Emakumea emakume dela azpimarratzen du etengabe Wikipediak

  • Wikipedian emakume ezagunen artikuluei erreparatuz gero, horien emakume izaeraren inguruko erreferentziak nabariak dira, gizonezkoen kasuetan ez bezala. Entziklopedia askean emakumezkoen presentzia ongi ordezkatuta dagoen neurtu du Zuricheko Teknologia Institutu Federaleko ikertzaile talde batek.


2015eko otsailaren 11n - 09:55
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Historiako 100.000 emakumezko eta gizonezko ezagun aukeratu dira ikerketarako. (Argazkia: Wikipedia).

Aztertutako edizioetan (errusiera, ingelesa, alemana, gaztelania, italiera eta frantsesa), emakumezkoen artikuluetako hitzen %30ak erreferentziaren bat egiten dio bere femeninitateari. Gizonezkoenetan, aldiz, hitzen %0 eta %3 artekoa da maskulinitatea azpimarratzen duten hitzen kopurua.

Ikertzaileek bereziki erreparatu diete artikuluko protagonistaren generoaren inguruko aztarnak uzten dituzten hitzei (gizon, emakume, jaun, andre...), harreman pertsonalei buruzkoei (emaztea, dibortziatua...) eta familiarekin lotutakoei (ama, izeba, aitona...). 150 hitz aukeratu zituzten generoa definitzeko.

Goiko lerroan, ikertutako sei edizioetan maskulinitateari erreferentzia egiten dioten hitzen proportzioa. Behean, femeninitatea azpimarratzen duten hitzen kopurua. (Grafikoa: Claudia Wagner).

Artikuluen edizioan ere, genero desberdintasuna

Wikipediako artikuluren bat gutxienez hamar aldiz aldatu duten 300.000 editoreetatik, %9 eta %15 artean ziren emakumeak El Paisek nabarmendu duenez. Genero desberdintasun honek entziklopediako edukietan eragina izan zezakeela ikusita, ikerketa hau hasi zuten hainbat ikertzailek. Entziklopedia askeko artikuluetan emakumezkoen presentzia ikertu dute, ordea, behatze prozesua edizioan zentratu beharrean.

Konparazio horretarako historiako 100.000 emakumezko eta gizonezko ezagun aukeratu zituzten. Artikuluen luzerari erreparatzean ikusi dute, nagusiki, emakumeen inguruko sarrerak luzeagoak direla.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#2
#3
Olaia Salazar Urrutia
#4
#5
Barbara Miller
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Generoa
2024-04-26 | Gedar
Adin txikiko bati sexu-erasoa egin dio gizon batek Donostiako kiroldegi batean

62 urte ditu erasotzaileak, eta aurreko astean eraso zion 13 urteko mutil bati. Leioako campusean, bestalde, gizon bat atzeman dute komun batean irudiak grabatzen.


Neskak eta ikasketa zientifikoak: 6 urteetatik unibertsitatera bitarteko harreman gatazkatsua

Neskek gaitasun matematiko eta zientifikoekiko txikitatik duten pertzepzio, autopertzepzio eta bizipenen eraginez, zientzia arloko ikasketei muzin egin eta bestelako karrerak aukeratzen dituzte. Hala dio ikerketa berri batek.


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Psikologo gutxiago indarkeria matxisten biktimak artatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko zerbitzuan, lau psikologotik hiru kendu dituzte. Are gehiago, langileek salatu dute indarkeria matxistaren biktimak artatzeko plan berriak emakume ugari uzten dituela kanpoan.


2024-04-16 | ARGIA
Gizon bat atxilotu dute Ziburun, emakume bat hotel bateko bosgarren solairutik jausi ondoren

Emakumea oso larri dago erietxean, Sud Ouest egunkariak jakinarazi duenez. Haren bikotekidea izan daitekeen gizona fidantzarik gabeko atxiloaldian sartu dute, aurrekariak dituelako.


Eguneraketa berriak daude