ezkutatzen eta asmakizunak hedatzen" aritu direla salatu du presoen kolektiboak. "Estualdian eta egoera larrian den preso bati laguntzeko modu eraginkorrak bilatu eta lantzea baino erosoagoa zaielako EPPKri eta orokorrean ezker abertzaleari erasotzea".

Espetxe politika krudela

Espetxe politikak euskal preso politikoak "pertsonalki eta politikoki desegitea eta birrintzea" duela helburu dio EPKK-k. "Horretarako pentsatuta ezarri zituzten urrunketa eta sakabanaketa, eta horregatik jarraitzen dute oraindik ere salbuespenezko politika hori ezartzen, presook babesgabeago eta zaurgarriago bilakatu nahian beti ere. Kide asko dira espetxe politika anker horren ondorioz gaixotasun fisiko eta psikologikoak jasaten dituztenak, edo espetxe politika horren eraginez gaixotasunak areagotuzaizkienak. Patxi Ruizen gaurko egoera, beste kide askorena bezala, salbuespenezko espetxe politika krudel horren ondorioa da".

Sareren "Izan Bidea"

Konfinamendua arintzearekin batera, mobilizazioei berrekitea "berri ontzat" du presoen kolektiboak. "Agurrik beroena ematen diogu Sareren 'Izan Bidea' dinamika berriari, zeinak euskal jendartea presoen etxeratzearen aldeko ibiltari egin nahi duen. Hor kokatzen du EPPKk eta bere kidegoak espetxeetatik kaleko dinamikekin batera eraman beharreko ildoa. Hori da, gure uztez, lehenetsi beharrekoa".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EPPK
2023-04-17 | ARGIA
EPPK-k berretsi du "denen sufrimendua" amaitzeko urratsak emateko prest dagoela

Apirilaren 17an Preso Politikoen Nazioarteko eguna dela eta, agiri bat kaleratu du kolektiboak, eta gogorarazi du urruntze eta sakabanaketa politika bukatu izana “luzaz itxarondako albistea” zela.


2020-07-03 | ARGIA
Marixol Iparragirreren askatasuna aldarrikatu dute bere aurkako epaiketaren aurrean

Uztailaren 8an eta 9an egingo da espainieratu zutenetik izango duen lehenbiziko epaiketa. Marixol Askatu ekimenak Iparragirreren askatasuna aldarrikatu du, egungo ziklo politikoan “epaiketa oro soberan” dagoela esanez.


2019-07-08 | Hala Bedi
Jose Angel Ochoa de Eribe baldintzapean aske geratu da

Urkabustaizko bizilagunak gaixotasun larria du.


2019-04-17 | ARGIA
EPPK-k "beharrezkoak diren ekarpenak" egiten segituko duela berretsi du

EPPK-k  agiri berria plazaratu du Preso Politikoen Nazioarteko Egunean. Egoera “gordina” dela adierazi du, baina ez duela “atzera” eginen erran du ere.


Milaka pertsona presoen alde korapiloak deslotzeko eskatuz

Euskal presoen auziari konponbidea ematea eskatu dute larunbat arratsaldean milaka pertsonak Bilbon. Kalera Kalerak deitu zuen manifestaziora, eta Presoak kalera. Bada garaia lelopean egin da Casillatik Bilboko udaletxerainoko bidea.


Eguneraketa berriak daude