EITB Nafarroara zabaltzea ekidin du momentuz UPNk

  • EITBk Lurreko Telebista Digitalean (LTD) emititzea eragotzi du Yolanda Barcinaren alderdiak. EAJk eta UPNk lantaldea osatu dute, kate publikoren digitalizazioaren afera  “konpontzeko”.


2013ko abenduaren 13an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Urkullu eta Barcina, azaroan egindako bileraren ostean. (Arg: Iñigo Uriz / ARP)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Bart iragarri du EITBk Nafarroan analogikotik digitalera pasatzeko hautua, Nafarroako Parlamentuaren eskaerari men eginez. Aitzitik, gaiak hautsak harrotu ditu publiko egin eta berehala. UPNren exekutiboaren irudiko,"legez kanpokoa"da hedabidearen erabakia, eta Espainiako Gobernuari egoeraren berri eman dio, “beharrezko neurriak” hartzeko.

Horregatik, atzera egin du EITBk. Emititzeko dena “prest” daukala jakinarazi du, baina “konpondu arte” itxoingo duela emisioei ekiteko.

Iñigo Urkulluk adierazi du ez dela “oso ulergarria” nafarrek edozein kate ikusi ahal izatea, eta ez, ordea, EITB. Dioenez, UPNrekin bilduta, akordioa “lehenbailehen” ixtea espero du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EITB
2025eko otsailaren 26
EITB

Eguneraketa berriak daude