EkoLinguA: Eguneroko hizkuntza egoerei aurre egiten laguntzeko solas jokoa

  • Eguneroko jardueretan euskaraz egin nahi eta horretarako aukerarik ematen ez digutenean nola kudeatu egoerok? EkoLinguA mahai jokoak egoera linguistikoei aurre egiteko argudioak sendotzen lagundu nahi du.


2015eko apirilaren 24an - 11:57
Solas jokoa Eusko Ikaskuntzak eta Soziolinguistika Klusterrak prestatu dute. Argazkia: Eusko Ikaskuntza.

Hizkuntza ekologiaren diskurtsoa du oinarri EkoLinguA (Ekologia Linguistikoaren bidezko hizkuntza komunitatearen Ahalduntzea) solas jokoak. Taldean aritzekoa da eta hizkuntza biziberritzeko oinarrizko kontzeptuak, argibideak, galderak eta erronkak lantzen dituzte parte-hartzaileek. Eztabaida sortu eta argudioak lantzeko baliabideak eskaintzen ditu jokoak. Euskaraz eta gaztelaniaz dago EkoLinguA.

Mahai jokoa DiKomA proiektuaren emaitzetako bat da. Egitasmo honen helburua hizkuntza komunitatea trinkotzea eta ahalduntzea da, eta horretarako hizkuntza ekologiaren diskurtsoan oinarritzen da.

Proiektua Eusko Ikaskuntzak eta Soziolinguistika Klusterrak garatu dute, eta ondoko bidelagunak izan dituzte, besteak beste: Elhuyar, EHU, Bermeo, Zumaia, Oñati eta Errenteriako udalerriak, HUHEZI, Topagunea eta UEMA.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Soziolinguistika
2024-01-23 | Sustatu
Iñaki Iurrebaso soziolinguistaren hitzaldi sorta herriz herri

Asteartez Zarautzen hasita, Iñaki Iurrebasoren hitzaldi zikloa antolatu du UEMAk. Euskararen egoera ezagutzeko gako berriak ematen dituelako, arnasguneak eta udalerri euskaldunak sendotzea euskararen biziberritzerako giltzarria zergatik den ere azaltzen duelako... [+]


2024-01-19 | ARGIA
1950-1970eko hamarkadetan Altzara heldutako etorkinek euskararekin izan duten harremana aztertu dute

Espainiatik Donostiako Altza auzora migratutako biztanleek euskararekin izan dituzten bizipenak eta jarrerak aztertu ditu Soziolinguistika Klusterrak. Etorkinok integrazio sozialerako eta laboralerako ez zuten euskararen beharrik izan. Euskal hiztunek, berriz, migrazio-prozesua... [+]


2023-08-16 | Ilargi Manzanares
1826ko bertso "berriak", sei emakume haurdun utzi zituen doneztebarrari jarriak

Ricardo Urritzola ikerlariak aurkitu du bertso sorta Nafarroako Errege Artxiboan eta Ekaitz Santaziliak Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasleek aztertu ditu. Fermin Altxu Beristain maisuari leporatutako salaketa baten harira idatzi ziren.


Euskararen gainbehera zantzuak ageri dira udalerri euskaldunetan

UEMAk (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) berariaz aztertu ditu VII. Inkesta Soziolinguistikoak bere herriekiko eman dituen emaitzak, eta argi-itzalak agerikoak dira berriz ere: herri euskaldunenek euskal hiztunak galdu dituzte.


Eguneraketa berriak daude