Marixol Iparragirrek eta Jon Olarrak EPPKren izenean proposatu dute Espainiako Estatuko kartzeletan dauden kolektiboko presoak Zaballako espetxera eraman ditzatela. Konponbiderako urrats garrantzitsua litzatekeela diote Berria eta Gara egunkariek plazaratutako elkarrizketan.
“EPPK subjektu aktiboa izateko, ezinbestekoa da kide guztiak espetxe berean egotea. Halaxe, bada, Espainiako ziegetan gauzkatenok Zaballako espetxera lekualdatzea eskatuko dugu, eta Frantziako Estatuetako espetxeetan gauzkatenok etxetik gertuen dagoen kartzelan biltzea”.
“EPPK osatzen dugun kide guztiok, modu indibidualean, gure alea jartzeko asmoz, Euskal Herriratzeko eskaerak abian jarriko ditugu. Guztiok batera egin beharrean, egoeren eta kartzela urteen araberako sailkapen bat egin dugu”.
Presoen hitzetan, “premiazkoa eta lehentasunezkoa da” egoera larriak amaitzea. “Hori dela eta, larriki gaixo direnen eta 70 urtetik gorakoak direnen kaleratzea ahalbidetuko lukeen eskaera egingo dugu”.
Etxerat, gauzak aldatuko direlakoan
“Ziur gaude gauzak aldatu egingo direla aurten”, adierazi dute Etxerat elkarteko kide Ibai Bilbaok eta Nagore Lopez de Luzuriagak Tolosan egindako batzarraren amaiera ekitaldian.
Presoen kolektiboak egindako iragarpenari ez zion erreferentziarik egin Etxeratek, baina espetxe-politika aldatzeko eskatu zuen: “Bada garaia espetxe politikak biktima gehiago ez eragiteko. Ez dugu onartuko familia handi honi sufrimendu handiagoa eragitea, ezta ustezko garaipen eta porrot politikoez mintzatzea, giza eskubideez ari garenean”.
Manifestazioa Baionan
Etxeratek deituta manifestazioa egin zuten 800 lagun inguruk larunbatean Baionan, Christiane Taubira Justizia ministroaren bisita zela-eta.
Presoen oinarrizko eskubideak errespetatuak izan daitezen eskatu zioten Frantziari, gaixo direnak espetxetik atera, presoak Euskal Herrira hurbildu eta baldintzapean aske beharko luketenak kaleratzeko oztoporik ez jartzeko.
Bestalde, manifestazioa hasi baino lehen, Ipar Euskal Herriko 26 eragilek jakinarazi zuten bat egin dutela Presoen eta Iheslarien kolektiboek aurkeztutako bide orriekin. Kolektiboen ekarpenak Foro Sozialak egindako gomendioei erantzuten diela diote eragileek, eta gehitu dute bide-orriak garatzeko prest daudela.
Besteren artean, Bakebidea, Aitzina, LAB, AB, EH Bai, EE-berdeak, LDH, Sortu, OIP, NPA, Solidaires, Etxerat, Anai-artea, CIMADE eta Euskal Herria Zuzenean elkarteek babestu dute egitasmoa.
PP: “Espetxe politika Zuzenbide Estatuak markatzen du”
EPPKren hitzei erantzunez, EAEko PPko bozeramaile Borja Semperrek esan du presoek garrantzia izugarri handia ematen dietela haien buruei: “Egunen batean komunera noiz doazen ere iragarriko dute”. Gaineratu du presoak “ilargian” bizi direla, pentsatzen badute euren kondena non bete erabakitzeko gai izango direla. “Espetxe politika ez du kolektibo baten nahiak markatzen, Zuzenbide Estatuarenak baizik, espetxe-instituzioen bitartez”.
PSEk, bestalde, esan du presoek “faszikuluka” ematen dutela euren asmoen berri, eta horrek “zorabioa” eragiten duela. Iragarpenak egiteari utzi eta diotena betetzeko eskatu die.
Apirilaren 17an Preso Politikoen Nazioarteko eguna dela eta, agiri bat kaleratu du kolektiboak, eta gogorarazi du urruntze eta sakabanaketa politika bukatu izana “luzaz itxarondako albistea” zela.
Uztailaren 8an eta 9an egingo da espainieratu zutenetik izango duen lehenbiziko epaiketa. Marixol Askatu ekimenak Iparragirreren askatasuna aldarrikatu du, egungo ziklo politikoan “epaiketa oro soberan” dagoela esanez.
"Aipatu sektore horrek, EPPKko kide, EH Bildu, Etxerat, Sare eta Sorturi erasotzeko baliatu nahi izan du egoera hau guztia, Patxiren egoera konpontzeko ezer ez egitea egotziz eta, areago dena, egoera orokorraren errua ere leporatuz", dio Euskal Preso Politikoen... [+]
Urkabustaizko bizilagunak gaixotasun larria du.
EPPK-k agiri berria plazaratu du Preso Politikoen Nazioarteko Egunean. Egoera “gordina” dela adierazi du, baina ez duela “atzera” eginen erran du ere.
Euskal presoen auziari konponbidea ematea eskatu dute larunbat arratsaldean milaka pertsonak Bilbon. Kalera Kalerak deitu zuen manifestaziora, eta Presoak kalera. Bada garaia lelopean egin da Casillatik Bilboko udaletxerainoko bidea.
“Bakea Euskal Herrian, orain presoak” lemapean, 11.000 lagun batu dira Parisen arratsalde honetan. Euskal Herriko xoko guztietarik hurbildu da jendea eta guztien artean bete dute 10.000 manifestari biltzeko helburua. Alderdi eta kargu ezberdinetako hautetsiak ere... [+]
EPPK-ko presoak defendatzea arriskutsuagoa da XXI. mendeko Espainian frankismo gorrian baino. Edo haien aldeko lan politikoa egitea, haien eskubideez arduratzea edo beren senideak diruz babestea. Salbuespenezko dena da ETA doktrinak bizi-bizi dirau.
Zer adierazi nahi dugu lerroburu horretan? Bada, beharrezko dutela aurrean duten euskaldunek funtsezko gaiei planto ez egitea. Hau da, Euskal Herria praktikan herrialde okupatu gisa onartzea, okupatzaileei aurre egin gabe.
Oso ausarta da EPPKren erabakia. Lehenbiziz bere bizitzan, badaki aurrerantzean bera izango dela bere buruaren guztiz jabe, ez duela ETArekin partekatu beharko ezer, molde batez edo bestez ETA desagertzera doalako eta presoek arduratu beharko dutelako beren etorkizunaz, beti ere... [+]
Oso ausarta da EPPKren erabakia. Lehenbiziz bere bizitzan, badaki aurrerantzean bera izango dela bere buruaren guztiz jabe, ez duela ETArekin partekatu beharko ezer, molde batez edo bestez ETA desagertzera doalako eta presoek arduratu beharko dutelako beren etorkizunaz, beti ere... [+]
Alderdiek, kolektiboek edo espetxean nahiz “kanpoan” dauden militanteek hartutako jarrera politikoen aurrean dugun iritzia edozein dela ere, ideia, kokatze eta dinamika politikoei buruzko eztabaida, gure ustetan, gutxieneko irizpide batzuei loturik egon beharra dago.
Hori da astelehen honetan Deia egunkariak argitaratu duena eta, honen arabera, erakunde armatuak urte bukaerarako eman dezake desagerpenaren berri.